Reportaje:

Gaztetxoentzako zientzia interneten

Bederatzi ataletan zehar esperimentuak, lehiaketak, bitxikeriak eta albisteak daude

Nola sar genezake arrautza bat botila batean? Zergatik sortzen da ortzadarra? Zertarako balio du airbag-ak? Galdera hauen eta beste askoren erantzunak jasotzen ditu zernola.net Elhuyar Kultur Elkarteak 8/10-14 urte bitarteko gaztetxoentzako sortu berri duen web guneak. Zientzia modu erakargarri eta atsegin batean aurkeztu nahi izan dute, 'orohar gaztetxoek zientziarekin duten harremana eskolan dutena da, behartuta ikasten dute eta saiatu gara harreman hori puskatzen', Eneko Imaz proiektuaren arduradunak adierazi duenez.

Horrexegatik 'eduki kurrikularrak' alde batera utzi eta zien...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Nola sar genezake arrautza bat botila batean? Zergatik sortzen da ortzadarra? Zertarako balio du airbag-ak? Galdera hauen eta beste askoren erantzunak jasotzen ditu zernola.net Elhuyar Kultur Elkarteak 8/10-14 urte bitarteko gaztetxoentzako sortu berri duen web guneak. Zientzia modu erakargarri eta atsegin batean aurkeztu nahi izan dute, 'orohar gaztetxoek zientziarekin duten harremana eskolan dutena da, behartuta ikasten dute eta saiatu gara harreman hori puskatzen', Eneko Imaz proiektuaren arduradunak adierazi duenez.

Horrexegatik 'eduki kurrikularrak' alde batera utzi eta zientziaren nondik norakoak era praktiko batean agertzen dira. Hala, etxean egiteko esperimentuak, lehiaketak, albisteak, biologiaren inguruko bitxikeriak, jokoak, abenturak, eta eskolako lanak egiteko lagungarri izan daitezkeen hainbat gairen inguruko azalpenak eskaintzen ditu umeentzako jaiotako euskarazko estreinako zientzia web guneak. Beste hizkuntza batzuetan haurrak zientzia mundura erakartzeko interneten guneak zeudela ohartuta, euskaraz euskarri horren hutsunea somatu zuen Elhuyarrek. 'Gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez badaude gazteei zuzendutako zientzia web guneak, gutxi badira ere, horregatik zientzia dibulgatzen egiten dugun lana kontuan izanda duela urtebete proiektua abiaraztea erabaki genuen. Gainera, kontuan izan behar da gaztetxoek interneten aritzeko zaletasun eta trebezia handia dutela'.

Eskolan zientziarekin dagoen harreman behartua puskatzen saiatu dira egileak

Gaztelaniaz, esaterako dezente dira haurrei zuzendutako web guneak. Gehienek jolasak, ipuinak, edota zenbait eskulan nola egin azaltzen dute. Aisialdirako sortutakoak dira, baina badira, zientziarekin lotuta, 8-16 urte bitarteko gazteentzat zuzendutatakoak.

Euskaraz ere bada gunerik. Txiki.net izenekoa esaterako, euskal umeen zibertxokoa da, haurrei ipuinak, txisteak, kantuak eta kontakizunak idazteko aukera ematen diena. Txiki web jokoa izenekoak ere jolasean aritzeko aukera ematen die 12-16 urte bitarteko umeei, joko gehienak gaztelaniaz dauden arren. Halaber, Olentzeroren etorreraren berri ematen du, Olentzero ziberespazioan web guneak. Bestalde, internet ezagutu eta haurrak nabigatzen ohitura hartzeko aproposa da Txikiak.com deiturikoa. Ereinek aspaldi argitaratzen duen Ipurbeltz komikiak ere badu bere txokoa sarean. Zazpi ataletan lehiaketak, denborapasak eta albisteak ditu eta gaztetxoei euren iritzia emateko aukera eskaintzen die.

Elhuyar, baina, haratago joan da zernola.net sortzeko eredu bila. 'Quebecen dagoen gurea bezalako zientzia elkarte batekin harremanetan jarri ginen. Beraiek aspaldi jarri zutelako martxan horrelako gune bat eta esperientzia oso positiboa izan da'. Gehien kostatu zaiena edukiak izan dira, 'hauek bildu eta modu egoki eta ulerterrazan lantzea. Ildo horretan, lagungarri izan zaigu Quebeceko esperientzia. Edukiak trukatu egiten ditugu', gaineratu du Eneko Imazek.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Guztira bederatzi atal daude. Nola funtzionatzen du? atalean hainbat tresnaren funtzionamendua agertzen da, Jolastuz ikasi izenekoak, berriz, lau azpiatal ditu: Laborategia etxean, Natura bai bitxia!, Ezetz asmatu! eta Jokoak, matematika jokoen bitartez ikasteko aukera eskaintzen duena. Jakin ezazu atalean hainbat terminoren inguruko azalpena agertzen da. Berriak labur-en azken orduko informazioa agertzen da. 'Eta badaude iritzia jasotzeko eta galderak egiteko aukera eskaintzen dutenak ere. Hor ikusiko da web guneak izan duen erantzuna zer nolakoa den. Aizu! atalean esaterako, iritzia adierazteko inkesta eta lagunei bidaltzeko postalak aurkituko dituzte. Galdetu zeuk-en, bidalitako galderei erantzungo diegu. Alegiak atalean ipuin eta abenturekin tarte atsegina pasatu ahal izango dute, eta Eskolen txokoa-n eskolan erabiltzeko unitate didaktikoak eta lehiaketak daude. Zer berri? atalean, azkenik, web orriaren berrikuntzen jakinaraziko ditugu'. Edukiak hilean behin berrituko dituzte, aldaketa atal bakoitzaren araberakoa izango bada ere.

Archivado En