Gaiak

Alaitz eta Maider trikitilariek disko 'folky' eta akustikoena' kaleratu dute

Alaitz Telletxea trikitilariak eta Maider Zabalegi panderojoleak osatzen duten bikoteak, 90eko hamarkadako bukaera aldera izandako triki boom haren bultzatzailerik nagusienetakoak, disko berria jarri du merkatuan. Bere titulua Auskalo da, Elkarlaneaneanen azpizigilu batek kaleratu du eta Alaitzek 'aurrekoak baino disko lasaiago, 'folkyago' eta nahikoa akustikoagoa' bezala aurkezten du.

Heldutasun handiago baten fruitu, edota gustu eta musika kultura zabalago batena, Alaitz eta Maiderren hirugarren lanak jai kutsu txikiagoa du, ez hain alaia eta dantza giroa sortzera zuzend...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Alaitz Telletxea trikitilariak eta Maider Zabalegi panderojoleak osatzen duten bikoteak, 90eko hamarkadako bukaera aldera izandako triki boom haren bultzatzailerik nagusienetakoak, disko berria jarri du merkatuan. Bere titulua Auskalo da, Elkarlaneaneanen azpizigilu batek kaleratu du eta Alaitzek 'aurrekoak baino disko lasaiago, 'folkyago' eta nahikoa akustikoagoa' bezala aurkezten du.

Heldutasun handiago baten fruitu, edota gustu eta musika kultura zabalago batena, Alaitz eta Maiderren hirugarren lanak jai kutsu txikiagoa du, ez hain alaia eta dantza giroa sortzera zuzendua edo triki pop delakoaren barne kokatu litekeena. Egile albuma da, nolabait esateko, kantaren munduan -maiuskulaz- barneratzeko bideari ekin dioten artisten isla.

Testuetan (hauetako bat Andoni Egañarena), 'maitasunaren gaia' nabarmentzen da, eta musika tresnei dagokienean puntualki zeltiar ikutua hartzen zaio, folky tresnekin areagotzen den ikutua, biolina, txirula eta irlandar gaita bezala. Nahiz eta ez diren falta irrintziak eta euskal erritmo tradizionalak, gaur egun behera dozen erromeriatan ordezka ezinak.

'Urte batzutatik hona bai, galdu egin da. Herri gutxitan ikus dezakezu jendea fandangoak, arin arinak, kalejirak eta bestelakoak dantzatzen, baina espero dut modu horretan berriz ere gozatu ahal izango dugula', dio Maiderrek itxaropenez.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En