GAIAK

Berriro Mañaritik gora

Jaitsi egin omen da nobedadeen kopurua aurten Durangoko Azokan. Nabarmen. Galdetu nion nire ikasle poeta berri bati itxurak egingo genituela eta ni izango nintzela kazetari ausarta eta bera euskal kulturaz arduratzen zen jakituna. Galdetu nion: "Jaitsiera horrek adierazi nahi du euskal literatura ere makaltzen hasi dela?" Eta berak behar zuen moduan: "Durango ez da mundu osoa, euskal kultura osoa, eta Durangoko nobedadeak jaitsi badira horrek ez du esan nahi gauzak makaltzen direnik".

Kazetariarenarekin jarraituz, esan nion "nobedade" ez dela Durangorako prestatu den liburua, baizik eta...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Jaitsi egin omen da nobedadeen kopurua aurten Durangoko Azokan. Nabarmen. Galdetu nion nire ikasle poeta berri bati itxurak egingo genituela eta ni izango nintzela kazetari ausarta eta bera euskal kulturaz arduratzen zen jakituna. Galdetu nion: "Jaitsiera horrek adierazi nahi du euskal literatura ere makaltzen hasi dela?" Eta berak behar zuen moduan: "Durango ez da mundu osoa, euskal kultura osoa, eta Durangoko nobedadeak jaitsi badira horrek ez du esan nahi gauzak makaltzen direnik".

Kazetariarenarekin jarraituz, esan nion "nobedade" ez dela Durangorako prestatu den liburua, baizik eta urte osoan zehar argitaratutakoa eta, beraz, urte guztiko lanari zegokiola jaitsierak. Eta badela euskal argitaletxe nagusirik "pisuzko" nobedaderik ezin agerturik, bat ere ez, zero...

Más información

Gainera Azokaren inguruko gaiak, hautsak bezala, harrotu dira. Ez naiz ni izan... horren fama bildu badut ere. Bost idazle kontsakratuen iritziak irakurriz gero, ikusiko dugu ez direla guztiz eroso azokaren paperarekin.

Hark esango dizu txiki geratu dela, herria eta ez azoka egin den tokia, hori aspaldi geratu baitzen txiki, bere burua deseroso aurkitzen duela, eta herritarrak ez dituela oso gustura ikusten azokarekin... hobe Donostian edo Bilbon egitea, zerbitzu nagusiak dituen hirian. Urliak ez du euskal literatura duin ikusten futbol talde euskaldunei buruzko historia... edo gaztelerazko liburuen ondoan. Berendia kexu da, euskal liburuak bultzatu zuela azoka, berak ekartzen dituela bezeroak eta hartaz profitatzen direla besteak. Sendiak pixka bat goizago nahi luke azoka, horrela euskal liburuak lehenago itzultzeko hobeto aurkeztu ahal izateko Sari Nazionaletara.

Gure kultura erritualizatua daukagunean, ez dut uste Urliak, Berendiak eta Sendiak esandakoa, arrazoizkoa izan arren beteko denik. Batez ere, egoitza berri bat eraikitzen ari direnean. Azoka liburu azoka bat da, eta ez, soilik, literatura azoka bat, eta gustu kontuak alde batera ezin badira utzi ere, Feria del disco y del libro vasco ere bada. Erritualak aurrera egingo du, argitaletxeak eta eratzaileak pozik diren artean, tartean, politikariak aipatu gabe doazelarik.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Gainera azoka ez ezik euskal kultura omentzeko eredu eta marko bihurtu dute azoka. Durangoko azoka liburu azoka bada, baina kultura santutegira egiten dugun erromeria -eromeria- ere bai. Eta erromeria den heinean, artikulua bukatu, eta ni berriro joango naiz Durangora liburuak erosten, lagunak ikusten eta jateko ordua heltzerakoan, santutegia hurbilean, "Durangon bazkaldu eta", berriro, "Mañaritik gora".

Archivado En