Gaiak

Metamorfosia

Ametsen lurraldea ez da errealitatearen lurraldea, baina batzuetan biak nahastu egiten dira, uste dugun baino gehiagotan. Errealitatearen lurraldea desagertuz doan neurrian, ametsena argiago da azaltzen. Poliki1-poliki gertatzen da, indarkeriarik eta bortizkeriarik gabe; poliki-poliki ametsa sartzen da errealitatearen esparruan; poliki-poliki, eguzkia zeruaren lerroan sartzen den bezala; poliki-poliki, maitasuna egiten den bezala. Poliki-poliki sartzen da bata bestearen baitan, lehen zena izateari utziz, baina beste nortasunik erabat bereganatzeke, bestelakorik izateke, denbora eta neurri bate...

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte

Ametsen lurraldea ez da errealitatearen lurraldea, baina batzuetan biak nahastu egiten dira, uste dugun baino gehiagotan. Errealitatearen lurraldea desagertuz doan neurrian, ametsena argiago da azaltzen. Poliki1-poliki gertatzen da, indarkeriarik eta bortizkeriarik gabe; poliki-poliki ametsa sartzen da errealitatearen esparruan; poliki-poliki, eguzkia zeruaren lerroan sartzen den bezala; poliki-poliki, maitasuna egiten den bezala. Poliki-poliki sartzen da bata bestearen baitan, lehen zena izateari utziz, baina beste nortasunik erabat bereganatzeke, bestelakorik izateke, denbora eta neurri batez. Une batez, ametsa ez da amets, baina errealitatea ez da errealitate. Une batez gaua ez da gau, egunik ere ez da ordea egun. Une batez eguzkia ez da eguzki, zeruaren lerroarekin batera desegin den kolore gorri min bat baizik. Une batez, gizona ez da gizon, ezta eme ere. Une batez, erditik erdira dena da aldatzen, eta erditik erdira dena da osatzen. Dialektika hutsa da, zerbait hustu behar zerbait osatzeko. Dialektika amaigabea da, sekula amaitzen ez den amaiera, sekula zehazten ez den zehaztasuna. Izua, munstroen izua. Izuaren malenkonia. Munstroek islatzen duten malenkonia.

Garena ez izatearen izua, alegia denok bezalako ez izatearen izua, da, itxura denez, itxura eta mamiko iratxo guztiak gorabehera, izurik ulergarriena eta, era berean, ulergaitzena. Erraz da ulertzen inork besteen ezberdin nahi ez izatea, nekez ulertzen den bezala, norbera besteen ezberdin jaio baldin bada, ezberdintasunari eutsi nahi ez izatea. Itxura izan da, eta oraindik gehienetan ere bada, gizartearen neurgailu eta epaile. Ezberdintasuna zigortzen da oraindik, ez aspaldiko garaietan bezala, baina borreroak mila aurpegi dituen bezala, norberarenak kontuan hartuta, gizarteak milaka eta milaka modu ditu itxurako ezberdintasuna desagerrarazteko. Horretarako asmatu zen ispilua. Eta pentsa badaiteke ere ispiluak garena islatzen digula, beiraren egiazko gardentasunean marraztuta ispiluak besteen irudia ematen digu, izan gaitezen haiek bezalako, izan gaitezen haiek direna, itxuraz bederen. Eta norbaitek bere burua ispiluan begiratu eta ikusten badu besteen antzeko ez den izaki bat, isildu egingo da eta ezkutatu gero, inork ez harrapatzeko moduan. Baina, bestalde, halako ukazioak bere jira-bueltak ditu, bere koskak, bere leherkariak eta, lehentxeago ala geroxeago, zapart egiten dute horiek barnean: eztanda moduko bat. Orduan kanporatzen dena gordetakoa baino askoz animalia izugarriagoa da, basatiagoa, menderaezinagoa. Izan ere, aurrera goaz beti, batzuetan gutxi ibiltzen bagara ere.

Kafkak kakalardoa zela ikusi zuen esnatutakoan. Jakina da kakalardo batzuk, Kafkatzat ez ezik, erregetzat ere badutela beren buruak, gorotz pilatan dabiltzalarik biribilketan. Gizakia errege bat zela ametsetan, eta esnatutakoan eskekoa, esan zigun Shakespeare handiak, bera ere askotan errege zela sumatzen baitzuen eta askotan eskeko. Gure nortasuna oihalpean dago ezkutatuta. Horregatik, zer garen ikusi bainoago sumatu egiten dugu, urdinean itsas lerro garbiak sumatzen diren bezala, eta belztasunean, eguzkia bera ere garretan jarriko lukeen erregaia; eta zurian, zaldi bat arrapaladan. Begiek ez dute dena ikusten, baina begiek dena dute erakusten, begietatik barrena sartuz irits daiteke errealitatea eta ametsa, egia eta gezurra, nahastuta bizi diren lurraldera: ez paradisu ez infernu, ez baratze ez baso.

Udazkenean gaude, udazkenak jota, gorritik berdera horia da hedatzen, eta horrekin batera sumatzen dugu ez garela izaki garbi eta puruak, nahasmenaren fruitu baizik, ez gorputzez soilik, gogoz ere bai. Gure metamorfosia agerikoa da. Otso-gizona kalean dabil, gaur hots eta bihar ulu, gaur kask eta bihar kosk. Sirenak ere utzi du bere itsas etxea eta liluragarri kantatzen du kabaretean, hara joandakoen engainagarri. Eta bada tximeleta bat. Atzo, sagar-loreen artean atseginean bizi izandako beldarra zen; eta bihar, beharbada, printzesa bilakatuko da, malko urdinetako printzesa. Eta lehoiak ere atera dira, eta eme-panterak. Eta horiek denak gara, eta gehiago ere bai.

Nahi izatea da kontua.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Archivado En