Columna

Itxaro Borda, hau ezusteko pozgarria!

Aurreko astean Espainiako Kultur Ministeriok antolaturiko sariketa izan nuen hizpide, eta oraingoan, Eusko Jaurlaritzak antolaturikoa: hots, Euskadi saria. Aitortu behar dut harriduraz jaso nuela irabazlearen berria. Eta ez Itxaro Bordaren % Basque lanak saria merezi ez duela uste dudalako, literatur kanpoko eraginek beste norabaiterantz bideratuko zutela uste nuelako baizik. Izan ere, nire lagun eta ezagunen ahoak balizko irabazle zenbaiten izenez betebaitziren. Baita nirea ere. Denek huts egin dugu! Eta pozten naiz.

Gehienek gure usteak aurreiritzi eta igurikimen jakin batzuen ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Aurreko astean Espainiako Kultur Ministeriok antolaturiko sariketa izan nuen hizpide, eta oraingoan, Eusko Jaurlaritzak antolaturikoa: hots, Euskadi saria. Aitortu behar dut harriduraz jaso nuela irabazlearen berria. Eta ez Itxaro Bordaren % Basque lanak saria merezi ez duela uste dudalako, literatur kanpoko eraginek beste norabaiterantz bideratuko zutela uste nuelako baizik. Izan ere, nire lagun eta ezagunen ahoak balizko irabazle zenbaiten izenez betebaitziren. Baita nirea ere. Denek huts egin dugu! Eta pozten naiz.

Gehienek gure usteak aurreiritzi eta igurikimen jakin batzuen inguruan eraiki genituela susmatzen baitut, eta inor gutxik literatur irizpide sendoetan. Are gehiago, gutariko zenbatek genuen irakurria Bordaren lana? Nik argitaratu eta berehala irakurri nuen, besteak beste, izenburua oso erakargarria egin zitzaidalako, eta aurreko eleberriak ezagunak nituenez, idazleak beste zenbait bide jorratzeari ekin ziola iradoki baitzidan izenburuak. Eta bide horiek zein izan zitezkeen dastatzeko gogoa piztu zitzaidan. Narrazioa gogoz irakurri nuen, baina patxadaz. Izan ere, irakurketa patxadatsua eskatzen duen lana baita, edozein zirrikitutan hainbat alderdi iradokitzen baitira. Are gehiago, Iparraldeko hizkeraren kutsuak, neroni gipuzkoar irakurlea izanik, irakurketa patxadaz egitea eskatu zidan. Hau izan daiteke Hegoaldekoek Iparraldeko literaturara behar bezainbat ez hurbiltzeko arrazoietarik bat: geure erosotasuna. Baina, euskal idazle batek esan berri duenez, 'irakurlea ez da irakurle erraz irakurtzen duelako, baizik eta zailtasunez ere irakurtzeko gauza delako'.

Bestalde, Unai Elorriagaren kasuarekin erkatuz gero, idazlearen irudi baten eraikuntzak ez du izan bestean bezalako pisurik. Izan ere, Itxaro Bordak ibilbide luzea egina du euskal literaturan, aurretik modu honetako saririk jaso ez badu ere. Are gehiago, idazle honek kultur mugimenduetan buru belarri parte hartu duenez, bere lanak irakurri ez dituztenentzat ere ezaguna da. Hau da, euskal irakurleok, oro har, jada idazle honen irudia egina dugu, eta ez dirudi sari honek bere irudi hori gehiegi moldatuko duenik. Batik bat, komunikabideetan Elorriagak jaso duen propagandarik egon ez delako (haren saria garrantzitsuago omen?). Hartara, berriro ere galdera bera datorkigu burura: nork laguntzen du gehiago idazlearen ospea zabaltzen, saria bera jasotzeak ala sari horri komunikabideek eskainiriko lekuak eta trataerak? Izan ere, irakurle arruntei sari hauen nolakotasunaz galdetuz gero jakingo al lukete bakoitza bereizten? Ba al du irakurle arruntak hau guztia balioztatu ahal izateko daturik? Edo besterik gabe, irakurle arruntarentzat sariak propagandarako zubiak dira?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En