Euskadiren berezitasuna, Donostian eztabaidagai

Eusko Ikaskuntza eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) antolatuta, Euskadiko bereizgarritasuna eztabaidagai izango da Donostiako Miramar Jauregian datorren astelehenean hasiko diren jardunaldietan. Euskadiko marko juridiko-politikoaz hitz egiteko Juan Cruz Alli, Gregorio Monreal edo Xabier Caño bezalako akademikoekin batera, Enric Fossas, Zuzenbide Konstituzionaleko katedratikoak eta Ferrán Requejo, Zientzia Politikoetako adituak hartuko dute parte. Gurutz Jauregi, jardunaldi hauen koordinatzaileak adierazi duenez Estado Autonómico y hecho diferencial de Vasconia lelopean antola...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Eusko Ikaskuntza eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) antolatuta, Euskadiko bereizgarritasuna eztabaidagai izango da Donostiako Miramar Jauregian datorren astelehenean hasiko diren jardunaldietan. Euskadiko marko juridiko-politikoaz hitz egiteko Juan Cruz Alli, Gregorio Monreal edo Xabier Caño bezalako akademikoekin batera, Enric Fossas, Zuzenbide Konstituzionaleko katedratikoak eta Ferrán Requejo, Zientzia Politikoetako adituak hartuko dute parte. Gurutz Jauregi, jardunaldi hauen koordinatzaileak adierazi duenez Estado Autonómico y hecho diferencial de Vasconia lelopean antolaturiko jardunaldi hauek "gaurkotasun eta interes" handia dute, gertuko tratamendua izango dutelarik. Euskadiko bereizgarritasunak alderdi politikoetatik era guztietako interpretazioak jaso dituela ikusita, jardunaldiei amaiera emango dien datorren osteguneko mahaingurura gonbidatuak izan dira alderdi guztiak, ezezkorik jaso ez delarik. IVAP erakundea ordezkatuz, Josu Erkorekak partehartzaileen ezaugarri "akademikoa" nabarmendu du. Horrek Espainiako marko konstituzionalean berezia den Euskadiko arlo juridikoa argitzen lagunduko du.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Sobre la firma

Archivado En