Gaiak

Nafar euskalkiei buruzko jardunaldiak antolatu ditu Euskaltzaindiak Uharten

Euskaltzaindiak Nafarroako euskalkiei buruzko jardunaldiak antolatu ditu datorren asterako, Uharteko Zubiarte Euskaltegi Publikoan. Euskal Akademiaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza hitzarmenaren ildotik antolaturiko topaketa hauek irakasleei eta euskarazko jarduerak antolatzen dituztenei zuzenduta daude nagusiki.

Nafarroako euskalkiak izenburuko jardunaldi hauek asteazken arratsaldean -urriak 22- hasiko dira, Iñigo Caminok herrialde honetako ikerketa dialek-tologikoaren abiaburu teoriko eta metodologikoei buruz eskainiko duen hitzaldiarekin.

Ondoren, Euskalt...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Euskaltzaindiak Nafarroako euskalkiei buruzko jardunaldiak antolatu ditu datorren asterako, Uharteko Zubiarte Euskaltegi Publikoan. Euskal Akademiaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza hitzarmenaren ildotik antolaturiko topaketa hauek irakasleei eta euskarazko jarduerak antolatzen dituztenei zuzenduta daude nagusiki.

Nafarroako euskalkiak izenburuko jardunaldi hauek asteazken arratsaldean -urriak 22- hasiko dira, Iñigo Caminok herrialde honetako ikerketa dialek-tologikoaren abiaburu teoriko eta metodologikoei buruz eskainiko duen hitzaldiarekin.

Ondoren, Euskaltzaindiko Dialektologia eta Atlasgintza Batzordearen arduradun Gotzon Aurrekoetxeak Nafarroa kartografia linguistikoan gaiari helduko dio, nafar euskaldunen barietate linguistiko nagusiak biltzen dituen fonotekaren aurkezpena egin baino lehen.

Ostegun arratsaldean -hilak 23-, Juan Luis Goikoetxeak eta Patxi Iñigok nafar eskoletako euskararen egoera aztertuko dute, Etxeko euskara eta euskara batua Nafarroako eskoletan hitzaldiaz eta Nafarroako hezkuntza munduan batua eta euskalkien inguruan egin den inkesta baten emaitzak aurkeztuz.

Jardunaldi hauek amaitzeko, Paxkal Rekaldek, Euskaltzaindian euskalkien nondik norakoak aztertzen dituen lantaldearen arduradunak, nafar administrazioan euskararen egoeraz eta erabileraz egindako beste inkesta baten ondorioak jakinaraziko ditu.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En