Entrevista:AINGERU EPALTZA | Idazlea | Gaiak

"Gaur egungo gizarteak ez du epika aise onartzen "

Mailuaren odola (Elkar) nobela historikoa izan da Durangoko Azokaren aurtengo edizioko nobedaderik aipagarrienetakoa. Aingeru Epaltzak (Iruñea, 1960) XVI. eta XVII. mendeetan girotu du Nafarroako erresumaren akabantza deskribatzen duen trilogia honen lehen liburukia. Epaltzak Euskadi Saria irabazi zuen 1997an Tigrea ehizan eleberri laburrarekin, eta urtetan kazetari lanetan jardun ondoren, Nafarroako Gobernuko itzultzailea da gaur egun.

Galdera. Nafar erresumaren akabantzaren kronika egin duzu. Zergatik aukeratu duzu une historiko zehatz hori?

...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Mailuaren odola (Elkar) nobela historikoa izan da Durangoko Azokaren aurtengo edizioko nobedaderik aipagarrienetakoa. Aingeru Epaltzak (Iruñea, 1960) XVI. eta XVII. mendeetan girotu du Nafarroako erresumaren akabantza deskribatzen duen trilogia honen lehen liburukia. Epaltzak Euskadi Saria irabazi zuen 1997an Tigrea ehizan eleberri laburrarekin, eta urtetan kazetari lanetan jardun ondoren, Nafarroako Gobernuko itzultzailea da gaur egun.

Galdera. Nafar erresumaren akabantzaren kronika egin duzu. Zergatik aukeratu duzu une historiko zehatz hori?

Erantzuna. Ez da bakarrik nafar erresumaren kronika; istorioa ere badago, eta historia bezain garrantzitsua gainera. Nafar erresumaren akabantzatik haratago doa, gainera. Historiografia abertzalean gauzak Amaiurrekin bukatzen dira. Gure iruditerian XVI. eta XVII. mendeak aukera galduen mendeak dira. Gauzak bertzela gerta zitezkeela sentitzen dugu, baina madarikazio baten edo konplot kosmiko baten ondorioz gauzak ez zirela bertzela gertatu. Politikoki, Nafarroako erresuma hondora joan zen. Euskal literatura sortu zen, baina Etxepareren "jalgi hadi" hura hutsean gelditu zen, edo hoberenean herren. Erlijioaren aldetik, Albreteko etxeak Erreforma bulkatu zuen, baina horrek ere porrot egin zuen. Istorio bat kontatzeaz gain, gure iruditeria horrek errealitate historikoarekin noraino egiten duen bat aztertu nahi izan dut liburu honetan.

"Lau urte egin ditut lanean liburu hau idazteko, eta aise erran nezake denboraren herena dokumentazio lanean joan zaidala"
"Gaur egun gure gizartean zabalduen dagoen sentiberatasunak ez du epika aise onartzen. Epika iraganean kokatuta baizik ez zaigu zilegi"

G. Euskal literaturan, oso urriak dira epika lantzeko saioak. Porrot luze baten kontaketa epikoa dela esango zenuke?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

E. Urritasun horrek badu bere arrazoia. Gaur egun gure gizartean zabalduen dagoen sentiberatasunak ez du epika aise onartzen. Epika iraganean kokatuta baizik ez zaigu zilegi. Iraganean heroiak onargarriak zaizkigu, baina heroi horiek berak gure egunetara ekarrita psikopatak irudituko litzaizkiguke. Liburua, bertzalde, ongi definitu duzu: "porrot luze baten kontaketa epikoa". Baina nik epika horri adjektibo bat erantsiko nioke: zikina. Estatu Batuetako hainbat narratzailek -Carverrek eta Russok, besteak beste- "errealismo zikina" sortu zuten gisa berean, nik "epika zikina" lantzen dut.

G. Mailuaren odola mendeetako ahaztura gainditzeko saioa dela esan genezake?

E. Gauzak ez dira beti norabide bakarrekoak izaten. Gure ezbeharren errua ez da beti auzoan izaten, gure baitan ere bada. Ez dakigu gure iraganaren berri, eta horrek edonoren menpean jartzen gaitu, ukatu nahi gaituztenen menpean, baita bereziaren bereziz martziano bilakatu nahi gaituztenen menpean ere bai.

G. Gaur egun, iraganeko zepoetan katibu gertatzeko arriskuan al gaude?

E. Niri historia bi aldetatik interesatzen zait. Batetik, istorioak girotzeko eta araberatzeko harrobi agorrezina iruditzen zait. Bertzetik, gure orainaz gogoeta egiteko tresna bikaina dugu, ez hala ere, modu positiboan begiratuta, alderantziz baizik. Zenbat eta gehiago jakin gure iraganaz, are gutiago aurkitzen dut nik eredugarri, non ez den alderantzizko zentzuan. Gehien-gehienetan ondorio bera ateratzen dut: gure seme-alabendako zer ez dudan nahi, horixe aurkitzen dut nik gure historian.

G. Zein izan da nobela hau idazteak ekarri dizun nekerik handiena: garai historikoaren inguruko ikerketa ala idazteko aukeratu duzun euskara moldea finkatzea?

E. Ikerketa, dudarik gabe. Idazmoldea idatzi ahalean joan da moldatzen. Tartean, aukerak egin behar izan ditut etengabe eta azkenean konpromisoa sinatu behar izan dut neure balizko irakurlearekin. Agian ez zaio eztarrian trabatuko.

G. Nobela historikoa euskaraz oso gutxitan landu den literatura mota da. Zergatik?

E. Faktore bat baino gehiago dago. Nobela historikoa literatura komertzialarekin lotzen da, eta oraindik ez da euskal idazlerik sortu bere burua komertzialtzat duenik, hain baikara denak hain guai eta uste handikoak. Bertzalde, gutieneko sinesgarritasuna lortzeko lana beltz egin behar da dokumentazioarekin, eta hori aspergarria da. Nik Mailuaren odola-rekin lau urte egin ditut, eta aise erran nezake denboraren herena dokumentazio lanean joan zaidala.

G. Prestatzen hasia al zara dagoeneko hurrengo liburukia?

E. Bai, gutienez bertze liburu bat etorriko da, beharbada hirugarren bat ere bai. Dokumentazio lan gehiena egina dut eta jadanik zirriborroekin ari naiz. Lehenago, ordea, esku artean nituen proiektu batzuei eman nahi diet lehentasuna.

Archivado En