GAIAK

Elkartasun berria

Azken bi hamarkadetan gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE edo ONGak, alegia) fenomenoa ikaragarri zabaldu da Mendebaldeko gizarteetan, eta honekin batera, baita elkartasuna ulertzeko edo adierazteko modu berri bat ere.

Elkartasuna, askatasuna eta berdintasunarekin batera, demokraziaren zenbait ikuspegitan balore nagusitzat jo izan da; are gehiago, askatasuna eta berdintasunaren ideiak hanka motz geratzen direla pentsatu izan da, elkartasun aktibo batek ez baditu osatzen. Ideiaren jatorria ezaguna da: batetik caritas kristauaren oinordeko laiko eta modernoa dugu, eta, bestetik,...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Azken bi hamarkadetan gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE edo ONGak, alegia) fenomenoa ikaragarri zabaldu da Mendebaldeko gizarteetan, eta honekin batera, baita elkartasuna ulertzeko edo adierazteko modu berri bat ere.

Elkartasuna, askatasuna eta berdintasunarekin batera, demokraziaren zenbait ikuspegitan balore nagusitzat jo izan da; are gehiago, askatasuna eta berdintasunaren ideiak hanka motz geratzen direla pentsatu izan da, elkartasun aktibo batek ez baditu osatzen. Ideiaren jatorria ezaguna da: batetik caritas kristauaren oinordeko laiko eta modernoa dugu, eta, bestetik, fraternité iraultzailetik datorkigu.

Gaur egun, mendebaldeko gizarteei berezkoa zaien muturreko indibidualismoaren aurrean, norberaren pribazitatearen gailentasunak eta gizartearen atomizazioak dakarren kaltea baretzeko edo goxatzeko, elkartasunaren bertute publikoa aldarrikatu ohi dute zenbait pentsalarik. Richard Rortyk, esaterako, elkartasun-solidaritate printzipioa goraipatzen du: aurrerapen morala egotekotan, hori soilik sofritzen dutenekiko elkartasun handiagoan gauzatuko litzateke.

GKE sozialen loratze handiak, noski, makina bat irakurketa politiko bideratzen ditu. Batetik, nabarmen da loraldi horrek Ongizate-Gizartearen krisialdiarekin bat egiten duela; elkarte horiek Estatuaren pasibitatea salatu eta eginbehar hori bere gain hartu dute. Bestetik, Garapenerako GKEk globalizazioaren alde ilunak eta Iparraren eta Hegoaren arteko amildegi gero eta handiagoa jartzen digute mahai gainean. Beraz, historikoki Estatuek bete izan duten funtzioa, bai Ongizate gizartearen bidez, bai kanpo garapenerako eman izan dituzten laguntzen bidez, orain krisian sartu da eta GKEk halako eraldaketa bat egitea bideratu dute. Hauek atal ugarietan espezializatu dira: batzuk Garapen, Sorospen, Giza Eskubide eta Heziketa arloan; beste batzuk, Ingurunea eta gai ekologikoetan; hirugarren batzuk, baztertu-taldeen laguntzan (gaixoak, drogazaleak...).

Garapenerako GKEei dagokionez, hauek nazioarteko egoera politikoa, ekonomikoa, soziala eta juridikoa aztertzen dihardute, beren buruaren eta beren estrategien berdefinizio etengabean. Beraiek landu dute, esate baterako, 'garapena' ulertzeko modu berria: ez da hazkunde ekonomiko hutsari dagokiona, orokorragoa baizik, giza garapen zabalagoa, jite sozial eta kulturaleko osagaiak ere bere baitan hartzen dituena.

Izan ere, tokian tokian eskaintzen duten giza-laguntzaz gain, jendea kontzientziatzeko orduan eta maila teorikoan egiten dituzten gogoetak ere aipagarriak dira benetan. Fenomenoa indartu ahala, berari buruzko hausnarketa eta nazioarteko egoera sozio-ekonomiko eta kulturalaren analisia hazi besterik ez baita egin.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Horren lekuko dugu, esaterako Euskal Herriko Unibertsitateak 1987an eratu zuen Institutua, Hegoa, Garapen eta Nazioarteko Ekonomiari buruzkoa. Euskal Herriko Garapenerako GKEn Koordinakundeak ere mintegiak eta eztabaida-taldeak osatzen ditu urtero eta argitara ematen dituzte beren ondorioak.

GKEen fenomenoaren inguruan, hamaika alderdi deigarri badira ere, bat aipatu nahiko nuke txoko honetan: lantzen ari diren 'elkartasun' kontzeptu berritua. Izan ere, gizarte moderno indibidualistetan eratzen eta sendotzen ari den elkartasun ideia eta sentimenduak ez ditu historian zehar 'errukia'k izan dituen konnotazio berak. Orain 'berdin'tzat jotzen ditugunen esparrua askoz zabalagoa da, mundu mailakoa, gizateria osoari zabaltzen zaio. Globalizazioa ere bada, bai, baina globalizazio 'humanista'.

Teorizatzeko orduan, elkartasun kontzeptu honen sustraiak erabat laikoak eta mundu honetakoak dira: giza eskubideen kontzeptuan oinarritzen dira. Banantzen gaituzten ezberdintasunek ez dute hainbesteko zama: baterako dugunak (sofritzeko gaitasunak, gabeziak pairatzeak...) elkartzen gaitu benetan.

Archivado En