Entrevista:JOXE BELMONTE F. DE LARRINOA | Idazlea | GAIAK

"Bizitzatik ateratako istorio gordinak idatzi ditut"

Joxe Belmonte F. de Larrinoa (Bilbo 1960) idazlearen Hamar urte barru lanak aste honetan ikusiko du argia, Liburuaren Nazioarteko egunarekin batera. Erein-Euskadiko Kutxa Sariaren irabazleak Bilbon eta trantsizio garaian kokatu du bere eleberria. Hori dela eta istorio "urbanoa" dela dio egileak. Bertan, gertakizun "krudel eta gogorrak" deskribatzen ditu, "bizitzatik ateratakoak", gaztaroan bizi izan zituen sasoiaren oroitzapenetan oinarrituak. Horretarako, "kaleko hizkera" erabili du narrazioan.

Galdera. Hau ez da jasotzen duzun lehenengo saria. Hala ere, zuretzat oso pozg...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Joxe Belmonte F. de Larrinoa (Bilbo 1960) idazlearen Hamar urte barru lanak aste honetan ikusiko du argia, Liburuaren Nazioarteko egunarekin batera. Erein-Euskadiko Kutxa Sariaren irabazleak Bilbon eta trantsizio garaian kokatu du bere eleberria. Hori dela eta istorio "urbanoa" dela dio egileak. Bertan, gertakizun "krudel eta gogorrak" deskribatzen ditu, "bizitzatik ateratakoak", gaztaroan bizi izan zituen sasoiaren oroitzapenetan oinarrituak. Horretarako, "kaleko hizkera" erabili du narrazioan.

Galdera. Hau ez da jasotzen duzun lehenengo saria. Hala ere, zuretzat oso pozgarria izan dela esan duzu.

Erantzuna. Donostia Saria, Gabriel Aresti Saria eta Imajina Ezazu Euskadi sariak jaso ditut, baina hirurak ipuingintzakoak dira, ipuin alorreko sariak eta orain arte, ez nuen eleberri batekin saririk jaso. Berez, lehenengo lana 1990. urtean argitaratu nuen eta eleberri bat izan zen. Honen ostean, ipuinak idazten hasi nintzen eta teknika zeharo ezberdina izanik, ipuin teknikan sakontzen aritu naiz urte guzti hauetan baina, berez, landu nuen lehen generoa eleberria izan zen.

"Liburuak ez du harreman handirik hasierako asmoarekin, bira asko eman diot eta"

G. Hala ere, orain saritua izan den Hamar urte barru 1991ean hasi omen zinen idazten.

E. Urte guzti hauetan aldizka eleberria berreskuratu dut eta berriro egin, eta berregin, eta bota. Hasierako istoriari bira asko eman dizkiodala esan daiteke eta urte hauetan aldaketa asko izan ditu hasierako asmoak. Azkenean, gorde dudana bota dudana baino gehiago izan da. Urte askotako lana izan da eleberri hau, beste hainbat zereginekin tartekatu baitut. Kontuan hartu behar da nik denbora librean besterik ez dudala idazten. Urte hauetan guztietan, gainera, hasierako egitasmoari bira ugari eman dizkiot eta eleberriak ez du, azken finean, hasierako ideiarekin harreman handirik.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

G. 1979. urtean hasten da eleberriko istorioa, nahiz eta atzera begira ekiten diozun istorioari.

E. 14 urteko mutiko batzukhamar urte barru berriro elkartzeko hitza ematen dute. Gorbeian ateratako argazki baten atzeko aldean sinatzen dute guztiek berriro elkartzeko asmoz. Eleberria 1979. urtean hasten da, hau da, elkartzeko lau urte falta direla, trantsizio garaian, 1983an baitziren elkartzekoak. Hortik aurrera, gertaera ugari, sentipenak eta korapilo ugari topatzen ditu irakurleak eta protagonistetako batentzat ia obsesio bat bilakatzen da elkartu behar hori.

G. Kontatzen dituzunak ez dira istorio alaiak. Nahiko eleberri gogorra dela esan daiteke.

E. Nik esango nuke eleberri krudel eta gogorra dela. Istorio gordinak dira, bizitzatik ateratakoak. Hala ere, horrek ez du esan nahi bizitzari eta jendeari buruzko kontzeptu negatiborik dudanik; baina fokatzea nola egin nahi duzun, hala edo bestela ikusiko dituzu gauzak. Kasu honetan, arazoak dauden tokira egin dut fokatzea. Hori izan da nire helburua eleberri hau idazterakoan.

G. Zergatik kokatu duzu eleberria Bilbon eta trantsizioan?

E. Aspaldian hasi nintzen eleberria idazten eta ez dut oso argi zergatik kokatu dudan testuinguru horretan; agian nik garai hura eta testuinguru hura bizi izan ditudalako, hori izan daiteke arrazoietako bat. Ezagutu nuen garai bat da; nire gaztaroa izan zen eta bizitzaren garai horrek beti markatu egiten du edonoren bizitza. Pertsonaiak ere nire inguruan eta edonoren inguruan egon daitezkeen pertsona batzuk izan dira, nahiz eta literaturara eramaten direnean, pertsonak eta bizipenak luzatzen diren. Idazterakoan erabiltzen duzun beste baliabide bat besterik ez da hori, deformazioa eta karikaturizazioa oso erabilia izaten baita literaturan, nahiz eta bizitzatik bertatik ateratako kontuak izan. Idazten dugunean, edozein idazlek bizitzatik edan egiten du. Eta nik ere egiten dut.

G. Eleberri urbanoa diote kritikariek. Hori izan da zure helburua liburua idazterakoan?

E. Ados nago definizio horrekin, hiri batean kokatzen baita; eta hirietan bizi diren pertsonek ezaugarri konkretu batzuk dituzte. Herri batean kokatzen den literaturak beste ezaugarri batzuk dauzka, ezberdina da. Kasu honetan, adibidez, Roberto Morteren pertsonaia zalantzarik gabe urbanoa da eta ezin existitu daiteke herri batean; ez litzateke erreala izango. Hizkera ere kalekoa egiten saiatu naiz, maila baxuko hizkera eta giro ez euskaldun batean, Euskal Herriko hiri handietan hala gertatzen baita.

G. Deigarria da, bestalde, eleberri guztian ez duzula elkarrizketa zuzenik erabili. Zein da horren arrazoia?

E. Pertsonaien arteko solasaldiak narratzailearen hitz jarioan integratuta daude eta idazterako momentuan kontziente izan ez nintzen arren, agian hiri batean kokatutako eleberria izanik eta euskaraz izanik, hizkera konkretu batzuk sartzeko zailtasunak izan nitzakeen; agian horregatik idatzi dut horrela. Hizkera urbanoa euskaraz idaztea ez da erraza eta horregatik ez dut elkarrizketa zuzenik jarri. Hori da nik ematen diodan azalpena baina ez dut kontzienteki egin.

Archivado En