Crítica:LIBURUAK | GAIAK

Haikua materian

Xabi Bordak (Azpeitia, 1981) Birika zatiak lehen poema liburua eman du plazara. Birikak arnasaren ordez daude, irakurle honen iritziz, eta izenburuak hain garrantzitsuak direnez, honetan ere lanaren bidea ikus dezakegu. Arnasa alde batera utziz eta birikak azpimarratuz, izadiaren materia aipatzen da.

Liburuan idazleak kinka bat adierazten du: kanpoko materiak bere barnean jotzen du, baina ikuspegia aldatuz. Kanpoan den materiak eragina du poetarengan baina eragina ez da hizkuntza idealista batez adierazten, biriken bidez baino, idazkerari naturalismo puntua emanez.

Zatieki...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Zatiekin, poema txikiekin egiten du lan poetak. Haikuen antzeko poema txikiak, errealitatea adierazteko fragmentarismoa erabili izan dela ziurtatuz. Begiradak agintzen du, zirrara arin batek eta egileak horixe jartzen du gure begien aurrean. Horrela ari dira poeta asko gaur egun.

Sarrera txiki baten ondoren bost ataletan banatzen da poemategia, egitura sendo batek liburuaren norabidea garbi azaltzen duelarik. Atal horien izenetan indar bi ari dira jolasean: lehenago aipatu dugun kanpo-aldearen eta barne-aldearen arteko kontrastea eta atalen arteko joera kontraesankorra.

Kontrajarpenak ere oso sinpleak dira. Eta hauxe da idazkera honek agertzen duen mailarik garbiena, poesia zatiak, eta sotilak agertzen ditu. Liburuan tonu bereko poemak agertzen dira, kate-begiak loturik balira bezala. Baina aldaketa nabarmenik gabe.

Surrealismo puntu batek zipriztindu ditu poemak noizbehinka eta niri 80ko hamarkadan argitaratzen zirenak ekarri dizkit gogora. Ongi idatziak, sotilak, baina, era berean, hauskorrak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Xabi Borda: Birika zatiak. Susa. Zarautz. 2004. 82 orrialde. 10 euro.

Archivado En