Gaiak

Ondorio praktikoak

Toki-izenak "hizkuntzaren ohiko paisaian dauden osagaiak" dira, Patxi Baztarrikaren hitzetan; "eta bereziki, bide-seinaleetan, hedabideetan, dokumentu ofizialetan, liburuetan, errotuluetan eta mapetan".

Irizpide horretan oinarrituta ekin zion 1986an Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu Sailak toponimia normalizatzeko ahaleginariari. Bi hamarkada geroago, eta Euskaltzaindiak landutako arau filologikoak kontuan hartuta, Euskadiko erakunde eta herritarrek hiru lurralde historikoetako toki-izenak ortografia egokian erabiltzeko aukera izango dute.

"Bildutako informazioari esker, t...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Toki-izenak "hizkuntzaren ohiko paisaian dauden osagaiak" dira, Patxi Baztarrikaren hitzetan; "eta bereziki, bide-seinaleetan, hedabideetan, dokumentu ofizialetan, liburuetan, errotuluetan eta mapetan".

Irizpide horretan oinarrituta ekin zion 1986an Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu Sailak toponimia normalizatzeko ahaleginariari. Bi hamarkada geroago, eta Euskaltzaindiak landutako arau filologikoak kontuan hartuta, Euskadiko erakunde eta herritarrek hiru lurralde historikoetako toki-izenak ortografia egokian erabiltzeko aukera izango dute.

"Bildutako informazioari esker, toki-izen normatibizatuez landu ahal izango dira aurrerantzean 1:5.000 eskalako mapa guztiak", azaldu du Araceli Diaz de Lezana Hizkuntzaren Estandarizazio Zerbitzuko arduradunak. Horixe da kartografia estandarizatua lantzean erabiltzen den oinarrizko eskala. Arabaren kasuan, toki-izenen berrikuspenak Gasteizko hiri-toponimiaren estandarizazioa ere ekarri du.

Hala eta guztiz ere, adituen erabakiak ez dira beti bat etortzen erakundeen gogoarekin. Aurtengo urtarrilean, Euskaltzaindiak Bizkaiko Herri Izendegia aurkeztu zuen jendaurrean, 1979an argitaratutakoa berrikusi ondoren.

Orduko hartan, direnak eta ez direnak entzun ziren Akademiak Bilbo eta Sopela bezalako toponimoen alde -Bilbao eta Sopelana izen ofizialak erdaraz kontserbatutako arkaismotzat jo izan baitzituen- hartu zuen erabakiagatik. Arau maila daukan Bizkaiko izendegi haren aurretik, Euskaltzaindiak Iparraldeko eta Gipuzkoako herri-izendegiak onartuak zituen, eta Araba eta Nafarroakoak 2007ko udaberrirako amaitu nahi ditu.

Nolanahi ere, Euskaltzaindiaren irizpide filologikoen gainetik, lekuan lekuko toki-izenak finkatzea udalen eskuduntza da Euskal Autonomia Erkidegoan. Horixe da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak erakundeen arteko elkarlana eta koordinazioa sustatzearen alde egin duen apustuaren arrazoi nagusia.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Zenbait kasutan, gainera, toponimia berrikusteko proiektuak goitik behera aldarazi ditu zenbait toki-izenen gainean zeuden aurriritziak. "Erdarazko Subijana, Maturana eta Audicana toponimoei, esate baterako, Subilla, Matura eta Audika euskal izendapenak egotzi zaizkie dokumentazio historikoa aztertu ondoren", esan du Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko idazkariak. Aspaldiko agiri horietan aztarrika eginez, halaber, adituek Deredia izenaz birbataiatu dute Arabako Heredia herria.

Orain arte egindako lanaren bidez lortu duten eskarmentuaren haritik, Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak lankidetzan dihardute Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoarekin hango toki-izenak 1:25.000 eskalan finkatzeko asmoz.

Archivado En