Erromeriaren ohitura berreskuratzeko ekimena Bergaran

Antzinako erromerien giroa berreskuratzeko helburua du Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak, Abarka, Xamatz eta Moises Azpiazu dantza taldeen laguntzarekin maiatzak 11rako prestatu duen ekimenak, Jalgi hadi dantzara lemapean. Bergaran ospatuko den festa honek egun osorako programa izango du bertara hurbiltzen direnek dantzaz goza dezaten.

Esti Iturria Euskal Dantzarien Biltzarreko Gipuzkoako idazkariaren ustetan, milaka pertsona bilduko dira ekitaldian parte hartzera. Dantzaren inguruko festa hau antolatzearen ideia plazatako giroa, erromeria, piska bat behera zihoala ikustean sortu ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Antzinako erromerien giroa berreskuratzeko helburua du Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak, Abarka, Xamatz eta Moises Azpiazu dantza taldeen laguntzarekin maiatzak 11rako prestatu duen ekimenak, Jalgi hadi dantzara lemapean. Bergaran ospatuko den festa honek egun osorako programa izango du bertara hurbiltzen direnek dantzaz goza dezaten.

Esti Iturria Euskal Dantzarien Biltzarreko Gipuzkoako idazkariaren ustetan, milaka pertsona bilduko dira ekitaldian parte hartzera. Dantzaren inguruko festa hau antolatzearen ideia plazatako giroa, erromeria, piska bat behera zihoala ikustean sortu zen. 'Gure kulturan oso gauza garrantzitsua izan da hori eta horregatik erromeri handi bat egitea bururatu zitzaigun, Euskal Herrian zabaldu eta giroa berreskuratzeko. Bestalde, taldeetan ez dabilenak askotan ez ditu dantzak ezagutzen. Lehen, ez zekienak plazara hurbildu eta bertan ikasita parte hartzen zuen, baina orain apenas dago erromeriarik eta aukerak ere, beraz, gutxi dira'.

Bi urtetan behin egingo den ekitaldia izango da, eta jadanik hurrengoa Bizkaian egiteko aukera aztertzen ari dira antolatzaileak.

Maiatzak 11ko egitarauari goizeko 11.00etan emango zaio hasiera Bergarako plazan indarrak hartzeko eskainiko duten gosari batekin. Handik bi kalejira abiatuko dira herrian zehar 13.00ak arte. Ordu horretan San Martin plazan dantza ikuskizuna izango da, sueltoan dantzatzeko era ezberdinak erakutsiz. 14.30etan herri bazkaria egingo da 18.00etan berriz ere dantzari ekiteko. Arratsaldez, 21.30ak arte, irakasle bat arituko da plazan ikasi nahi dutenei laguntzen, trikitilari, albokari eta txistulariez lagunduta. Gau partean, bukatzeko, Eztanda eta Trikizio taldeekin dantzaldia egongo da berriz ere.

Ekitaldi guztiari kolore biziagoa emateko, antolatzaileek parte hartuko dutenei jantzi tradizionalak erabiltzea eskertuko liekete.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En