Crítica:LIBURUAK | Gaiak

Antologiak

Italo Calvinok aspaldi gaztigatu zigun ipuin antologia guztiak arriskutsuak direla. Gaitza da berez ildo komuna ez izateko sortu diren testuak liburu batera biltzea, testu batetik besterako aldea nabarmena izaten delako, nabarmenegia beharbada emaitza on orokorra lortzeko. Era berean, antologietan ikuspegi zabala lortu nahi izaten da, baina hain zabalak izan daitezke ezen ez dituzten izan diren ezaugarri guztiak behar bezala bereganatzen.

Halako kasuetan editoreari antologia defendatzea baino ez zaio geratzen. Eta mugatuak direla esatearekin denok konforme bagaude, eta kontraesan badiru...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Italo Calvinok aspaldi gaztigatu zigun ipuin antologia guztiak arriskutsuak direla. Gaitza da berez ildo komuna ez izateko sortu diren testuak liburu batera biltzea, testu batetik besterako aldea nabarmena izaten delako, nabarmenegia beharbada emaitza on orokorra lortzeko. Era berean, antologietan ikuspegi zabala lortu nahi izaten da, baina hain zabalak izan daitezke ezen ez dituzten izan diren ezaugarri guztiak behar bezala bereganatzen.

Halako kasuetan editoreari antologia defendatzea baino ez zaio geratzen. Eta mugatuak direla esatearekin denok konforme bagaude, eta kontraesan badirudi ere, orduan ahalegindu beharko genuke antologia gehiago argitaratzen; horrela ikuspegi zabalagoa izango genuke. Egia esan, euskal literaturan atzera begirako ipuin antologiak nahiko urriak dira, urriak ere idazle bakar baten lanak batu ditzaketen antologiak.

Horregatik ez dut uste 90eko hamarkadak eman dituen ipuinik onenetakoak biltzen dituenik Ipuin izugarriak izeneko bilduma honek, liburuaren kontrazalean horixe adierazi arren, ez duelako inondik ere arakatzen 90eko hamarkadakoliburu esanguratsuenetan. Hau antologia posible bat da egon litezkeen beste askoren artean. Neurri batean partziala neritzoke, eta, hala ere, ez dut uste horrek inori meriturik kenduko liokeenik. Ostera, kasu handiagoa egiten diet hasierako orrialdeei, non adierazten zaigun bilduma honetako ipuinak han hemen sakabanatuta geratu diren piezak direla, liburuetarako sortu ez ziren pieza bitxiak.

Zazpi ipuin, zapi idazle, zenbakiak behintzat magia dakarkigu. Harkaitz Cano, Begoña Bilbao, Zorion Zamakola, Txiliku, Luis Fernandez, Ana I. Morales eta Julen Gabiria dira zazpi idazleok. Kronologikoki antolatuta daude, idatzi ziren datari dagokionez eta irakurlearentzat interesgarri suertatzen den kontamoldeari ere erreparatuz. Horrela, Bilbao zenaren kontaketa tradizionaletik Canoren kontaketa modernoagora joaten dira, tonu errealista eta fantastikoa tartekatuz. Gaietan ere susmatzen da hurrenkera kronologikoaren garrantzia, arrantzaleen gizarte tradizionaletik, gerra zibiletik igaro eta gaurko gizarte kontsumizalera heltzen da. Zazpi ipuin barne zirrarei dedikatuak, erraiak asaldatzen diren zirrarak dira, beldurretik higuinera doazenak, horregatik izugarri adjektiboa zentzurik zabalenean hartu behar da.

Batzuen artean. Ipuin izugarriak. 176 orrialde. 12,70 euro.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En