Entrevista:ADOLFO AREJITA | Euskaltzain osoa

"Ezin dugu XIX. mendeko akademien eredua jarraitu"

Bozketa estuaren ondoren aukeratu zuten joan den astean Andolin Eguzkitzaren zenak Euskaltzaindian utzitako hutsunea betetzeko. Alfonso Arejitak (Bilbo, 1953) gogotsu heldu dio erronkari. Hainbat arlotan lan egin izanak (kazetaritza, irakaskuntza eta ikerkuntza) eman dion esperientzia eramango du erakundera. Ikuspuntu horretatik uste du Euskaltzaindiak "egitura molde berriak" behar dituela gizartearen hizkuntz-beharrizanei erantzuteko.

Galdera. Zergatik aukeratu zaituzte?

Erantzuna. Batetik bizkaitar euskaltzain bat tokatzen zen Andolin Eguzkitzaren heriotzaren ondo...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Bozketa estuaren ondoren aukeratu zuten joan den astean Andolin Eguzkitzaren zenak Euskaltzaindian utzitako hutsunea betetzeko. Alfonso Arejitak (Bilbo, 1953) gogotsu heldu dio erronkari. Hainbat arlotan lan egin izanak (kazetaritza, irakaskuntza eta ikerkuntza) eman dion esperientzia eramango du erakundera. Ikuspuntu horretatik uste du Euskaltzaindiak "egitura molde berriak" behar dituela gizartearen hizkuntz-beharrizanei erantzuteko.

Galdera. Zergatik aukeratu zaituzte?

Erantzuna. Batetik bizkaitar euskaltzain bat tokatzen zen Andolin Eguzkitzaren heriotzaren ondoren. Uste dut nire euskararen aldeko curriculuma nahiko sendoa dela, batez ere ikerketa, testu klasikoak eta gramatika arloetan. Bestetik, Deustuko Unibertsitatean eta Derioko Magisteritza Eskolan eman ditudan eskoletatik milaka euskal ikasle, gaur irakasle diren asko, igaro dira. Bestalde, ni proposatu nautenek kudeaketa arloari ere garrantzi handia ematen zioten eta egia esan Labayru Ikastegian daramatzadan hogeitaka urteetan euskal kulturaren kudeaketan lan asko egin izan dut. Era berean, lagungarria da, baita ere, komunikabideetan egin dudan lana. Hainbeste arlotan lan egin izana abantaila da niretzat.

"Lehengo literatura ezagutu barik, zaila da literatur prozesu berriak guztiz emankorrak izatea"

G. Zer eman diezaiokezu Euskaltzaindiari?

E. Euskaltzaindiak dituen ikerketa batzordeetan parte hartu nezake nire esperientziaren bidez. Bestetik, kudeaketa aldetik dudan esperientziagatik badakit Euskaltzaindia bezalako erakunde konplexu batek premia handiak dituela erakunde bezala sendotzeko eta bere bestelako bitarteko eta baliabideak izateko. Horretan ere lagundu nezake.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

G. Eta zer eman diezaizuke Euskaltzaindiak zuri?

E. Niretzat Euskaltzaindian egotea saria da, nire lanaren merituak aitortzea delako, baina baita ere zirikagarria da hobeto ikerketzen jarraitzeko. Euskaltzaindia biblioteka on baten eta dokumentazio aberats bat baten jabe da, orduan erakunde interesgarria ni bezalako ikertzaile batentzat.

G. Euskal testu klasikoetan espezialista zara. Inguruko hizkuntzekin alderatuta, nolako maila dute gure egile klasikoek?

E. Hizkuntza handiekin alderaturik, oso apala, duda barik. Bere sorreretan, aberatsa. XVI mendean Etcheparek euskal poesia liburu famatua plazaratzea edo Leizarragak biblia testamendu berria euskaraz zabaltzea hasiera oso indartsuak izan ziren. Euskal Herriaren baldintza historikoei oso lotuta doa. Azken batean, Euskal Herriak halako erakunde indartsu batzuk ez izanaren ondorio ere bada euskal literaturren ahulezia. Literaturaren gordailua, neurri batean, eliza izan da, Baina krisiak gorabehera, hari iraunkorra egon da.

G. Hori guztia kontuan hartuta, behar bezain ezagunak dira euskal klasikoak?

E. Ez dira askorentzat oso ezagunak. Hor oraindino lan asko dago egiteko. Hau da, lehena ezagutzea eta sakontzea gure burua ezagutzeko eta geroko literatura hobeago bat egiteko. Gure lehengo literatura ezagutu barik, zaila da literatur prozesu berriak hizkuntzaren bidez guztiz emankorrak izatea.

G. Eta zer deritzozu ehun urte barru klasikoak izango diren gaur egungo idazleen lanari?

E. Badira idazle batzuk klasiko handiak izango direnak. Eta badira beste batzuk nobelagintzan hain ezagunak ez direnak, baina kazetagintzan oso idazle onak direnak. Ze ez da pentsatu behar literatura nobela edo poesia dela bakarrik. Bihar etzi halako kazetaritza bilduma on bat plazaratzen bada, beharbada hori ere literatur erakusgarri garrantzitsua izan daiteke.

G. Kazetagintzaren hizkuntza mailak kritika asko jasotzen du hizkuntza guztietan.

E. Bai, baina kontuan hartu behar da kazetariak denboraren kontra lan egiten duela. Orduan, epe laburrean behartua dago dituen zalantzak eta arazoak konpontzera. Alde horretatik ulertu behar da. Baina kazetaritza da beste arlo guztiak baino hizkuntza jokatzen den frontoi garrantzitsuagoa, askoz gehiago jokatzen delako.

G. Bi hautagairen artean aukeratu dute euskaltzain berria. Nolakoa izan da lehia?

E. Nahiko parekatua eta tentsio apur bat ere izan da. Inork ez ditu gauzak garbi eduki azken momentua arte.

G. Ulertzen dituzu Euskaltzaindiari egiten zaizkion kritikak? Adibidez, berandu erabaki omen zuen nola erabili behar zen euskaraz Internet-eko a bildua-ren zeinua.

E. Baliteke Euskaltzaindia bezalako erakunde batek funtzionamendu aldetik berrantolatu behar izatea. Internet gauza berria da eta hemendik urte batzutara irudien munduan berrikuntza handiagoak etorriko dira. Eta horrek guztiak eskatzen du horren gainean egotea, batez ere maiztasun handiko hitzetan. Eta horrek eskatuko dio Euskaltzaindiari gizartearekiko adi egotea eta bizkorrago erantzutea; eta horretarako beharko du bere egitura moldeak funtzionalago bihurtu. Nik hori barruan entzun dut eta uste dut horretarako ahaleginak egingo direla epe luze barik. Argi dago horretan ezin duela Euskaltzaindiak XIX mendeko akademien eredua jarraitu.

Archivado En