Crítica:LIBURUAK | Gaiak

Poesia nonahi topatuz

Dena da poesia, artea egitea edonoren esku dago, hona hemen abangoardiaren ametsetariko bat: artearen unibertsala izateko tasuna, teknikarik ez, hitza nahiko barnean duguna espresatzeko. Gerora, garaiak lepoa eman dionean abangoardiari, eta artearen teoria kontserbadoreagoak martxan jarri direnean, hori ez zela horrela adierazi da berriro.

Paddy Rekaldek Bilbo dub kronikak poema liburuan zuzen-zuzenean erantzun nahi izan dio planteamendu horri. Hiria bersortzen ari den momentuan, Rekaldek itxurako edertasuna ahaztu eta "Poesia nonahi topa daitekeela aipatu du / baldin eta bihotze...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Dena da poesia, artea egitea edonoren esku dago, hona hemen abangoardiaren ametsetariko bat: artearen unibertsala izateko tasuna, teknikarik ez, hitza nahiko barnean duguna espresatzeko. Gerora, garaiak lepoa eman dionean abangoardiari, eta artearen teoria kontserbadoreagoak martxan jarri direnean, hori ez zela horrela adierazi da berriro.

Paddy Rekaldek Bilbo dub kronikak poema liburuan zuzen-zuzenean erantzun nahi izan dio planteamendu horri. Hiria bersortzen ari den momentuan, Rekaldek itxurako edertasuna ahaztu eta "Poesia nonahi topa daitekeela aipatu du / baldin eta bihotzeko begiak erne badituzu". Eta Bihotzeko begiekin begiratu dio Bilbo berriari, betiko miseriak aurkitzeko asmoz.

Poesia zuzena da berea, kronika, eta narratibitatearen eta urdailera jotzera datorren ukabilkada. Pena, baina, ukabilkadak hartzera ohituta dagoen gizarte bati zuzentzen zaiola.

Paisajez eta jendez beteriko poesia da Rekaldek idatzi duena. Jonkiak, prostitutak, eguneroko bizitzak irentsi dituen gizakiak... Eta halakoa da bere paisajea ere, hiria eta prostituzioaren alorra biltzen duena. Eta hiriaren barnean ikuslearen papera da berea. Moralizatzailea ere bai, neurri txiki batean hala ere.

Ohar bat jarri behar zaio poemategiaren erdi aldean jartzen den elkarrizketa horri. Tabernan aurkitzen dira Gabriel Aresti, Celso Emilio Ferreiro eta Charles Bukowski, eta idazleen aipamenak berak adierazten du Rekalderen estetikaren pausua. Underground gisa definitzen da idazmoldea, baina, beti ere, "Gertu, bizitza ikusi nahi diat". Horixe da helburua, propagandaren ostean ezkutatzen den pertsona isil horien abenturak kontatzea.

Egia da gaurko panoraman ikuspegi aparta erakusten duela Rekaldek, baina zenbait zertzelada aspaldian egin ziren, eta, batzuetan landu ezak -ziurrenik apropos eginda daudela- ematen dute poemak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Paddy Rekalde: Bilbo dub kronikak. Susa, Zarautz, 2004, 80 orrialde.

Archivado En