"Kamararen atzean egotea nahiago dut"

Literaturazalea bada ere, testu politikoak irakurtzen ditu gehienbat, eta asteburuetan lasaitasuna du gustoko. G. Zein dira zure idazlerik gustukoenak? E. Momentu honetan bi liburu ditut mahai gainean, oso bitxiak biak. Irakurri dudan azkena Santa Teresa de Jesús-i buruzko tesia da, astelehenean kanpora joan behar baitut horretaz hitz egitera. Beste liburua politikari buruzkoa da, Luis Carandellena hain zuzen ere. Herenegun Alemaniako egoerari buruzko beste liburu bat bukatu nuen. G. Ez duzu literaturarik irakurtzen astirik ez duzulako...? E. Literatura asko gustatzen zait. Irakurri dudan ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Literaturazalea bada ere, testu politikoak irakurtzen ditu gehienbat, eta asteburuetan lasaitasuna du gustoko. G. Zein dira zure idazlerik gustukoenak? E. Momentu honetan bi liburu ditut mahai gainean, oso bitxiak biak. Irakurri dudan azkena Santa Teresa de Jesús-i buruzko tesia da, astelehenean kanpora joan behar baitut horretaz hitz egitera. Beste liburua politikari buruzkoa da, Luis Carandellena hain zuzen ere. Herenegun Alemaniako egoerari buruzko beste liburu bat bukatu nuen. G. Ez duzu literaturarik irakurtzen astirik ez duzulako...? E. Literatura asko gustatzen zait. Irakurri dudan azken testu literarioa Isabel Allenderen liburu berria da. G. Benetako literaturazaleak nahikoa al du euskarazko literaturarekin? E. Ez. Inola ere ez. Euskaraz inoiz idatzi ez den bezala idazten da gaur egun, ongi eta asko idazten baita. Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga eta horiek oso gauza onak idazten dituzte, baina literatura zabalagoa da. Nik uste dut gaztelaniara eta beste hizkuntzetara joan behar dela. G. Beste zaletasunik al duzu? E. Adibidez, Madrilera joan eta ordu pare bat libre badut, museoetara joatea gustatzen zait, El Pradora...Zaletasun topikoak dira. Niri asko gustatzen zait Goya, Velázquez edo El Greco ikustea. Ez dakit ezer pinturari buruz, baina ikusten dudanari buruzko galderak sortzea gustatzen zait. Orain Parisen egon naiz eta Louvrera eta Rodinen museora joan naiz. Asko gustatzen zait asteburuan lasai egotea. Beste zaletasunen artean, asko gustatu zait beti kamara baten atzean egotea. Super 8 kamara bat daukat eta egunen batean museo batera eramango dut. Gaur egun bideoarekin ere ibiltzen naiz, baina ni ez naiz sekula agertzen.

Más información
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En