Reportaje:Gaiak

Prentsa zaharraren oihartzuna

Euskarazko lehen berripaperen faksimilak Interneten eseki ditu Bizkaiko Foru Aldundiak

Bake nahia, emigrazioarekiko arazoak eta euskararen inguruko hausnarketak eguneroko gauza ziren duela 100 urte. Orduko errealitatea eta egungo gorabeheren arteko loturez jabetzeko, aski da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Susa argitaletxeak Interneten (www.bizkaia.net/euskara helbidean) eseki dituzten argitalpen zaharren faksimilak kontsultatzea.

Hiru dira proiektu honen bitartez digitalizatu eta internauta guztien esku jarri dituzten argitalpenak: Eguna egunkaria eta Euskalzale eta Ibaizabal aldizkariak. Estatu Batuetan argitaratu ziren euskarazko berripaperak alde bate...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Bake nahia, emigrazioarekiko arazoak eta euskararen inguruko hausnarketak eguneroko gauza ziren duela 100 urte. Orduko errealitatea eta egungo gorabeheren arteko loturez jabetzeko, aski da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Susa argitaletxeak Interneten (www.bizkaia.net/euskara helbidean) eseki dituzten argitalpen zaharren faksimilak kontsultatzea.

Hiru dira proiektu honen bitartez digitalizatu eta internauta guztien esku jarri dituzten argitalpenak: Eguna egunkaria eta Euskalzale eta Ibaizabal aldizkariak. Estatu Batuetan argitaratu ziren euskarazko berripaperak alde batera utzita, hauek izan ziren geure artea euskaraz kaleratu ziren lehen kazetaritza-lanak.

Dokumentu hauen balioa anitza da, garai hartako eztabaidak, gora beherak eta egunerokotasuna islatzen baitituzte. "Duela 110 urte Euskalzale aldizkariaren laugarren alean adibidez, erdalkerien inguruko kezka sumatzen da; handik lau urtera, Hendaiako kongresuan euskara batuari buruzko lehen eztabaida planteatu zen", azaldu du Gotzon Lobera Euskara Sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendari nagusiak.

Euskalzale 1897 urtean kaleratzen hasi zen, bizkaiera hutsean, eta bost urte geroago, gipuzkera ere tartekatzen zuen Ibaizabal aldizkaria sortu zen. Honek 22 berriemailez osatutako sarea eratu zuen herriz herriko informazioa jaso eta zabaltzeko asmoz. Horrez gain, aldizkari hauek orduko gizartearen bizimodua baldintzatu zuten gora-behera nagusiak bildu zituzten, hala nola, Espainiak marrokoarrekin izandako arazoak eta egoera hura gainditzeko bake nahiak.

Zoritxarrez, aldizkari hauen bizitza oso laburra izan zen. Ibaizabal Bizkaiko Gobernadore Zibilak aginduta itxi zuten 1903an gaztelerazko artikuluak ez sartzeagatik. Gainera, Azkuek zuzen-tzen zuen aldizkariak 100 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen arrazoi beragatik.

Esanak esan, Eguna egunkaria izan zen, 1937 urtean, euskarazko kazetaritza goreneko punturaino jaso zuen argitalpena. Egunako orrialde horiztetan aztarrika eginez, Bilboko Euzkadi, Tierra Vasca, La Gaceta del Norte, El Noticiero Bilbaino, Euskadi Roja eta Euzko Langille egunkariek argitaratzen zutenari buruzko hemeroteka irakur daiteke, egunean eguneko gertakarien laburpen gisa.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Eguna, Euskalzale eta Ibaizabalen jatorrizko aleak Bizkaiko Foru Liburutegian gordeta daude. Interneten eseki aurretik, jatorrizko agirien ezaugarriak beren horretan mantendu dituen sei hilabeteko digitalizazio prozesu luzea burutu da, "kontu handiz burutu ere, kalterik sor ez zedin", azpimarratu du Loberak. Lehendabizi, argazki bana atera zaie dokumentuei, eta gero pdf formatua eman zaie Sarean behar bezala ikusi eta inprimatu ahal izateko.

"Oso garrantzitsua da gure herriaren ondare hau nahi duen ororentzat kontsultagarri izatea", esan du Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak, eta internauta guztiak ere garrantzi horretaz ohar daitezen, egun-egunero, Eguna egunkariaren ale bat jarriko dute ikusgai www.bizkaia.net web gunean Euskara Zuzendaritzari dagokion atalean, duela 70 urte gertatu zenaren oroigarri.

Euskalgintza sustatuz

Euskalzale eta Ibaizabal izan ziren, XIX. mendetik XX. menderako jauzian, geure artean euskarazko prentsa-lanen produkzioa sustatu zuten agerkaririk garrantzitsuenak, euskara hutsez argitaratutako lehen bi aldizkariak izan baitziren.

Euskalzale aldizkaria 1897ko urtarrilaren 3an argitaratu zen lehen aldiz eta hiru urteko bizia izan zuen. Ibaizabal, aldiz, 1902 eta 1903 urteetan argitaratu zen eta Kirikiño, euskarazko prentsan garrantzi handia izan zuen idazlea, buru-belarri aritu zen bertan.

Euskarazko lehen egunkariak sei hilabeteko bizitza izan zuen, baina epe labur horretan, Egunak benetako hazia ereitea lortu zuen, Lauaxeta, Erkiaga, Zubikarai, Arizmendiarreta eta Basarriren lanak plazaratu zituelarik, besteak beste.

Archivado En