Entrevista:XABIER KINTANA | Euskaltzaindiko idazkaria | Gaiak

"Batua haustura handia izan zen planteatu zen moduan"

Duela 35 urte, urriaren 3tik 5era bitartean, Euskaltzaindiak "batuaren biltzarra" egin zuen Arantzazuko Santutegian. Ikamikaz beteriko biltzarra izan zen, orduko euskalgintzan benetako zisma eragin zuena. Xabier Kintana (Bilbo, 1946), Euskaltzaindiko egungo idazkaria, euskara estandarraren bilakaeraren lekuko izan da. Bere esanetan, batua "

haustura handiegia" izan zen planteatu zen moduan, baina denboraren poderioz, "euskaldun guztion hizkuntza amankomun" bihurtu da.

Galdera. Beharrezkoa al zen, benetan, euskara batua sortzea?

Erantzuna. Batasuna behar-behar...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Duela 35 urte, urriaren 3tik 5era bitartean, Euskaltzaindiak "batuaren biltzarra" egin zuen Arantzazuko Santutegian. Ikamikaz beteriko biltzarra izan zen, orduko euskalgintzan benetako zisma eragin zuena. Xabier Kintana (Bilbo, 1946), Euskaltzaindiko egungo idazkaria, euskara estandarraren bilakaeraren lekuko izan da. Bere esanetan, batua "

haustura handiegia" izan zen planteatu zen moduan, baina denboraren poderioz, "euskaldun guztion hizkuntza amankomun" bihurtu da.

Galdera. Beharrezkoa al zen, benetan, euskara batua sortzea?

Erantzuna. Batasuna behar-beharrezkoa zen, baina beharbada planteatu zen moduan gordinegi gertatu zitzaien pertsona zaharrei. Euskara batuaren atzean zegoen gazteria, behialako euskaldun-fededun ideia hori zalantzan jartzen zuen gazteria ezkertiarra zen. Horrek ezker kutsua eman zion batuari, benetako haustura sortuz. Baina horrelako hausturak oso ohikoak dira ideia berriren bat sortzen den bakoitzean.

"Predikazioa zen lehen euskararen erregistro bakarra; orain, horixe da txartoen dabilena"

G. Batzuek diote oraindik batua ez dela ezinbestekoa euskarak bizirik iraun dezan.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

E. Senide edo herrikoen artean komunikatzeko tresna hutsa baldin bada, hizkuntzak dialektoetan zatikatuta iraun dezake. Baina komunikazioa distantzia handiagokoa denean eta komunikabide idatzi eta ahozkoak daudenean, ezinbestekoa da hizkuntza estandarra. Herriko hizkuntza gorte, administrazio eta irakaskuntza-hizkuntza bilakatu den bakoitzean, batasunaren arazoa planteatu da. Grezian planteatu zen duela 2.500 urte, eta koine delako dialekto amankomuna sortu zuten, gero erromatarrek, arabiarrek eta beste herri askok egin zuten bezalaxe.

G. Baretu al dira azkenik batua eta euskalkien arteko ikamikak?

E. Zoritxarrez, ez dira baretu, eta kezkatzeko modukoa da. Herri txiki bateko alkatea izanda, zilegi da bandoak bertako euskalkian ateratzea, baina batzuek unibertsitateko testuliburuak ere euskalkietan egitea planteatzen dute. Hau zorakeria itzela da, mundu zabalean ez baita inon egiten. Irizpide hori bera da Nafarroako antieuskaldun batzuek darabiltena: euskara bai, baina dialektoak, ez batua. Zer pentsatuko lukete erdaldunek telebistan indioen film bat andaluzieraz ikusiko balute? Irrigarritzat hartuko lukete. Horrelako gauzetarako, inongo usainik ez duen hizkuntza aseptiko bat behar dugu, hizkuntza estandarra, alegia.

G. Batuaren aldekoen artean ere, gora-beherak izan ziren, Federico Krutwigekin kasu...

E. Krutwigek oso ideia arkaizanteak zituen. Berak zioen, alemana, finlandiera eta beste hizkuntza batzuek protestantismoaren garaian finkatu zutela literatur eredua. Guk Leizarraga izan genuen, baina protestantismoa ez zen nagusitu geure artean. Beraz, Krutwigen eredua testuinguru historikotik kanpo zegoen. Krutwigen emaitzarik handiena, mundu klasiko grekolatindarra geure mundua ere badela ohartaraztea izan zen.

G. Nolako eragina izan du batuak euskararen bilakaeran?

E. Duela 50 urte, Bizkaian "emongo deutsodaz" esaten zuen pertsona batek "emango dizkiot" zer demontre den ez zuen ulertuko. Gaur, ez da hori gertatzen, euskara batua hizkuntza amankomun pasibo bilakatu baita. Lan eskerga egin da, bai toponimian, bai eta lexiko arloan ere, hitz erabilgarrienak finkatuz. Horrekin batera, Euskaltzaindia ahalegin handia egiten ari da euskalkietako hitzak batuan integratzen, euskalkiek ahalmen handia baitute hizkuntza amankomuna aberastu eta bultzatzeko. Euskalkien ahalmen hau jargoi mailako esamoldeetara ere hedatzen da. Esparru hau kodifikatu gabe dago oraindik euskara batuan.

G. Hizkuntzaren erregistroez ari zara...

E. Bai, horixe da orain esku artean darabilgun lana, ez baita berdin hitz egiten haurrekin edo norbera baino nagusiagoa den batekin, ez eta haserre edo pozik gaudenean ere. Euskara ofizialtasunik gabeko hizkuntza izan den garaietan, kodifikatuta zegoen erregistro bakarra predikaziokoa zen. Horixe da, hain zuzen ere, orain txartoen dabilena. Elizak euskalkiekin segitzen du liturgia kontuetan, baina euskaraz irakurtzen duten gehienek ez dute ikasi euskara dialektala, euskara batua baizik. Euskarari dagokionez, beraz, eliza 30 urteko atzerapenaz dabil. Ildo honetan, euskara elizgizonen hizkuntza izatetik hizkuntza laikoa izatera pasatu dela esan genezake.

G. Diruaren ikuspegitik, zer moduz dabil Euskaltzaindia, batua eta euskararen alde esku artean darabiltzan lanak aurrera ateratzeko?

E. Euskaltzaindiak problema ekonomiko larriak izan ditu, batez ere Nafarroako Gobernuak sinatuta zeuzkan hitzarmenak hautsi zituenetik. Orain, hitzarmen berria prestatzen ari gara Eusko Jaurlaritza eta aldundiekin, estualdiak gainditu eta Euskaltzaindiaren egitura mantentzen duten 20 langileen egoera ziurtatzeko asmoz.

Archivado En