Crítica:LIBURUAK | Gaiak

Bidaiaz beteriko barne muina

Idazlearen ikusmuga bere pertsonaiekiko pintoreak objektuekin daukan berdina izaten da. Azken batean, idaztea koadroa marraztea bezalakoa da. Bien artean elkarrizketa estua gertatzen da. Baina, idazlea aldi berean esploratzailea da, ez bakarrik kanpoko istorioen bila doana, baizik eta etengabe bere baitara murgilduz bidaia egiten duen esploratzaile nekaezina.

Pintura eta barne-bidaia osagai arruntak dira poesian, bien arteko uztarduratik sinbolismoz betetako literatura sortu ohi da. Alabaina, bada alagalako genero narratiboa pinturaren zirrara, barne-bidaiaren artega eta poesiaren isuri...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Idazlearen ikusmuga bere pertsonaiekiko pintoreak objektuekin daukan berdina izaten da. Azken batean, idaztea koadroa marraztea bezalakoa da. Bien artean elkarrizketa estua gertatzen da. Baina, idazlea aldi berean esploratzailea da, ez bakarrik kanpoko istorioen bila doana, baizik eta etengabe bere baitara murgilduz bidaia egiten duen esploratzaile nekaezina.

Pintura eta barne-bidaia osagai arruntak dira poesian, bien arteko uztarduratik sinbolismoz betetako literatura sortu ohi da. Alabaina, bada alagalako genero narratiboa pinturaren zirrara, barne-bidaiaren artega eta poesiaren isuria su txikian batera egosteko: ipuina. Horrelakoxeak dira Amaia Iturbide bilbotarraren aurreneko bildumako ipuinak. Orain arte poesian eta saiakeran ibilia, hamazortzi ipuin marraztu ditu Bidaiarik Luzeenak (Erein) liburuan. Hamazortzi ipuin josi non eta pintura, poesia eta barne munduaren esplorazioa elkarrengana kiribiltzen diren. Esplorazioak bidaia traza hartzen du, idazlearen barne sentimenduetarako bidaia, pertsonaien urrun edo gertuko ibilbideen islapean. Jaiotzetik heriotzaraino elkarlotuta marrazten dira ipuinok, beti fikzioaren fantasia eta errealitatearen mugetan. Eta hitzak eta koadroak ere esploratzen dira, euren azal eta mamia. Literatura eta pintura ez dira soilki Amaia Iturbek darabiltzan bi aipagai, poetak egiten duen bezala, hitzen ñabardura eta taupadarekin esaldi eta paragrafo lasai eta esanguratsuak pintatzen ditu, berebiziko baretasun liriko batez pintatuta ere; gauza bitxi eta txikiei arreta eskaintzen dien margolana. Ipuinok, bestalde, irakurketak dira, beste ipuingile batzuen lanen irakurketak, kolore askotako zertzeladak, errealistagoetatik metafisikoenetara, sinbolismo liriko handi batez jantzita.

Amaia Iturbide. Bidaiarik luzeenak. Erein, 2005. 232 orr. 16,50 euro.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En