Crítica:LIBURUAK | Gaiak

Urdinaren garbia

Sinbolistentzat -Lizardi eta Lauaxeta, kasu- urdina eternitatearen kolorea zen, eta honela adierazten da poema bilduma honetako lehen sailean ere, Goetheren hitzak erabiliz: "Urdina zeruaren, urruntasunaren, nostalgiaren eta mugagabetasunaren kolorea da".

Aintzane Galardi Porturen Itoti urdinaren azpian liburuaren gunea urdina da. Eta neurri berean, urruntasunari, nostalgiari eta mugagabetasunari buruzko liburu baten aurrean gaudela esaten digu. Baina maitasuna aipatzen duen unetik, zerbait gehiago ere bada.

Kulturalistek egiten zutenez, aurreko (eta urrezko) poema liburue...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Sinbolistentzat -Lizardi eta Lauaxeta, kasu- urdina eternitatearen kolorea zen, eta honela adierazten da poema bilduma honetako lehen sailean ere, Goetheren hitzak erabiliz: "Urdina zeruaren, urruntasunaren, nostalgiaren eta mugagabetasunaren kolorea da".

Aintzane Galardi Porturen Itoti urdinaren azpian liburuaren gunea urdina da. Eta neurri berean, urruntasunari, nostalgiari eta mugagabetasunari buruzko liburu baten aurrean gaudela esaten digu. Baina maitasuna aipatzen duen unetik, zerbait gehiago ere bada.

Kulturalistek egiten zutenez, aurreko (eta urrezko) poema liburuekin elkarrizketa sendoa proposatzen du. Novoneyra, Sophia de Melo, Salvat Papasseit, Pessoa, Maiakovski eta gaurko euskal poeten antologia gogotsua dira Galardiren elkarrizketa poetikoaren osagaiak.

Galardiren espresio munduak zertzelada txikia maite du. Etsipenez betea agertzen da hasieran (Banderairen aipuak agindu lez), baina itxaropenean amaitu du egileak poema bilduma. Fineziaren mugetan, maitearekin elkarrizketa iluna osatu du lehen zatian. Poesia mota honen zantzuek 70eko poesiaren agerbidea dakarte gogora, baina moldapenean badu berririk: hizkera sotila, iradokizuna erabiltzeko era, o tempo infinito bilatzeko espresio-moldea...

Aurton argitaratutako poesia liburuen artean, Galardirena da interesagarriena. Eta marrazkiek eta irudiek ezin hobeto laguntzen diote liburuan esan nahi denari.

Aintzane Galardi Portu: Itoti urdinaren azpian. BBK-Euskaltzaindia. Bilbao. 2005. 82 orrialde. 6 euro.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En