Crítica:

LIBURUAK Desiren bidez, heriotzari aurre eginez

GAIAKOraingoan ere lehen liburua argitaratu duen idazle bat izango dugu hizpide. Ana Urkizaren narrazio hauetan guztietan izenburuak egoki iragartzen duen gaia testuratzen da: Desira izoztuak, hots, desira galduak, herdoilduak. Haatik, bi sailetan bereizi ditu bilduma honetako ipuinok: lehen atalean, Ezkutuko desirak izenburupean, narrazioetan aurrera egin ahala bere desira sakonen berri izateko ahaleginetan diharduten pertsonaiak irudikatzen dira batik bat; bigarren atalean, ostera, Ageriko desirak izenburupean, hasiera-hasieratik pertsonaien irrika eta gutiziak azalarazten dira. Hartara, ond...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

GAIAKOraingoan ere lehen liburua argitaratu duen idazle bat izango dugu hizpide. Ana Urkizaren narrazio hauetan guztietan izenburuak egoki iragartzen duen gaia testuratzen da: Desira izoztuak, hots, desira galduak, herdoilduak. Haatik, bi sailetan bereizi ditu bilduma honetako ipuinok: lehen atalean, Ezkutuko desirak izenburupean, narrazioetan aurrera egin ahala bere desira sakonen berri izateko ahaleginetan diharduten pertsonaiak irudikatzen dira batik bat; bigarren atalean, ostera, Ageriko desirak izenburupean, hasiera-hasieratik pertsonaien irrika eta gutiziak azalarazten dira. Hartara, ondarrutarrak bi sailetako ipuinetan desirak itsuturiko pertsonaiak aurkezten dizkigu. Itsutze honek pertsonaiak errealitatetik ihes egitera daramatza, irudimenezko mundu batean babestuz; babesleku hauskorra, ordea, berehala txikituko da, pertsonaiak bizitzaren aurrean larru gorritan utziaz. Hau da, desira da pertsonaion itxaropen-iturria, eta ondorioz, bizinahia piztaraziko diena.

Hortaz, desiraren galerak edo gauzatzeak, heriotzarako hurbilketa txiki bat suposatuko du pertsonaiengan. Narrazio hauetako pertsonaia batek dioen modura, desioa galtzean nahiz betetzean "harekin batera hiltzen zara zu zeu ere pixka bat..." Are gehiago, sarritan pertsonaiek desiraren galera heriotzarekin hain hertsiki uztartzearen ondorioz, bere buruaz beste egitera iritsiko dira, edo besteren bat hiltzera. Beraz, desira beldurrari aurre egiteko tresna baliagarritzat aurkezten da; eta heriotza da izu gehientsuenen sorburu.

Desira oso era ezberdinetan islatzen badu ere, sarritan bikoteen arteko harremanenak dira desiren ispilurik egokienak. Bikoteen arteko harreman hauen bidez, gizakiak desirak bete ahal izateko izan ohi duen independentziaren beharra zein dependentziaren beharraren arteko tenka agerian geratzen da. Honela, bakardadearen gaia desirarekin batera harilkatuz joango da: bakarrik egon nahi izatea bakarrik egon behar izatearen kontra. Nire aburuz, badira orriotan desirak eutsi eta betetzeko beharraren aldarrikapenarekin batera, hauek etengabean berriztatzearen beharraren iradokizunak: itxaropenari eutsiz, eta heriotzari aurre egiteko bide egoki bezala.

Hitz bitan, ezezaguna dudan idazle baten lanen irakurketari ekitean izan ohi dudan irrika eta itxaropena asetzea zeharo erdietsi du. Zuri dagokizu orain, irakurle, irakurgai honek zure irrikari erantzungo ote dion frogatzea.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En