Reportaje:GAIAK

Terminal'-en oinordekoak

Lekeitioko Zine eta Bideo Bilerak aurreko edizioetako maila teknikoari eutsi nahi dio'

Dena prest dago Lekeition Euskal Zine eta Bideo Bileraren 27. edizioa hasteko. Bertako Ikusgarria zine aretora hurbiltzen direnek, azken hilabeteotako euskarazko laburmetraiarik onenak ikusi ahal izango dituzte azaroaren 18tik 20ra bitartean. Aurten, 27 pelikula lehiatuko dira sari nagusien bila, iaz baino bost gutxiago, alegia. Maila artistikoan ere, euskara hutsezko zinemaldi bakarraren arduradunek 27. edizio hau aurrekoa baino zertxobait eskasagoa izango dela uste dute. Hala eta guztiz ere, "azken urteotako maila tekniko onari" eutsiko diotelakoan daude.

Iaz, Aitzol Aramaioren ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Dena prest dago Lekeition Euskal Zine eta Bideo Bileraren 27. edizioa hasteko. Bertako Ikusgarria zine aretora hurbiltzen direnek, azken hilabeteotako euskarazko laburmetraiarik onenak ikusi ahal izango dituzte azaroaren 18tik 20ra bitartean. Aurten, 27 pelikula lehiatuko dira sari nagusien bila, iaz baino bost gutxiago, alegia. Maila artistikoan ere, euskara hutsezko zinemaldi bakarraren arduradunek 27. edizio hau aurrekoa baino zertxobait eskasagoa izango dela uste dute. Hala eta guztiz ere, "azken urteotako maila tekniko onari" eutsiko diotelakoan daude.

Iaz, Aitzol Aramaioren Terminal film laburra izan zen jaialdiaren benetako protagonista. Lekeitioko sari nagusia irabazi ondoren, Aramaioren lanak makina bat golardo lortu ditu nazioartean. "Aurten ez dugu izango, seguraski, Terminal bezalako pelikularik, baina aurkeztu diren filmek euskaraz egiten ari den zine amateurraren erretratu zehatza eskainiko digute", esan du Iñaki Goioganak, Bilerako antolakuntza taldeko kideak.

Lehen jardunaldian, lehiaketan parte hartuko duten bi eta 24 minutu tarteko 13 film labur pantailaratuko dira, eta gaueko bederatziak eta erdietatik aurrera, José Julian Bakedanoren Lehendakari dokumentala ikusteko aukera izango da. Hurrengo egunean, beste zortzi laburmetraia emango dira, eta larunbatean aurten lehian izango diren azken zazpi pelikula laburrak eskainiko dituzte.

Aurreko edizioetan Ikusgarria aretora sartu ezinik geratu zen zinezale mordoari begira -iaz, 1.500 pertsona inguru erakarri zituen Lekeitioko zinemaldiak-, Bilerako antolatzaileek pantaila erraldoia instalatuko dute kanpoaldean. Lekeitioraino hurbiltzerik ez dutenentzat, bestalde, webgune berezia antolatu dute bertan filmak esekitzeko.

"Aurtengo nobedadeen artean, Andres Elizondo eta Komando Jat-en animaziozko pelikulak aipatuko nituzke, baita Donostiako Larrotxene eskolan antolatutako lehen bideo-ikastaroan landu duten filma ere", esan du Iñaki Goioganak.

Ildo horretan, aurtengo partaide batzuek zer esan handia eman izan dute Bileraren aurreko edizioetan ere. "Kasu askotan, 8 eta Super-8 formatuetan trebatutako zinegile amateurrak dira, baina formatu horietan lan egiteko mobiolak, tomabistak eta gainerako materialak aurkitzeko zailtasunen eraginez, bideora eta DVDra pasatuz joan dira apurka-apurka", azaldu du Goioganak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Ohi bezala, hiruna kategoria bereizi dira amateur nahiz profesionalentzat: sormenezkoa, dokumentala eta argumentuzkoa. Kategoria bakoitzeko lehen eta bigarren sariez gain, golardo nagusia eramango duen filma aukeratu beharko du epaimahaiak.

Bideo Bilera 1978an sortu zen Lekeitioko parroko Benito Ansolaren eskutik. Hasieran, erakustaldi hutsa bazen ere, urteen poderioz indartuz joan zen lehiaketaren eragina. "Urteotan ikusi dugu euskal ikusentzunezkoen alorrak dituen huts eta arazoak inguruko herrietan dauden berberak direla", esan du Goioganak.

Archivado En