Gaiak

Zelig

Nik ahizpa jotzen nuen, amak ni eta ahizpa jotzen gintuen, (...) auzokoek nire familia jotzen zuten" (Leonard Zelig)

Bada Woody Allen-en zinematografian film esanguratsu bat, Zelig, pertsonaia aldaberaren paradigma adierazten duena. Bertan, Leonard Zeligek inguruko pertsonen ezaugarri fisikoak eta psikikoak bereganatzen ditu, eta, eraldatzeko duen gaitasunaz baliaturik, ezer pentsatu gabe, gaur gauza bat eta bihar beste bat esateko gai izango da, gaur itxura batekin eta bihar beste batekin ager daitekeen bezala. Interesa da, berea ala induzitua, ezagutuko duen eragile bakarra, ka...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Nik ahizpa jotzen nuen, amak ni eta ahizpa jotzen gintuen, (...) auzokoek nire familia jotzen zuten" (Leonard Zelig)

Bada Woody Allen-en zinematografian film esanguratsu bat, Zelig, pertsonaia aldaberaren paradigma adierazten duena. Bertan, Leonard Zeligek inguruko pertsonen ezaugarri fisikoak eta psikikoak bereganatzen ditu, eta, eraldatzeko duen gaitasunaz baliaturik, ezer pentsatu gabe, gaur gauza bat eta bihar beste bat esateko gai izango da, gaur itxura batekin eta bihar beste batekin ager daitekeen bezala. Interesa da, berea ala induzitua, ezagutuko duen eragile bakarra, kalkulua izanik haren gidari nagusia.

Hauxe da gizaki inurriaren esparrua, inurritegiko legea izango da ulertzen duen bakarra: bere burua mantentzea, irudikatu dituen beste partaideetatik bizirik irauten. Aldaketei atxikitako munduan harrapari bilakatzen da, eta, lehenago lortu zituen errekurtsoak xahutu dituenean, erne egongo da elikadura-iturri berriak eskuratzeko prest. Pauso bat aurrera, bestea atzera, bira eman eta segi aurrera.

Kameleoiak bere inguruarekin harreman zinikoak ezartzen dituelako eta haren jokabidea kokapen egokia aurkitzera mugatzen delako, "uzta ereiten denaren araberakoa izango da" itun berriko esaldia gogoratu beharko dugu. Horregatik, belar gaiztoekin batera garia hazten ari den unean, ez arriskatu bata eta bestea separatzen; hobe uzta sasoiari itxoitea (urtero ematen da) eta, garia biltzen den heinean, itxurakeria zokoratzeko garaia iritsiko da.

Zeligek, ziurrenik, maitatua izan nahi zuen, babestua sentitu, besteen onarpena jasotzeko besteak bezalakoa izan. Iaz ere, Bushekin hitz egin ondoren, Jose Maria Aznar bezalako ego sendo batek, doinu mexikarrarekin mintzatu zitzaigunean, beste esanguratsuaren onarpena jaso nahi zuen. Baina imitazioak arriskuak ditu, eta Bush bezala hitz egin beharrean, interpretearen doinua baino ez zuen bereganatu. Hala ere, handik gutxira beste identitate bat har zezakeen, denbora laburrean beste muturrean jartzeko erraztasuna frogatuz.

Giza bizitza istorioak kontatzea, asmatzea, sinestea, bilatzea besterik ez da: kateaketa hori hitzen bidez eraikitzea. Denboraren hari ikusezin eta hain sentigarri hori zentzuzko bihurtzea. Eta, ondorioz, datorrenaren aurrean segurantza txikiren bat izatea. Horretarako, guk prometatzen duguna betetzen dugula esaten edo ez garela besteak bezalakoak azpimarratzen pasatzen ditugu orduak, finean, gauza bat esan, baina bestea egiteko. Edgar Allan Poeren poemako bele beltzak, esperantzarik ezaren adierazle, "never more, never more" errepikatzen zuen bezala.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Leonard Zeligen autokontzientzia "bestearen begiradak" anulatua uzten zuen, identitatearen pertzepzioa kasik galtzera iritsi arte, berarekin harremanetan jartzen ziren pertsonek zeukaten rola bereganatzera bultzatuz. Halakoetan, haren diskurtsoak itxura limurtzailea hartzen zuen eta, hitz gozoen eskutik, mundu liluragarria eraikitzen saiatzen zen, baina ezer ordaindu gabe.

Zelig berak kontatzen du egun batean sinagoga batera sartu eta bertako errabinoari bizitzaren zentzuaz galdetu ziola. Hark hebraieraz erantzun zion, eta Zeligek, hizkuntza hori ez zuenez ezagutzen, ezin izan zuen arazo transzendental horren erantzuna ezagutu. Irtenbide gisara, errabinoak eskolak ematea proposatu zion, hilero 600 dolar ordainduz.

Bizitza da xahutzen duguna hamaika gauzatan okupatzen garen bitartean, eta denbora iheslariak, tempus fugit, ez digu inolako unerik emango: egunerokotasunean pausatu eta handik gutxira, ezer esan gabe, gure bizitzako atalak lapurtu eta ihesiari emango diolako. Ekintza bakoitzak bere emaitza duen bezala, erabakien ondorioak ez dira doanik. Hortaz, gure patua erantzukizunak gure gain hartzea izango da, begiak zabaldu eta ona eta txarra bereiziz.

Batetik besterako ibilbidea da kameleoiaren bizitza, ezer eraiki gabe, arintasunean eta inbidian, mesfidantzan eta beldurrean. Baina, doaneko ezer ez dagoenez, pagatu beharreko ordainari aurre egin behar eta, osasuna bilakatu da haren txanpon. Horixe da, Veneziako merkatariaren antzera, ordaindu beharreko haragi-libra. Horrez gain, guztia da hutsa eta hutsala.

Archivado En