GAIAK

Hamar elkartek multimedia produktuak aurkeztu dituzte

'Liburu eta disko azokaz gain, teknologia berrian azoka ere bada gaur egun', esan zuen atzo Gerediaga Elkarteko arduradun batek aurtengo edizioaren balantzea egiterakoan. Izan ere, azken urteotan euskaraz ekoiztutako software-ak etengabe gehitzen ari dira, batetik enpresa eta erakunde batzuek egindako lan handiari esker, baina baita alor honetan ia guztia egiteko zegoelako ere.

Egun hauetan multimedia eta internetekin lotutako produktuek hamar erakusmahai bete dituzte Durangoko azokan.

Alor honetan aitzindaria Elhuyar Kultur Elkartea da, 1994an merkaturatu zen euskarazko lehen CD...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

'Liburu eta disko azokaz gain, teknologia berrian azoka ere bada gaur egun', esan zuen atzo Gerediaga Elkarteko arduradun batek aurtengo edizioaren balantzea egiterakoan. Izan ere, azken urteotan euskaraz ekoiztutako software-ak etengabe gehitzen ari dira, batetik enpresa eta erakunde batzuek egindako lan handiari esker, baina baita alor honetan ia guztia egiteko zegoelako ere.

Egun hauetan multimedia eta internetekin lotutako produktuek hamar erakusmahai bete dituzte Durangoko azokan.

Alor honetan aitzindaria Elhuyar Kultur Elkartea da, 1994an merkaturatu zen euskarazko lehen CDRom-aren egilea. Orain bi urte Elhuyar hiztegia on-line ipini zuen erabilgai.

Gero beste proiektu batzuk bultzatu ditu, adibidez, zientzia.net izeneko ataria, zientzia eta teknologiari buruzko gaiak jorratzen dituena. Egunero kazetarik talde batek albistez hornitzen du euskara, gaztelania eta frantsesez idatzitako testuekin. Hilero hamar mila bisita inguru jasotzen ditu webgune horrek, 'gehienbat irakasleak eta unibertsitateko ikasleak', Josu Waliño elkarteko informatikariaren arabera.

Hala ere, euskararen presentzia sarean oso txikia da. Aldiz, produktuen kalitateari garrantzi handia ematen diote ekoizleek. 'Agian ez dira asko', azaldu du Elhuyar-eko ordezkariak, 'baina kalitateko presentzia da'. 'Hiztegiak daude, entziklopediak..., egiten diren proiektuak handiak dira, lan dinamikoak, eguneratzen direnak. Askotan hobe da asko ez izatea baina dagoena ona izatea'. Etorkizunera begira sektore honek hazten jarraituko duela uste du aditu honek.

Edukien garrantzia

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Ildo horretan, hizkuntza txikien erronka kalitatezko edukiak ekoiztea dela uste dute profesionalek, Iñaki Irazabalbeitia Elhuyar-eko presidentearen hitzetan, sarritan teknologiak 'inposatuta' iristen baitzaizkigu. 'Horregatik, gure kasuan erronka nagusia edukiak dira, euskaraz bizi nahi dutenei interneten nabigatu, ikasi eta jostatzeko tresna egokiak eman behar dizkiegu'.

Iritzi horrekin bat dator Jaione Irureta Eusko Ikaskuntza ordezkaria. Elkarte horrek sei master interaktibo ditu. Horrez gain, hainbat produktu multimedia merkaturattu ditu, horien artean Eusko News&Media aldizkariaren lehen 100 aleak biltzen dituen CDa

EIko kidearen esanetan, euskara 'poliki poliki' interneten sartzen ari da. 'Edukiek garrantzi handia izan dezakete eta zentzu horretan ez gabiltza gaizki, urtetik urtera hobekuntza antzematen baita'.

Irazabalbeitiaren iritziz, Eusko Jaurlaritzak bultzatu duen Konekta Zaitez kanpaina euskarazko softwareak zabaltzeko aprobetxatu beharko litzateke, 'ordenadoreekin batera merkatuan dauden programak emanez, adibidez, Windows 98 eta Office 2000'.

Archivado En