Reportaje:Gaiak

Bihotzaren poesia

Ehun urte betetzen ari dira Felipe Arrese-Beitia olerkari otxandioarra zendu zela

"Lora eder bat atzo zan eta gaur da zimela, / Atzo zan nire poza ta gaur jat naigabea; / Atzo zan nire etxe au agaz uda-barria, / Gaur bera baga au jat negu baltz illunpean". Bertso horiekin isuri zuen Felipe Arre-Beitiak (1841-1906) zazpi urteko alaba Pilarren heriotzak eragindako samina, Agur ume olerkian. Autodidakta eta literaturari buruzko ezagutza akademikorik gabea, Koldo Mitxelenak hitz hauekin deskribatu zuen haren estiloa: "Bihotzondoa badu, hizkuntza aberatsa ere bai; egiazko lirika osatzen duen zera, ordea, euskaraz geroztiz agertu den zer berezi ihori falta zaio". "Egia esa...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

"Lora eder bat atzo zan eta gaur da zimela, / Atzo zan nire poza ta gaur jat naigabea; / Atzo zan nire etxe au agaz uda-barria, / Gaur bera baga au jat negu baltz illunpean". Bertso horiekin isuri zuen Felipe Arre-Beitiak (1841-1906) zazpi urteko alaba Pilarren heriotzak eragindako samina, Agur ume olerkian. Autodidakta eta literaturari buruzko ezagutza akademikorik gabea, Koldo Mitxelenak hitz hauekin deskribatu zuen haren estiloa: "Bihotzondoa badu, hizkuntza aberatsa ere bai; egiazko lirika osatzen duen zera, ordea, euskaraz geroztiz agertu den zer berezi ihori falta zaio". "Egia esateko, poesiarako baino erretorikarako isuri gehiago zuen", erantsi zuen. Ezaugarri horiek izan zituen, beraz, XX. mende amaierako euskarazko letren alorreko egilerik oparoenetako batek.

Arrese-Beitia Otxandion (Bizkaia) jaio eta hil zen. Hamalau urte zituela Gasteizera bidali zuten marrazketa ikastera eta handik itzulitakoan eskultore ogibidea hartu zuen. Santuen irudiak egiten zituen; hortik datorkio, hain zuzen, Santugine goitizena.

Literaturaren gaineko ezagutza handirik ez izan arren, irakurzaletasun handia izan zuen beti. Poeta klasikoen lanak irakurri zituen eta baita horietako zenbaiten lanak euskarara itzuli ere, tartean Herrera, Samaniego, Quintana eta Zorrillarenak. "Autodidakta izan zen. Bere burua egindako gizona; asko irakurritakoa. Hainbeste fabula ere idatzi ditu. Baina batez ere herriko gizona zen", dio Sabin Zubiri idazlearen biografiaren egileak, idazlearen biloba baten senarrak.

1879an Santuginek idatzitako Ama euskeriaren azken agurrak saritu zuten Elizondoko Lore Jokoetan. Lan hark bertso hauek biltzen zituen, besteak beste: "Onexek dauka nire biotza naigabez erdibiturik, / ez dodalako gure euskera osatu dan usterik". "Arrese-Beitiaren lanak bi ardatz nagusi izan zituen: erlijioa eta Foruen galerak eragindako nahigabea, bereziki euskara galtzeko beldurra", azaldu du olerkariaren lanak bildu zituen Itziar Urrutia filologoak. Geroztik beste 13 aldiz jaso zuen golardo hori. Ekitaldi horietan, gainera, Antoine D'Abbadie eta Arturo Campion ezagutu zituen, garaiko euskal kulturaren bi ikur alegia.

Otxandioko semearen lanak Euskalerria eta Euskaltzale aldizkarietan argitaratzen hasi ziren, harik eta 1900ean ale bakar batean bildu zituzten arte. 1902an, Asti orduetarako bertso lanak argitaratu eban.1904az geroztik hemiplegia batek ahulduta bizi izan zen. Bi urte geroago eman zuen azken arnasa.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En