Columna

Euskara eta libertadea

"Euskara eta libertadea elkarrekin lotu nahi ditugu", esan zuen Patxi Lopez lehendakariak abenduaren hiruan, Loiolako Santutegian irakurri zuen Euskararen Eguneko adierazpen instituzionalaren lehen-lehenengotik.

Euskararen eta libertatearen arteko lotura bilatu. Lehen begiratuan, ederra ematen du.

Euskara eta libertadea: bakoitza bere bidetik doaz, itxuraz. Larria behar luke, nonahiko bandatik begiratzen zaiolarik ere. Aurreiritzi arriskutsu baten espresioa da, ordea. Aipatu adierazpen instituzionalak badu gisa bereko perla gehiago -nire ustez, hasierako hori bezain lor larrikoak...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

"Euskara eta libertadea elkarrekin lotu nahi ditugu", esan zuen Patxi Lopez lehendakariak abenduaren hiruan, Loiolako Santutegian irakurri zuen Euskararen Eguneko adierazpen instituzionalaren lehen-lehenengotik.

Euskararen eta libertatearen arteko lotura bilatu. Lehen begiratuan, ederra ematen du.

Euskara eta libertadea: bakoitza bere bidetik doaz, itxuraz. Larria behar luke, nonahiko bandatik begiratzen zaiolarik ere. Aurreiritzi arriskutsu baten espresioa da, ordea. Aipatu adierazpen instituzionalak badu gisa bereko perla gehiago -nire ustez, hasierako hori bezain lor larrikoak-, baina lehendabiziko hitz horien haritik egingo dut tira, bere horretan ere badu-eta zer josi nahikoa.

Askatasunarena ez baita euskararen edo gazteleraren auzia

Koldo Mitxelenaren hitzak aintzat hartzen ez dituen baten esana ematen du, nolanahi ere:

"Bitartekoa da hizkuntza, ez ontzia: hizkuntzak ez du deus barrenen eta zernahi izan dezake".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Mendeari mende, gure hizkuntza -munduko hizkuntza guztiak bezalaxe- egoera eta abagune historiko askoren lekukoa izan da mugaren alde bietako euskararen lurraldeetan. Ez, ordea, lekukoa bakarrik. Euskal hiztunen, beren hizkuntzari bizkarra erakutsi diotenen eta beste hizkuntzetako auzoen jarrera izan da askatasunarekin edo askatasun ezarekin zer ikusia izan duena, ez euskara bera.

Herritarren borondatea banderatzat hartzen duen batek aratz-aratz eduki beharko lukeen kontua da. Bestela, zer? Suposatu behar da gaztelania estigmatizatu beharko genukeela eta esan askatasunari bizkarra eman ziola frankismoaren garaian? Zilegi litzaidake esatea gaztelania eta askatasuna ez zeudela elkarrekin lotuta frankismoak fusilatutakoen azken hitzetan, kartzeletako patioan presoek elkarri ematen zizkioten animuetan, atzerrira ihesean joandako langileen jardunean, idazleen obran? Berrogei urte beltzetako jardun egunerokoan?

Espainiako gizartea zen askatasun faltan zegoena. Gaztelaniak, ordea, zernahitarako balio izaten segitzen zuen: borrero ankerrenen bilania handienetarako; baita frankismoa -atzokoa eta gaurkoa- infernuko zulora botatzen saiatzeko ere:

"Cuando la tierra llena de párpados mojados /se haga ceniza y duro aire cernido, /y los terrones secos y las aguas, /los pozos, los metales, / por fin devuelvan sus gastados muertos,/ quiero una oreja, un ojo, / un corazón herido dando tumbos, / un hueco de puñal hace ya tiempo hundido" (Pablo Neruda).

Fidelen Kuba, milikoen Argentina, Pinocheten Txile... Defizita ez da -nork esan lezake kontrakorik- gaztelaniaren eta askatasunaren arteko loturarena.

Orain gutxi, Interekonomia telebistako gorotza ezagutu nuen. Egun hauetan Madrilen izan naiz. Hotelean, Telemadrid piztu nuen. Esaten zituztenak entzunda, lehendakariaren hitzak etorri zitzaizkidan burura. Ukitu txiki bat eginda dakartzat hona: "Gaztelania eta libertadea elkarrekin lotu nahi ditugu...". Lehendakaria ez litzateke horrelakorik esatera ausartuko, are gutxiago adierazpen instituzional batean.

Aske naiz euskaraz zein gaztelaniaz.

Egia da bata zein bestea egiterakoan ez naizela nahi nukeen bezain aske, baina nirea da kulpa, ez hizkuntzena.

Askatasunarena ez baita euskararen edo gaztelaniaren auzia. Hori garbi ez duena askatasun falta gizentzen ari da.

Archivado En