Reportaje:Gaiak

Maistra zaharraren pasioa

Errezilen omendu zuten atzo Maria Dolores Agirre, gerra osteko antzerkiaren sustatzailea

Maria Dolores Agirre euskaltzale, maistra, irrati-esatari eta antzerkizale izan zenari, omenaldi beroa egin zioten atzo Errezilen, haren jaiotzaren mendeurrenean. Efemeride seinalatu honen aitzakiaz, jendez gainezka egon zen normalean lasai eta isil izaten den herri honetako plaza. Errezilgo Udalak, Egan aldizkariak, senitartekoek eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak antolatutako omenezko ekitaldiaren helburu nagusia, euskal kulturarentzat hain aberasgarria izan zen emakume haren lana ezagutaraztea izan zen.

Guillermo Etxeberria, Egan aldizkariko arduradunetako baten hi...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Maria Dolores Agirre euskaltzale, maistra, irrati-esatari eta antzerkizale izan zenari, omenaldi beroa egin zioten atzo Errezilen, haren jaiotzaren mendeurrenean. Efemeride seinalatu honen aitzakiaz, jendez gainezka egon zen normalean lasai eta isil izaten den herri honetako plaza. Errezilgo Udalak, Egan aldizkariak, senitartekoek eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak antolatutako omenezko ekitaldiaren helburu nagusia, euskal kulturarentzat hain aberasgarria izan zen emakume haren lana ezagutaraztea izan zen.

Guillermo Etxeberria, Egan aldizkariko arduradunetako baten hitzetan, "Maria Dolores Agirreren irudia ez da batere ezaguna, ez Euskal Herrian, ez eta Errezilen bertan ere, hemengo jende askok ez baitzekien emakume honek euskarari eta euskal antzerkiari utzi zion ondare eta ekarpen handiaren berri".

Sorterritik, 14 urterekin, Donostia aldera joan zen Magisteritza ikastera. Ez zen gehiago Errezilera itzuli, baina ez zuen, hala ere, sorterria ahaztu. Haren alaba Maria Dolores Lasherasek dioenez, "amak asko zor zion jaioterriari, Errezilen errotu baitzitzaion Euskal Herriarekiko atxikimendua; bertan erne zitzaion bere bizitza eta langitza luzean nabarmenduko zuen ohitura, joko eta euskararenganako maitasuna".

Euskara irakasten, antzerkigintzan, itzulpenean, irratian, euskara erabil zitekeen leku gehienetan lan egin zuen Maria Dolores Agirrek bizitza osoan.

Errezildarra maistra ikasketak egin zituzten lehen emakumetako bat izan zen, Julene Azpeitia, Katalina Elizegi, Elixabete Maiztegi eta Elbiria Zipitriarekin batera, besteak beste. Alabak gogoratu duenez, "egun-egunero etortzen zen Elbira Zipitria gurera, eta hantxe egoten ziren biak, jardun eta jardun; ordu luze haietan, Elbirak, Euskal Izkera ta Iztundearen Ikastolako oposizioak prestatzen lagundu zion amari". Oposizioak irabazi zituen arren, gerrak etorkizun hobe baten esperantza zapuztu zion errezildarrari.

Euskarekiko maitasunaz gain, aipatzeko modukoa da Maria Dolores Agirrek euskal antzerkigintzan egindako lan erraldoia. "Hainbat eta hainbat antzezlan euskaratu eta sortu zituen", azpimarratu du Guillermo Etxeberriak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Urtetan, San Tomas egunean eta San Sebastian Egunaren bezperan, euskarazko antzerki saioak prestatu izan zituen. "Amarentzat, antzerkia zen herriaren adierazpiderik onena, antzerkiak herriari hitza ematen ziola uste baitzuen", gogoratu du bere alabak.

Euskaldun askorentzat ezezaguna bada ere, argi dago, Maria Dolores Agirre euskal kultura eta hizkuntzaz arduratua bizi izan zela, eta kulturaren hainbat alorretan arrasto eta aberastasun sakona utzi zuela.

Archivado En