GAIAK

Erromantikoak

Herderren ustez, herri bakoitzaren kultura espezifikoa eta bizitza espirituala, une historiko zehatz batean, nazio bilakatzen zen. Gertakari hori ahalbidetzen zuena arima nazionala zen, munduan ziren kultura guztien sorburua eta adierazpena.

Ficthterentzat ere, askatasuna, gizabanakoaren esparrua gaindituz, herri batek herri originala eta kutsatu gabekoa izateko zeukan premian hezurmamitzen zen. Eta herri horrek irauten zuen bitartean, herria maitatu zuen abertzalea ez zen inoiz hilko, herriaren parte bilakatzen baitzen. Mundu honetako betierekotasuna irrikatzen zuen abertzaleak, eta gr...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Herderren ustez, herri bakoitzaren kultura espezifikoa eta bizitza espirituala, une historiko zehatz batean, nazio bilakatzen zen. Gertakari hori ahalbidetzen zuena arima nazionala zen, munduan ziren kultura guztien sorburua eta adierazpena.

Ficthterentzat ere, askatasuna, gizabanakoaren esparrua gaindituz, herri batek herri originala eta kutsatu gabekoa izateko zeukan premian hezurmamitzen zen. Eta herri horrek irauten zuen bitartean, herria maitatu zuen abertzalea ez zen inoiz hilko, herriaren parte bilakatzen baitzen. Mundu honetako betierekotasuna irrikatzen zuen abertzaleak, eta grina horri esker iristen zen bere aberria benetan maitatzera.

Nia, beraz, gizarte partikularrean egokitzen den nia baino ez da, egoera historiko jakin batean. Ni historiko horrek leialtasunak sortzen ditu, familiarekiko, taldearekiko, gure definizioan parte hartzen duen nazioarekiko eragiten dituen bezalaxe. Nire burua onartzeko edo maitatzeko, besteekin lotura duten nire aspektuak errespetatu eta maitatu behar ditut. Horrela, nire biografiak, beste gizakiekiko betebeharrak sustatuz, erantzukizun-harremanak eransten ditu.

Arrazoiketa horri jarraituz, gizakien sozializazio morala gizarte partikular baten barnean gauzatzen da soilik, gaitasun linguistikoa hizkuntza jakin bat ikasten eratzen den moduan, eta ez lengoaiaren ikasketa hutsean. Era berean, bakoitzaren burubide moralaren garapena moralitate jakin baten baitan emango litzateke, eta ez etizitate abstraktutik abiatuta.

Ikuspuntu horretatik, nazioa arima kolektiboak erabakiko luke, elkarketa askearen aukera osotasun inguratzaileak ordeztuz. Halaber, etorkizunari begira gauza zitekeen eraikuntzaren ideia iraganari errotutako tradizioak beteko zukeen, atxikimendu gogoetatsuaren ideiaren ordez lotura organikoak nagusituz.

Identitate kolektibo horren izaerari mugak ezartzea, erromantikoen ustez, gustu propioari eta identitate estetiko pertsonalari eragozpenak jartzea bezalakoa litzateke. Eta askatasunak jasoko lukeen eraso hori onartezina zen.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Baina, gizabanako bakoitzaren benetakotasuna aldarrikatzeko askatasun osoa errebindikatzen zen bitartean, identitate kolektiboei zegokienean, benetakotasun hori volkgeist edo herri-izaeraren eduki deterministarekin inposatzen zen, oraina antzinako garaietan izandakoarekin uztartzen baitzen

Horrela, erromantikoen nazioa diferentzian oinarritutako ideiaren baldintzapean kateatuta gelditu zen, komunitate nazionalen heterogeneotasun menderaezinaren ikusmoldera mugatuta. Herri baten jatorrizko sena gordetzea, gainera, eginbehar morala izatera iristen zen.

Eta Fichteren pasarteak egonezina pizten du. Horra hor, bestela: "Herri bat, hitzaren maila goreneko zentzuan eta espiritu-ikuspegitik begiratuta (..) gizartean elkarrekin bizi diren eta naturalki eta espiritualki etengabe ugaltzen diren gizaki multzo osoa da, jainkotiarra denaren garapenean sortutako lege berezi jakin bati osotasunean men eginda".

Bitartean, denbora iheslariak, egunerokotasunean pausatuz, gure bizitzako atalak lapurtzen dizkigu eta ihesiari ematen dio. Gainera, giza antolaketek ez dute xarma berezirik, eta, gehienetan, itsusiak eta kutsatuak agertzen dira. Gure gauzak ez dira hotsandikoak eta loriatsuak, arruntegiak baizik. Heroien garaiak, inoiz izan badira, igaro dira gure artetik. Horregatik erromantikoek edo idealistek hirietatik kanpo irudikatzen dituzte haien ametsak.

Gure artekoa beti dago egiteko, nahiz eta, eraiki daitekeena, edozer delarik, guztion premia duen. Agian horixe baino ez da identitate konpartitua gauzatzea, elkarren artean konbentzio gizatiarrak aurrera ateratzea, asmatzeari ekitea, etengabe aldatuz: ez dira betierekoak, gu ere ez garelako betirako.

Errealitate gordinak bortizki kolpatzen gaitu, behin eta berriro, gure lekua non dagoen gogoratuz. Halakoetan, irakurketa erromantikoak eskura izatea gomendagarri izaten da, normaltasunak goraguneak behar baititu autoestimua errekuperatzeko. Noizbehinka gu ere, ametsak eta herria bezala, apartekoak garelako.

Archivado En