Paseoak eta paisaiak

Gorka Salmerónen azken lanak natura aztertzen du argazkia eta poesia uztartuz

Gorka Salmerónen argazkiak leihoak dira. Erakusketa aretoko pareten mugatik ihes egin eta natura paisaietan barneratzen laguntzen gaituzten leiho erraldoiak. Argazkilariak proposatzen dizkigun Paseoak eta paisaiak ez dira irudi soilak, uhin eta mugimenduz beteriko argazkiak baizik.Legazpiko Bikuña jauregiko aretoko zoluan dauden hostoak urratsez urrats arrakalatuaz, ikuslea formato handiko natura distortsionatu baten erdian senti daiteke. Irudi erraldoiei erreparatu eta lehenengo bistadizoan ikusmen zentzua zorabiatu ote den galde egiten diogu gure buruari.

51 argazki dira guztira, 18 m...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Gorka Salmerónen argazkiak leihoak dira. Erakusketa aretoko pareten mugatik ihes egin eta natura paisaietan barneratzen laguntzen gaituzten leiho erraldoiak. Argazkilariak proposatzen dizkigun Paseoak eta paisaiak ez dira irudi soilak, uhin eta mugimenduz beteriko argazkiak baizik.Legazpiko Bikuña jauregiko aretoko zoluan dauden hostoak urratsez urrats arrakalatuaz, ikuslea formato handiko natura distortsionatu baten erdian senti daiteke. Irudi erraldoiei erreparatu eta lehenengo bistadizoan ikusmen zentzua zorabiatu ote den galde egiten diogu gure buruari.

51 argazki dira guztira, 18 multzotan bilduta, eta irudiekin batera José Luis Padrón idazle urretxuarraren poesiak daude irakurgai. Argazkilaria eta idazlearen arteko erlazio artistiko hau aspaldian hasi zen: "96ean Imagina Ezazu Euskadi saria jaso nuen. Urte hartan ere José Luis Padrón-ek literatur saria jaso zuen. Elkar ezagutu eta orduan hasi ginen pentsatzen elkarrekin zerbait egin behar genuela. Hiru urteotan nire eginkizunetako bat natura paisaia hauek biltzea izan da. Formatu handiak dira eta tamaina horretako argazkiek denbora, dirua eta kondizio bereziak behar izaten dute".

Elgoibarren antolatu zuten lehendabiziko aldiz argazkia eta poesia biltzen dituen erakusketa. Nahiz eta bi jarduerak, poesia eta argazkiak, osagarri bezala azaldu, independentzia osoa dute. Salmerónentzat, Padrónen olerkiek oso ondo adierazten dute irudiek diotena. Bere lanaren subjetibotasuna Loak hartutako txoria poeman somatu daiteke: "Ez dut baso edo zelai lasairik aurkitzen, / eta hegada bakoitzeko, nahiz eta erori ez, / dudatan jartzen ditut nire ametsak".

Hiru urte hauetan, argazkilariak Aitzgorriko parajeetan paseoak eta paisaiak metatuz joan den neurrian, irudiak kamaraz harrapatzeko teknikarekin esperimentatu du. "Zuri-beltzeko argazkiak egiten hasi nintzen, gero argazki dokumentaletara pasa eta berriro ere esperimentatzeko gogoa sartu zitzaidan. Mendira joan eta kamara panoramiko berezia eramaten hasi nintzen. Objetibo mugikorra eta 140 graduko kobertura du. Abiadura motelean argazkiak ateraz oso efekto inpresionista lortzen da. Paisaia subjetiboa den zerbaitetan bilakatzen da. Hala ere, formatu hain handietan izanik, ondorengo prozesuak ere garrantzia du. Dirutza handia behar duen produkzio lana da".

Teknika berezi hau, argazkiak aurkezteko modu berezi batekin osatzen da. Aretoko lurra hosto eta menta belarrez estaltzeaz gain, irudien kokapenak badu zentzu berezirik. Akaso horrexegatik zutoinak diruditen multzoetan daude ikusgai. "Argazkien parzelazioarekin aurretik ere lan egin izan dut. Erdian jarri ezkero argazkiek 360 graduko perspektiba lortzen dute. Lehen aipaturiko mugimendua eta distortsioaz gain, errepikapena eta naturaren errealitatearen deformazioa bilatzen dut. Bestalde, ustekabeek ere badute zerikusirik azken emaitzan". Lenbur fundazioak antolaturiko erakusketa ikusgai egongo da urtarrilak 9a bitarte. Merezi du.

Legazpitik Ruandara arrantzean

Gorka Salmerón Murgiondo Legazpian jaio zen 1969an. Argazkilaritza alorrean hainbat ikasketa egin eta Artelekun serigrafia ikastaroak burutu ditu. Paseoak eta Paisaiak bildumari darion esperimentalismo kutsua nabaria bada ere, Salmerónek era askotako proiektuak burutu izan ditu. Legazpiko Ikatza argazkilari elkarteko kidea, 89an Gipuzkoako Foru Aldundiak babesturiko Bost gazte argazkilari gipuzkoar erakusketan parte hartu zuen.Lehiaketa ezberdinetan izan dira sarituak bere argazkiak, eta ikus-entzute alorreko proiektuetan ere parte hartu du. Bere obra gai ugariz osatzen joan da orain arte; esperimentazioa eta gaiak isladatzeko begirada propio eta ezberdinen bilakaera batetan.

Legazpia Industri Paisaiak izeneko lana jaioterriko Patricio Echeverría lantegian eginikoa da. Begirada dokumentala nagusi bada ere, konposizioa eta enkuadrearen garrantzia nabari da lehendabiziko bilduma garrantzitsu honetan.

Ondoren, Afrikara begira jarri zen. 1992an Ruandara joan zen bertan bizi den Lasalletar baten eskutik. Ruandan, argazki ikastaroak emateaz gain, formato erdiko Hasselblad batekin zuri beltzezko irudiak atera zituen. Lan honetan dagoeneko gudan zegoen Ruandako biztanleak dira protagonista nagusi. Jende soilaren erretratu kontrastatu hauek premonizio usaina zuten. Erreportai etnografiko bezala definitzen du egileak, eta bertan, komunikabideek bi urte geroago deskubritu zuten gudaren protagonistak kongelaturik ikus ditzakegu.

Arrantzaleak izeneko bilduma arrakastatsuak gure itsasgizonen bizitza isladatzen du. Lan dokumentatua bada ere, argazkiei bat-batekotasuna darie. Itsasoa zeharkatu eta Terranovara abiatzen diren gizonen sinpletasuna eta kemena agertzen du koloretan eginiko bildumak.

Donostiako Kursaal aretoan hil honen 12tik 14a bitartean ospatuko den arte festibalean ikusgai izango dira Salmerón-en Paseoak eta paisaiak erakusketako irudiak, José Luis Le Piez-en Arbrassons eskultura sonoro eta Jon Mikel Eubaren Bosque animado bideo instalazioarekin batera.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En