Gaiak

Munstroak

Munstroak ez dira diruditenak, batez ere literaturak eta zinemak azken aldian erakutsi dizkiguten izakiak: gure inguruko izaki bizidunekin zerikusirik ez duten abere aberegabetuak, pertsona despertsonalizatuak, idazle edo gidoilari psikopata baten fruitu. Munstroak gugandik hurbil daude, hain hurbil batzuetan non gure isla diren, gure itzal, gure haragiaren haragi.

Pablo Escobar, droga-trafikatzaileak, indarrean zegoenean eta Kolonbiako agintariak eskumenera eta Estatu Batuetako drogaren aurkako poliziak zantzuan zituenean, hipopotamo bikote bat ekarri zuen baserrira, beste animalia bat...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Munstroak ez dira diruditenak, batez ere literaturak eta zinemak azken aldian erakutsi dizkiguten izakiak: gure inguruko izaki bizidunekin zerikusirik ez duten abere aberegabetuak, pertsona despertsonalizatuak, idazle edo gidoilari psikopata baten fruitu. Munstroak gugandik hurbil daude, hain hurbil batzuetan non gure isla diren, gure itzal, gure haragiaren haragi.

Pablo Escobar, droga-trafikatzaileak, indarrean zegoenean eta Kolonbiako agintariak eskumenera eta Estatu Batuetako drogaren aurkako poliziak zantzuan zituenean, hipopotamo bikote bat ekarri zuen baserrira, beste animalia batzuekin batera. Gero, bera atxilotu egin zuten eta baserria kendu zioten, barruan zegoen guztiarekin, kalte-ordain gisa. Hipopotamoak, ordea, libre geratu ziren lehengo lurretan eta ugaldu egin ziren. Orain hamaika dira, hamaika munstro, Afrikatik kanpo, Afrikako aintzira hezeetatik urrun, espeziaren sorlekutik hara bizi direnak. Garapen legeari muzin egin diote. Ez dira bakarrak. Duela ez asko Tanganika lakuan bertakoa ez zen arrain-espezie bat sartu zuten, Niloko karpa hain zuzen. Handik gutxira, espezie berriak bertako beste espezieak baztertu zituen eta gaur egun haiek desagertzeko zorian daude. Laster Niloko karpa izango da espezie nagusia eta gainerakoak, bera baino lehenago hantxe zeudenak, munstroak izango dira, munstro arraroak, arrotzak, desegokiak. Duela urte asko zirko bat etorri zen gure herrira. Joandakoan tximu bat utzi zuten, nahita ahantzirik. Udaltzainek hartu eta non gorde ez zekitelarik, udal-ziegetan gorde zuten. Tximuak, ordea, ihes egiten zuen eta mutikoongana etortzen zen jolasera. Bolada batez bederen gure artekoa izan zen tximua, harik eta halako batean desagertu zen arte. Zirkoko jabea etorri omen zen animaliaren bila, hala diote, baina bada baserritarren bat baino gehiago mendian ikusi duela zin eginez azaldu eta asaldatu dena, ezer edateke gainera. Operako mamua opera-etxean abandonatutako gizona zen. Munduak bere bidea egin du kanpoan, berak ez. Kaspar Hauser... Besteen ezberdin izateak ez gaitu munstro egin, arrazoimenaren bidean, irudimenaren bidean, sentimenduen bidean geratu izanak baizik.

Munstroak, izan ere, hondarrean geratu diren animaliak dira, bazterrean geratu diren gizakiak, mugan, ez aurrera ez atzera, geratu diren izaki izaera bikoak: erdi animalia eta erdi gizaki direnak, ez bata ez bestea ez direnak, edo, izatekotan, aldiro animalia eta aldiro gizaki direnak.

Goyaren koadrorik ezagunenetako batek honako izenburu hau du. "Arrazoimenaren ametsak munstroak sortzen ditu". Interpretazio asko eman da koadroaren esanahiari buruz. Kritikari batzuek era literalean, hau da letraren esanahi hertsian, hartu izan dute irudia. Eta, letraz letra jarraiki, esan daiteke arrazoimenaren ametsak munstroak sortu baditu ere, are munstro handiagoak sortu dituela esna dagoen arrazoimenak. Irudiari begiratu behar zerbait ulertzeko: gautxoriak, hontzak, saguzarrak, bi burudun katuak... Denak iluneko izakiak dira, ilunetik sortzen diren irudiak, ilunpetako ametsetako bidaide, irudimenezko sorkari, arrazoimenaren eskutik libratuak. Irudimenak, arrazoimenik gabe, munstroak ditu sortzen; arrazoimenak eta irudimenak, biek batera, izaki eder eta miragarriak. Ilunpetako izakiek lo malenkoniatsuan murgildurik dagoen artistari (Goyari berari), lumak eta pintzelak eskaintzen dizkiote, egin dezan haien erabilera ona. Goyak esan nahi ziguna horixe izan daiteke, baina ezin seguru egon. Arrazoimenaren arrazoimena, arrazoimena azken muturrera emanda, munstroen sortzaile da. Orwellek oso ongi adierazi zuen 1984 eleberrian; arrazoimen eroa baino kaltegarriagoa baita arrazoimen bidutzia. Frankestein dugu arrazoimenaren akatsa.

Munstroak eredu zaizkigu, ifrentzu ditugulako. Eta badakigu, aspalditik, ifrentzua aurpegia bera dela, beste ikuspegitik, beste ikuspegi ezezagunetik begiraturik, hori bai. Gizotsoa, esaterako, likantropoa, edo frantsesek loup-garou deitzen dutena, edo Drakula ospetsua. Beldurgarriak dira, oso barnekoiak ditugulako, oso gureak... Gu ere haiek, edo haien antzekoak, izan gintezkeen, bidean galdu izan bagina. Edo haiek bezalakoak gara; konturatzeke, ordea.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En