Crítica:LIBURUAK | GAIAK

Hiriaren Sinfonia

Auzoak ipuin-bilduma da Urtzi Urrutikoetxea idazle eta kazetari bilbotarrak argitaratu berri duen liburua. Orain arte olerkigintzan ibilita prosan egiten duen lehenengo lana da. Bildumak Bilboren kronika izan nahi du, oraingo irudi turistiko eta ofizialak ostendu duen hiri biziaren irudia.

Hasieran eleberri proiektua zen eta harekin jaso zuen Joseba Jaka IV. Literatur Beka. Aldaketa horrek badu funtsa liburuaren emaitza, ez baita erraza eleberriak lortu behar duen batasunean hainbeste ikuspegi zatikatua lortzea, liburu honetan lortzen den bezala. Testuetara beraietara ere heltzen...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Auzoak ipuin-bilduma da Urtzi Urrutikoetxea idazle eta kazetari bilbotarrak argitaratu berri duen liburua. Orain arte olerkigintzan ibilita prosan egiten duen lehenengo lana da. Bildumak Bilboren kronika izan nahi du, oraingo irudi turistiko eta ofizialak ostendu duen hiri biziaren irudia.

Hasieran eleberri proiektua zen eta harekin jaso zuen Joseba Jaka IV. Literatur Beka. Aldaketa horrek badu funtsa liburuaren emaitza, ez baita erraza eleberriak lortu behar duen batasunean hainbeste ikuspegi zatikatua lortzea, liburu honetan lortzen den bezala. Testuetara beraietara ere heltzen da fragmentazioa; batzuk ez dira ipuinak izatera ere heltzen, elkarrizketa sotilak dira, iradokitzaileak, egilearen aurreko lanetako poesia narratiboa salatzen duten elkarrizketak.

Hala ere, batasun itxura eman nahi izan dio liburuari, ipuinak markoztaturik agertzen dira, hogeita lau orduko denbora tarte batean pertsonaiak hiriaren eszenatokira azaltzen dira batetik bestera ibiltzen. Horretarako pertsonaien galeria asmatu du, bizitza partikularren benetako sinfonia, hiriaren alde baten ikuspegi orokorra irudikatzen duen sinfonia.

Hiri horrek asko zor dio Gabriel Arestiren Bilbori, haren literaturari. Euskal literaturan honezkero ezaguna genuen hiri bati opa egindako kronika, Xabier Montoiaren Gasteizko hondartzak hain zuzen, baina hura sendoagoa zen kronika ikuspegian eta batasun harietan. Izan ere, zalantzazkoa da Auzoak lana benetako kronika izatera heltzen den, hasieran ditugun batasun hariak liburuak aurre egin ahala aienatzen dira eta zenbaitetan liburuari gorabehera falta antzematen zaio.

Egileak fokua ipintzen die pertsonaia jakin batzuei, klase apaletakoei gehienbat. Horrek badakar hiriaren ikuspegi partikularra; azken batean hiriak ez dira diren bezalakoak, sentitzen ditugun bezalakoak baino. Horrek badu berehalako isla testuetan, alde batetik bada asmo handia hiriaren ikuspegi ofizial horretatik at gelditu diren bazterrak deskribatzeko, hiri erreala deskribatzeko, nolabaiteko nostalgiaz deskribatu ere. Bestetik, baina, pertsonaien bizipenak nabarmentzen direnean hiria arrozten da, hiri imajinarioa nagusitzen dela esan genezake. Nire ustetan, egileak hiria deskribatzeari uzten dion momentuan emaitza hobeak lortzen ditu.

Urtzi Urrutikoetxea. Auzoak. Susa, 2005. 152 orrialde. 12,50 euro.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En