DISKOAK Euskal Herriko "Ska" talderik onena

Euskal Herrian ska musikaren egoera oso berezia da. Euskal rock radikala delakoak ekarri zuen iraultzan azpimarragarria izan zen bere eragina eta, orokorrean, musika gustoko dutenen artean onarpen maila handia du. Dena den, ez da inoiz talde esanguratsu gehiegirik sortu. Beraz, Skalariak musika mota honetan dagoen talderik espezializatuenetakoa dela esan daiteke. Klub ska (Gor), bere bigarren diskoa, horren lekuko da. Ska musikaren bidea jarraitu arren, reggae edo oi bezalako estiloak ere topa daitezke bertan. Azken estilo hau ska-ren bariazioa da eta punk rock borrokalariaren izpiritutik edat...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Euskal Herrian ska musikaren egoera oso berezia da. Euskal rock radikala delakoak ekarri zuen iraultzan azpimarragarria izan zen bere eragina eta, orokorrean, musika gustoko dutenen artean onarpen maila handia du. Dena den, ez da inoiz talde esanguratsu gehiegirik sortu. Beraz, Skalariak musika mota honetan dagoen talderik espezializatuenetakoa dela esan daiteke. Klub ska (Gor), bere bigarren diskoa, horren lekuko da. Ska musikaren bidea jarraitu arren, reggae edo oi bezalako estiloak ere topa daitezke bertan. Azken estilo hau ska-ren bariazioa da eta punk rock borrokalariaren izpiritutik edaten du. Hamalau abestiz osatzen den disko honetan xenofobia eta militarismoaren kontrako mezuak daude, ska musikak berezkoak dituen bizitasuna eta umorearekin batera. Abesti horietatik, bi erabat euskaraz eginak daude, Segi, Segi, Segi eta Naturarekin bat, hain zuzen. Diskoaren azalean ikusten den bezala, taldeko kide batzuek skin head izenarekin ezagutzen ditugun horien irudia daramate. Hori bai, hauei lotuak egoten diren indarkeria edo xenofobia bezalako kontuetatik erabat urruntzen dira. Horretarako, Uníos abestian arrazakeria salatzearekin batera, diskan topa dezakegun liburutxoan honako mezu hauek irakurri daitezke: "Arrazakeria beti gaizki amaitzen da. Ez zaitez geldi geratu. Mugi zaitez".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En