Gaiak

Konpainia

Jesusen Lagundiak oraintsu aukeratu du jeneral berria. Adolfo Nicolás palentziarra seigarren jeneral espainiarra dugu, Diego Laínez, Francisco de Borja, Tirso González, Luis Martín eta Pedro Arruperen ondotik, Loiolako Inazioz gain, jakina.

Jesuitak, besteak beste, Inkisizioak susmagarritzat hartu dituen erreformatzaileak, ebanjelizatzaile ausartak, Paraguayn bultzatu ziren utopien sustatzaileak, papismoaren eragile unibertsalak, printzeen konfesoreak, edo elite-hezitzaileak izan dira. Jesuitek mundura egokituta egon den kristautasuna haragiztatu dute. Jainkoaren zerbitzari eta, aldi be...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Jesusen Lagundiak oraintsu aukeratu du jeneral berria. Adolfo Nicolás palentziarra seigarren jeneral espainiarra dugu, Diego Laínez, Francisco de Borja, Tirso González, Luis Martín eta Pedro Arruperen ondotik, Loiolako Inazioz gain, jakina.

Jesuitak, besteak beste, Inkisizioak susmagarritzat hartu dituen erreformatzaileak, ebanjelizatzaile ausartak, Paraguayn bultzatu ziren utopien sustatzaileak, papismoaren eragile unibertsalak, printzeen konfesoreak, edo elite-hezitzaileak izan dira. Jesuitek mundura egokituta egon den kristautasuna haragiztatu dute. Jainkoaren zerbitzari eta, aldi berean, gizatasunarekin konprometituak erabat, jesuitek kostu handiak jasan behar izan dituzte. Lehena, eta garrantzitsuena, irudi propioarena izan da.

Hortaz, zurikeria, engainua, iruzurra, erlatibismo morala edo kutsadura politikoa bezalako etiketak jaso arren, bestetik, ez da jesuiten ordena baino ahalmen eta gaitasun gehiago agertu duenik gizartean barneratzeko, ezta ausardia abangoardistagorik edo epikarako bokazio handiago izan duen talde kristaurik ere.

Irudiaz ari garenez, Inazioren irudia erakundearen ispilu gertatzen da, izaera jesuitikoaren eredu. Fundatzailea jesuita modura agertzen da Konpainia sortu aurretik ere. Jesulagunen bertutea dohain militarra da, Loiolaren hasierako bokazio militarretik datorrena. Inaziok Iruñan izandako zauria eta ondorengo eriondoa, esaterako, haren bizitza Jainkoaren zerbitzura jartzeko erabakiaren narrazio bilakatzen da biografoen eskutik: konbertsiorako ibilbide mingarria, Imitatio Christi kanon klasikoen ildotik.

Loiolaren etenaldi gabeko erromesaldia ere adore militarraren ispilu da, San Pauloren irudikoa, konbertitu ondoren gainerako herriei Jainkoaren mezua emateko datorren apostoluarena. Loiolak Alcalán, Salamancan, Parisen, Venezian edo Erroman jasandako jazarpen inkisitorialak ere propaganda jesuitikoaren osagai zentral bihurtuko dira, Pasioaren paradigma kristologikoaz baliatuz. Fundatzaileak pasatu beharreko frogak, Konpainia osoak bezala, santutasuna lortzeko. Inazioren eginbeharra, Jesusen Lagundiarena bezala, Probidentziaren nahia betetzeko lanabesa da, Luteroren antitesi historikoa, protestantismoaren heresia suntsitzaileari eraso egiteko sortua. Mito hau Konpainiatik kanpo jaio bazen ere, laster erabili zuten Jesusen soldaduek aldeko errekurtso artistiko eta literario modura.

Irudiekin jarraituz, misiolariaren imajina ere jesuita bilakatzen da Frantzisko Xabierren figuraren bidez. Alde horretatik jesuitek, garai hartako lehenengo globalizazio planetarioan, kristautasun berria islatzen dute, Europa katoliko zaharraren mugak gaindituz. Misiolari berriak, irudizko basamortu eta oihan urrunetan, jentil basatien eskutik martirioaren santutasuna irabazten zuten bakardadean, kristau tradizio eremitikoaren bidetik.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Jesuiten irudiak ere subiranotasunaren sitsa, Estaturako minbizia edo Aita Santu Beltzak gidatutako monarkia despotikoa bezalako epaiak jaso ditu. Historian izan edo imajinatu diren konspirazioetan ere (tenplarioena, judutarrena...) jesuitenak ere leku nabarmena izan du, eta Europako erresuma katolikoetatik kanporatuak izan ziren (Portugal, 1759; Frantzia, 1762, Espainia, 1767).

Esan bezala, jesuiten historia irudi propioaren historia da. Elizako instituzioen artean ez da Jesusen Lagundia baino urakanaren begi kritikoagoan egon den erakunderik. Onerako eta txarrerako. Lagundiaren aintzarako, irabazle-bokazioa agertuz, heroi eta santuz josia. Baita erakundearen urradurarako ere, irudi izugarrikoa, maltzurra, "gizon beltzen" konjuraziokoa: salaketaz, gaitzespenez, irainez eta kalumniaz hornitua. Mito zuria eta beltza, aurrez aurre.

Archivado En