Gaiak

Bakearen ordaina

Bakea ez da egoera naturala. Kantek zioen bezala, elkarrekin bizi behar duten gizakien arteko status naturalis gerra-egoera da, bata bestearen zelatari. Bake-egoera ezarri behar den zerbait da beti, egitasmo bat, borondatezko ekintza bat.

Ezinbesteko horren aurrean politika agertzen da, gerraren aurkako antidoto modura. Politika eraiki behar den zerbait izaten da ere, eta esku artean bakearen promesa ekartzen du gehienetan. Politikak, falta denaren adierazleak, elkarren arteko bilkura eskatzen du, hutsune hori betetzeko intentzioarekin, baina ezinezkoa dela jakinda.

Baina ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Bakea ez da egoera naturala. Kantek zioen bezala, elkarrekin bizi behar duten gizakien arteko status naturalis gerra-egoera da, bata bestearen zelatari. Bake-egoera ezarri behar den zerbait da beti, egitasmo bat, borondatezko ekintza bat.

Ezinbesteko horren aurrean politika agertzen da, gerraren aurkako antidoto modura. Politika eraiki behar den zerbait izaten da ere, eta esku artean bakearen promesa ekartzen du gehienetan. Politikak, falta denaren adierazleak, elkarren arteko bilkura eskatzen du, hutsune hori betetzeko intentzioarekin, baina ezinezkoa dela jakinda.

Baina horrek ez du esan nahi politika behar ez denik. Politikak onespena eskatzen du, herritar bilakatu dituen gizabanakoen ahotsari leku eginez. Jakin badakigu jarduera hori ez dela erraza -Rousseauk ere esaten zuen politika aingeruen gauza zela, ez gizakiena-, eta interes desberdinek eragin handiegia dutela esparru publiko gauzatzeko unean. Hala ere, aukera gehiegirik ez zaigu gelditzen, desberdinen artean komun izan dezakegun zerbait eraiki nahi badugu.

Demokraziaren eginbeharra, hortaz, edozein gobernu bideratzea baino gehiago -gutxiengoak errespetatuz, kontzentzuak aurkituz eta abar- gizartea egituratzea litzateke. Baina halakorik ez da ematen, eta politikaren mugak ere begi-bistan daude, batez ere demokrazia egun bateko ekitaldia eta gizaki pilatuen jarduna bihurtzen denean. Jendetza artalde otzana eta nagusirik gabe bizi ezin dela dioen pentsalaririk ere bada. Nik ez nuke hainbeste esango, baina ziur naiz, hala ere, ohiko gizartearekin loturak galtzen dituztenean, masak prest daudela ziurtasun eta norabide berriak jasotzeko, eta orduan masa totalitarioak agertzen dira, erabateko jendetza.

Horrela, politika desagertu egiten da, eta ezin da guztien onaren inguruko saiakerarik egin, ez ekonomikorik ezta sozialik ere, eta interes eza eta errezeloa nagusitu egiten dira giza harremanetan: kontrola.

Hori problema ikaragarria bihurtu da, eta alderdi politikoen sistemak, herritarren partehartzea areagotzeko saiakera urriak egin dituzte. Hortaz, gizakion mediokritate moralari erreparatuz, herria jendetza bihurtzeko joera areagotu egin da, hauen edo besteen nobletasun politikoaren izpiak ikusi eta errekonozitu beharrean. Ondorioz, jende-multzoa era instrumentalean erabiliz, herritarren arteko egitasmo integratzaileak birrindu egin dituzte.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Praktika horiekin politika itxura bilakatzen da, prozedurazko arau batzuen presentzia besterik ez, iritzi publikoa kontrolatzen dutenen menpe. Jarrera hori oso kaltegarria da, eta, halakoetan, heziketa politikoa inoiz baino beharrezkoago gertatzen da. Baina ez zibismoko eskuliburuen bidez herritarrak sortzeko, heziketa prozesu oro praktika politiko demokratikoaren bidetik gauzatzeko baizik.

Bestela, zenbaki estatistikoen eskuetan utzita, era batera edo bestera eraiki daitekeelako, iritzi publikoa politikak beharko lukeen eztabaidazko esparru publikotik kanpo gelditzen da. Horren aurka, esparru publikoan dauden gatazkak bideratu beharra daudelako, horretarako hartu beharreko erabakiak ezin direlako gutxi batzuen edo indar faktikoen eskuetan utzi, modu demokratikoan adierazteko premia aldarrikatu behar da.

Egungo politikan, aldiz, zundaketak eta galdeketak erantzun nahi denaren zerbitzura jartzen dira, galdera sinple eta induzituak erabiliz. Modu horretaz, gizaki atomizatu edo multzokatuak eginez, komunitate politikoa behin betiko desegiten da: kontrola.

Horren aurka, benetan komunitate politiko sendoa eraiki nahi bada, eta erabakiak hartzeko gaitasuna izan dezan, partaideen arteko elkartasuna ezinbesteko erronka gertatzen da. Proiektu baten legitimitateak, komunitateko partaide diren gizaki desberdinak elkarlanean jartzeko aukerak eskaini behar dituelako, malgutasunaren ikurra zabaltzeko eta jarrera baztertzaileak uxatzeko gaitasuna frogatu beharko du.

Komunitate politiko baten iraupena, azken batez, aukera gutxiago dituzten gizabanakoak integratzeko agertzen duen ahalmenaren arabera egiaztatzen da. Kontrol gutxiago, eta konfiantza gehiago.

Archivado En