GAIAK

Terminologia espezializatua euskaraz ere garatu beharra

Matematikan, fisikan, teknologian, kazetaritzan, administrazioan eta bizitzaren arlo guztietan euskarak bere terminologia propioa izan dezan egin beharreko lana amaigabea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak antolaturik, pasa den astean Leioako Kanpusean 125 pertsona bildu ziren Espezialitateetako hizkuntzak eta terminologia inguruan aritzeko.

Euskara Institutuko kide den Xabier Alberdiren esanetan, azpimarra daitekeen gauzetako bat, etorkizunari begira izan dezakeen garrantziagatik, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa izandako Araceli Díaz de Lezanak iragarrita...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Matematikan, fisikan, teknologian, kazetaritzan, administrazioan eta bizitzaren arlo guztietan euskarak bere terminologia propioa izan dezan egin beharreko lana amaigabea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak antolaturik, pasa den astean Leioako Kanpusean 125 pertsona bildu ziren Espezialitateetako hizkuntzak eta terminologia inguruan aritzeko.

Euskara Institutuko kide den Xabier Alberdiren esanetan, azpimarra daitekeen gauzetako bat, etorkizunari begira izan dezakeen garrantziagatik, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa izandako Araceli Díaz de Lezanak iragarritako Terminologia Batzordearen sorkuntza dago. Izan ere, badira euskaraz hainbat arlo terminologiaren ikuspegitik bultzada berezi baten beharrean daudenak, teknologia eta karrera teknikoekin lotura dutenak batik bat. 'Zientziaren esparru askotan, ordea', dio Alberdik, 'herri honetan izan ditugu oso irakasle aitzindariak eta hauei esker garatu eta nolabait ere finkatu egin da arlo askotako terminologia'.

Arazo nagusienetako bat, dena den, termino horiek gizarteratzean datza. Horretarako, kontutan hartu beharra dago bi maila daudela. Lehenengoa, termino berri horiek erabiliko dituzten adituena, eta horren ondoren, gizartera erabilpen arrunterako iritsiko direnak. 'Adibide tipikoak dira zuzenbidea, osasuna, zientziak, egunero komunikabideetan aurkitzen dira hauen inguruko teknizismoak', azaltzen du Alberdik. Gauza bera gertatzen da hiritarra administrazioarekin erlazionatzeko momentuan. 'Batzuetan, normalizazioa guztiz burutu gabe dagoelako, ez gara eroso sentitzen lexiko jakin hori erabiltzerakoan, baina esango nuke', gehitzen du adituak, 'beste herri askotan baino hobeagoa dela euskararen egoera, hain zuzen erosotasun falta hori gainditzeko ahalegin berezia egin duelako euskal administrazioak'.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En