Gaiak

Altxor berriak aurkitzeko prest

Zurrumurru batek dioenez, liburu zaharrak saltzen dituen Bilboko liburudenda batean, Etxepareren Lingua Vasconum Primitiae liburuaren ale bat saldu zen duela hilabete batzuk. Euskaraz inprimatu zen lehen obra horretatik ale bakarra kontserbatzen omen da mundu osoan, Pariseko Liburutegi Nazionalean dagoena.

Dolores Arbelaitzen esanetan, "ez litzateke batere harritzekoa izango Etxepareren liburuaren beste ale bat agertzea, geure liburudendan munduan katalogatuta dagoen baino Guero liburuaren ale gehiago saldu baitugu azken 50 urteotan". Iritzi berekoa da Javier Madariaga: "I...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Zurrumurru batek dioenez, liburu zaharrak saltzen dituen Bilboko liburudenda batean, Etxepareren Lingua Vasconum Primitiae liburuaren ale bat saldu zen duela hilabete batzuk. Euskaraz inprimatu zen lehen obra horretatik ale bakarra kontserbatzen omen da mundu osoan, Pariseko Liburutegi Nazionalean dagoena.

Dolores Arbelaitzen esanetan, "ez litzateke batere harritzekoa izango Etxepareren liburuaren beste ale bat agertzea, geure liburudendan munduan katalogatuta dagoen baino Guero liburuaren ale gehiago saldu baitugu azken 50 urteotan". Iritzi berekoa da Javier Madariaga: "Inork ez zekien Londresko Christies enkante aretoan saldu zen Leizarragaren Bibliaren ale haren berririk", gogoratu du.

Elso elizgizonak XVI. mendean euskaraz argitaratu zuen Doctrina Christiana ere -orain arte ez da aurkitu horren alerik- antzinako liburuen salerosketa horietako batean ager liteke, adituen ustez.

"Orain, esku artean darabilgun erronka nagusia, euskarazko inkunableren bat aurkitzea da", azaldu du Madariagak. "XV. mendean, Iruñeko lehen inprimategia zabaldu zen, eta ziur gaude moldiztegi hartan euskarazko inprimaki edo debozio-libururen bat edo beste argitaratu zutela; horrexen bila gabiltza gaur egun", gaineratu du.

Euskarazko agiri inprimatuak aurkitzeko zailtasunak ez bide dira gaur egungoak. "Duela 150 urte, Ingalaterra, Espainia eta Frantziako saltzaileek euskarazko liburuak eskatzen zituzten erosketa zerrendetan, oso urriak baitziren orduan ere", ziurtatu du Astarloa liburutegiko gerenteak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En