Reportaje:Gaiak

Galeusca adinez nagusia da

Euskara, galiziera eta katalanezko editoreek egitura iraunkorraz hornitu dute elkartea sektorean ahots bakarra izateko

Editoreen Galeuscak pauso arrantzitsua eman berri du galizierazko, euskarazko eta katalanezko literatur-industriek ahots bateratua izan dezaten merkatuan. Izan ere, aste honetan Donostian egin duten bilkuran, elkartea egitura iraunkorraz hornitzea erabaki dute hiru ordezkaritzek.

Aurrerantzean, beraz, Galeuscak idazkaritza eta lehendakaritza iraunkorrak izango ditu, txandakakoa eta bi urterik behin berrituko dena. Horrez gain, erakundearen memoria-txostena erredaktatzen hasiko dira, eta, ondoren, sektorearen benetako tamaina zein den argituko duen neurketa sistema diseinatzeari ekingo d...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Editoreen Galeuscak pauso arrantzitsua eman berri du galizierazko, euskarazko eta katalanezko literatur-industriek ahots bateratua izan dezaten merkatuan. Izan ere, aste honetan Donostian egin duten bilkuran, elkartea egitura iraunkorraz hornitzea erabaki dute hiru ordezkaritzek.

Aurrerantzean, beraz, Galeuscak idazkaritza eta lehendakaritza iraunkorrak izango ditu, txandakakoa eta bi urterik behin berrituko dena. Horrez gain, erakundearen memoria-txostena erredaktatzen hasiko dira, eta, ondoren, sektorearen benetako tamaina zein den argituko duen neurketa sistema diseinatzeari ekingo dioten. Hori ezinbestekotzat jotzen dute aipatutako hizkuntzetan lan egiten duten editoreek, orain arte egin diren ikerketek ez baitituzte kontuan hartu beren ezaugarri soziolinguistiko bereziak .

Más información

"Ez dakit espero genuena baino gehiago ote den, baina espero baino zehatzagoa bai behintzat", adierazi zuen Jorge Giménez Euskal Editoreen Elkarteko presidenteak, erabaki garrantzitsu horiek onartu zituen bozketa bukatu berria zela. Hain zuzen ere, txandakako lehendakaritzaren lehenbiziko zikloa euskal ordezkaritzari egokitu zaionez, bera izango da Galeusca berrituaren lehenbiziko presidentea. Idazkaritza tekniko orokorra, berriz, elkartean zeregin hori betetzen ari den Ana Urrestarazuren eskuetan geratu da. Datorren urtean, berriz, editore katalanek hartuko dute txanda, beraiek antolatuko baitute elkartearen hurrengo biltzar nagusia, 2006an egingo dena; eta bi hiru urte barru, galiziarrek ordezkatuko dituzte.

Aldaketok erakundearen lanari probetxu handiagoa ateratzea dute helburu. "Arlo sinbolikotik eraginkortasunaren alorrera salto egin dugula esan daiteke", erantsi zuen Giménezek. Bereziki erakundeen eta gainerako editoreen aurrean "ahots bateratua" izateko eman dute jauzi hori, funtsean beraiek dituzten arazoak eta beste edozein hizkuntzatan argitaratzen dituztenenak berdintsuak izanik, hizkuntza gutxituak ordezkatzeak berezko zailtasunak gehitzen baitizkie.

Hortaz, aurrerantzean batera jardungo dute sektoreak dituen kezka nagusiez eztabaidatzen denean. Horien artean daude liburutegi publikoetako mailegu-sistemak, testu-liburuen doakotasunari buruzko eztabaida eta, bereziki, sektoreak orokorrean duen arazorik handiena: irakurzaletasunaren jaitsiera.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

"Arazo nagusia gure inguruan dagoen kezka bera da. Liburugintzak jakin behar du bere burua etengabe egokitzen egoera berrietan; eta egoera berriaren ezaugarriak gero eta garbiago daude: mugatuta geratzen ari da irakurzaletasunaren neurria", azaldu zuen gai horren harira Galeuscaren lehendakari izendatu berriak.

Literatur-merkatu txikiak ordezkatu arren, hiru hizkuntzetako produkzioek bat eginda pisu esanguratsua dute merkatuan. Zehazki, elkarteak darabiltzan datuen arabera, euskaraz, katalanez eta galizieraz ekoizten dena Espainiako produkzio osoaren %20 inguru da. "Beraz, bada zerbait", esan zuen Giménezek. Elkartearen egitura berriak kultur-industria horren interesak egokiago babesteko bidea zabalduko du, bai erakundeei aurkeztu beharreko kexak aurkeztuz -"beharrezkoa bada"-, zein gainerako editoreen ahots bakar batekin hitz eginez. Ildo horretan, Europako sektorekideen eta erakundeen aurrean hitz egiteko garrantzi handia izan dezakeela uste dute Galeuscako kideek, "estaturik gabeko hiru kultura ordezkatzen dituen elkartea" dagoela ikusiko dutelako.

Lehendakaritza berriak izango duen lehenbiziko zeregina elkartearen "memoria-txostenaren zirrriborroa" osatzen hastea izango da, "elkartearen nolabaiteko sortze-agiria", presidentearen hitzetan. Euskal Editoreen Elkarteko Idazkaritza Teknikoa arduratuko da horretaz. Lanaren emaitzak Frankfurteko azokaren hurrengo edizioan aurkeztuko dituzte eta han eztabaidatuko dituzte elkarteko hiru ataletak ordezkariek.

Bilera horretan, bestalde, Galeuscak ordezkatzen duen liburugintzaren pisu ekonomikoa eta sozialari buruzko txostenaren oinarriak jarriko dituzte. Datuak nola bildu eta ondorioak nola atera behar diren erabakiko dute orduan. "Orain arte ditugun datuak ez dira koherenteak, ez baitira behar bezala hartzen", azaldu zuen Giménezek.

Archivado En