Gaiak

Ametsen artean

Egunotan Jeremy Rifkin-en liburua El sueño europeo. Cómo la visión europea del futuro está eclipsando el sueño americano (Barcelona, Paidós, 2004) irakurtzen aritu naiz. Liburuak amets amerikarraren zutabeak aztertzen ditu. Rifkinen ustez, amets horren zergatia iparramerikarrak munduko herririk abertzaleena eta kapitalistena izatean datza, eta uste hori merkatu librean eta indarrean duten gobernu-motan oinarritzen dute. Hala ere, ezkor agertzen da etorkizunari begira, eta amets horren sortzailea kapitalismo liberala izan bazen, haren azkentzea neoliberalismoak ekar dezakeela deritzo....

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Egunotan Jeremy Rifkin-en liburua El sueño europeo. Cómo la visión europea del futuro está eclipsando el sueño americano (Barcelona, Paidós, 2004) irakurtzen aritu naiz. Liburuak amets amerikarraren zutabeak aztertzen ditu. Rifkinen ustez, amets horren zergatia iparramerikarrak munduko herririk abertzaleena eta kapitalistena izatean datza, eta uste hori merkatu librean eta indarrean duten gobernu-motan oinarritzen dute. Hala ere, ezkor agertzen da etorkizunari begira, eta amets horren sortzailea kapitalismo liberala izan bazen, haren azkentzea neoliberalismoak ekar dezakeela deritzo.

Zalantzarik ez da etika utilitarista protestantea izan zela Elizak eta Estatuak babesten zuten elkartasuna tradizionala hautsi zuena. Karitatearen aurka etika protestanteak filosofia iraultzailea eraiki zuen, gizabanakoen eskubideetan oinarritua eta norbanakoa askatzeko promesaren gidaritzapean. John Lockek eta haren Gobernu Zibilari buruzko Bigarren Hitzarmenak emango diote forma teorikoa sistema sozio-politiko-ekonomiko berriari. Ondorioa aski ezaguna da: merkatuaren legeak politika baldintzatzen du, eta gizartea merkatu handi bat bilakatu da. Estatuak, batetik, minimoa izan behar du, eta, bestetik, kontrolatzailerik handiena bihurtzen da. Eta gizakia kontsumitzaile porrokatua eraldatzen zaigu.

Hori horrela, Erregimen Zaharra suntsitzera eraman zuten promesek desberdintasun soziala areagotzera eta gizartea modu hierarkiko bortitzagoan berregituratzera zuzendu gaituzte.

Horrelako deskubrimendu gordinek Rifkin pesimismoan murgiltzen dute, baina, konpentsatu nahirik edo, hasierako ezkortasuna baikortasun bilakatzen da Batasun Europarraz mintzatzen zaigunean. "Egun benetan posmodernoa den erakunde bakarra dugu" dio Rifkinek, eta gaineratzen du: "Batasun Europarraren berritasuna historian zehar porrotaren errautsetatik sortu den lehen mega-instituzioa izatean datza". Beraz, Batasuna mundu osorako ezinbesteko erreferentzia izango da geroztik.

Baina, hainbesterainoko al da?

Ados nago Rifkinekin Europako Itun "konstituzionala" "gizateriarentzat une garrantzitsua dela", baina ez ematen dituen arrazoiengatik, Rifkinek suntsitua sentitzen duen amets amerikar hura Europan gauzatzen duelako baizik.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Berriro eredu politiko liberala, baina, oraingoan, Hayeken bertsio neoliberalean. Hasteko, ez da konstituziogilea ere: Iparramerikarraren kasuan 1787ko Filadelfiako Konbentziotik sortu bazen, Batasun Europarreko Itaun "konstituzionala" ordezkaritasun demokratiko urria zeukan Konbentziotik sortu da. Esaterako, Anne-Cécile Robertek dioenez, Rifkin hainbeste txunditzen duen oinarrizko Eskubideen Kartak 1961an Europako Kontseiluak ontzat eman zuen Karta soziala baino askoz exijentzia gutxiago agertzen du.

Konparazio baterako, bi adibide. Lehena, 1961an lana izateko oinarrizko eskubidea zena "lan egiteko" eskubide bilakatu da Itaun berrian. Bigarrena, aurreko segurantza sozialerako eskubidea eta zerbitzu sozialetarako funtsezko eskubideak, orain "segurantza sozialerako eta zerbitzu sozialetarako prestazioak izateko" eskubide baino ez dira (bete daitezkeen lekuan, jakina).

Retorikak ezin du errealitatea ezkutatu. Europako ametsak morrontza neoliberal nabarmenegia daramala bere erraietan. Azken finean, guztia ekonomiaren esku uzten da, (merkatuaren menera). Ez dago besterik ekonomiaz gain, Espainiako presidentegai batek berriki gogoratu digun bezala. Dirudunen feudalismo berriarekin jada ez dago politikarentzat lekurik. Europako lozorroarekin, antzinako promesa askatzaileak egungo kate bortitzenak bilakatu dira.

Betirako ote?

Archivado En