Inoiz baino bisitari gehiago eta salmenta handiekin bukatu da liburu azoka

Liburu eta Disko Azokaren 36. edizioak atzo iluntzean itxi zituen ateak. Bost egunetan inoiz baino bisitari gehiago hurbildu da Durangora, bertan aurkeztu diren 774 liburu eta 76 disko berrien berri izateko.

Azoka antolatzen Gerediaga Elkarteko arduradunen arabera, salmentak oso handiak izan dira eta lasaitasuna izan da nagusi edizio honetan. Liburuen atalean Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua eleberriak izan duen arrakasta nabarmendu beharra dago. Atzo arratsaldean liburuaren lehen edizioa agortu zen eta bigarrena saltzen hasi ziren. Beraz, 6.000 ale inguru saldu ditu.
...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Bestalde, azokak etxe berria izango du 2003. urtean, ordurako bukatuko baitira egoitza berriaren lanak. Eraikin berria egiteko lehiaketa publikora zortzi aurreproiektu aurkeztu dira. Erakundeek aste honetan bertan aukeratu nahi dute proiektu irabazlea.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En