GAIAK

Azken bi hamarkadetako ipuin bilduma "pertsonala" argitaratu du Olaziregik

Mari Jose Olaziregi Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile lasartearrak Mende berrirako ipuinak antologia plazaratu du Erein argitaletxearekin. Guztira, 18 ipuin bildu ditu. Guztiak, bizpahiru izan ezik, 90eko hamarkadan idatzitakoak dira.

Antologia honen jatorria Nevadako Unibertsitateak Renon duen Euskal Ikasketen Zentroan (Basque Research Centre) dago, bertan argitaratu baitzuten An Anthology of Basque Short Stories (Euskal Kontakizun Laburren Antologia) liburua. Euskaraz idatziriko ipuinak aurretik gaztelaniara itzuli gabe hedatzeko xedez ekin zi...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Mari Jose Olaziregi Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile lasartearrak Mende berrirako ipuinak antologia plazaratu du Erein argitaletxearekin. Guztira, 18 ipuin bildu ditu. Guztiak, bizpahiru izan ezik, 90eko hamarkadan idatzitakoak dira.

Antologia honen jatorria Nevadako Unibertsitateak Renon duen Euskal Ikasketen Zentroan (Basque Research Centre) dago, bertan argitaratu baitzuten An Anthology of Basque Short Stories (Euskal Kontakizun Laburren Antologia) liburua. Euskaraz idatziriko ipuinak aurretik gaztelaniara itzuli gabe hedatzeko xedez ekin zion lanaren egileak antologia aurrera ateratzeko egitasmoari.

Gustuko zituen hainbat ipuin aukeratu zituen ingelesera itzultzeko eta Renoko ikastegiarekin batera egin zuen lana. Hartara, euskal ipuingintzaren panorama aberatsa erakusteko balio izan du antologiak.

Ikertzailearen aburuz, "liburua bere bidea egiten ari da eta atzerrian oso harrera ona izan du". Duela gutxi, Los Angeles Times egunkariak oso kritika ona egin dio antologiari eta "euskaraz idatziriko ipuinen kalitatea nabarmendu du". Horrez gain, gaztelaniara itzultzeko lehen urratsak egiten ari dira, eta errusierara eta alemanera itzultzeko interesa ere azaldu dute editore batzuek.

Antologiak beti hankamotz gelditzen direla iritzita, ipuinen hautaketa "pertsonala" izan zela aitortu du du Olaziregik. lldo horretan, "ipuin laburrak eta 80 eta 90eko hamarkadetan idatzirikoak" aukeratu ditu. Horien artean daude azken 20 urteotako idazlerik nabarmenetakoak, Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Juan Garzia, Arantxa Iturbe, Karlos Linazasoro, Inazio Mujika Iraola, Ixiar Rozas eta Iban Zaldua, besteak beste.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En