Gaiak

Zorigaitza

Hitzaldi hartan esan zuenak irekiarazi zizkidan begiak. Kasualitatea izan zen, aspaldi utzi bainion Anderren ekitaldietara joateari; umeak izan genituenetik, normala den bezala bestalde. Baina egun hartan gure ama libre zegoen, hitzaldia auzoko kultur etxean bertan eskaintzen zuen eta, umeak amonaren zaintzapean utzita, hara joan nintzen, senarrak literaturari buruz esateko zituenak entzutera. Izkina batean eseri nintzen, atetik hurbil. Hamar bat entzule zeuden bertan, gehienak ezagunak.

Ander ez da inoiz oso hizlari ona izan, hori onartu beharra dago, baina pixka bat aurrera egin dueni...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Hitzaldi hartan esan zuenak irekiarazi zizkidan begiak. Kasualitatea izan zen, aspaldi utzi bainion Anderren ekitaldietara joateari; umeak izan genituenetik, normala den bezala bestalde. Baina egun hartan gure ama libre zegoen, hitzaldia auzoko kultur etxean bertan eskaintzen zuen eta, umeak amonaren zaintzapean utzita, hara joan nintzen, senarrak literaturari buruz esateko zituenak entzutera. Izkina batean eseri nintzen, atetik hurbil. Hamar bat entzule zeuden bertan, gehienak ezagunak.

Ander ez da inoiz oso hizlari ona izan, hori onartu beharra dago, baina pixka bat aurrera egin duenik ezin ukatu, bere mintzaldietara joan ohi nintzen garaietatik behintzat. Aipu pare on bat bota zuen bere jardunean zehar, eta literaturari buruzko bere diskurtsoa ez zegoen guztiz gaizki harilkatua, niri betidanik erromantikoegia iruditu arren. Sor eta lor geratu nintzen, ordea, Robert Walserren hitz hauek irakurri zituenean: "Zoriontasuna ez da gai ona idazlearentzat. Autosufizienteegia da. Ez du iruzkinik behar. Bere baitan kiribilduta egin dezake lo, trikuak bezalaxe. Alabaina, mina, tragedia eta komedia ahalmen eztandagarriez beteta daude. Metxari une egokian su ematea besterik ez dago. Orduan suziriak bezala igotzen dira zerurantz eta eskualde osoa argitzen dute".

Errebelazio bat izan zen niretzat; amets batetik atera berri banengo edo, hobeto esanda, amesgaizto baten erdian esnatu banintz bezala. Anderrek hitz egiten jarraitu zuen, baina une horretatik aurrera ez nion ezer aditu. Gure alabekin jolasten irudikatzen nuen, parkean adibidez, edo oporretan hondartzan, bere atsegin-irribarre zabal horrekin, eta hitzaldian defendatzen zituen ideiekiko kontraesana zenbaterainokoa zenez jabetu nintzen.

Zuzen zegoela ulertu nuen, eta baita bere azkeneko eleberrien porrotaren zergatia ere: Ander zoriontsuegia zen. Izan ere, kritikoek haren liburuei sartzen zizkieten eztenkada gero eta nabarmenagoek apenas egiten zioten minik jada; gaztetan asteak pasa zitzakeen deprimituta, iruzkin batean zalantza itxurako ohar ñimiñoena zegoela uste bazuen.

Hitzaldia amaitu baino lehenago irten nintzen, urduri. Hurrengo asteak senarraren biblioteka arakatzen eman nituen, eta literaturaren inguruan zeuzkan saiakera gehienek bat zetozen puntu horretan: zoriontasuna ez da literaturarako lehengai ona. André Gideren liburuki batean, arkatz finez bi aldiz azpimarratuta, esaldi hau topatu nuen: "C'est avec les beaux sentiments qu'on fait de la mauvaise littérature", oso famatua behar duena izan, gero handik eta hemendik errepikatuta topatu dudalako. Eta Robert Walserren batean -Anderrek haren liburu asko zituela konturatu nintzen-, Dramaturgoaren emaztea deritzon ipuinean, honako hau irakurri nuen: "Artistek ez lukete senar izan behar; gehiegi humanizatzen dira; munstroak izaten jarraitu beharko lukete, handiak izan behar baitute, koitadu horiek. Niri esker zoriontsua bada -eta badirudi hala dela-, izan dadila zorigaiztokoa ere niri esker".

Azkenean, hausnarketa luzeen ondoren, alabak hiltzea erabaki nuen, Anderrek tragediaren zapore mingotsa dastatu eta bere talentua berreskura zezan. Zalantza asko izan nituen, noski: nahikoa indar dramatiko ez izatea irizten nion pozoiari, eta labana, nire helburuetarako egokiagoa iruditzen zitzaidan arren, gehiegizkoa izan zitekeela pentsatu nuen; azkenean burukoarekin ito nituen, lo zeudela. Ez nuen batere argi, halaber, krimenaren egilea ni nintzela jakitea komenigarriagoa izango ote zen ala ez, Anderren desesperazioa areagotzeko alegia, baina poliziak erabaki zuen auzia nire ordez: biharamunean atxilotu ninduten, ikerketa labur baten ondoren.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Baina egunkariak arretaz irakurtzen ditudan arren -oro har, asko irakurtzen dut hemen nagoenetik-, ez dirudi Anderrek lerro bat gehiago idatzi duenik, ez ona ez txarra, hura gertatu zenetik; behintzat ez du ezer gehiago argitaratu, eta badira urteak. Nik, ordea, gustua hartu diot idaztearen kontu honi, eta laster kaleratuko dute nire lehenengo narrazio bilduma. Uste dut ipuin honekin berarekin emango diodala amaiera, gainera: herenegun bertan, astean behin egiten uzten didaten telefono-deian, ideia komentatu nion editoreari, eta entusiasmatuta agertu zen. Liburua oso arrakastatsua izango dela aurreratu zidan.

Archivado En