Reportaje:GAIAK

Itsasoa guztion eskura

Aula del Mar elkartea Bermeon prestatzen ari den untzian elbarrituek ere nabigatzeko aukera izango dute

Ohizko untziak eta txalupak ez ezik, Bermeoko untziolan ez ohiko bisitari bat ikus daiteke. Gure Cita du izena eta eskola-untzi gisa prestatzen ari diren atun untzia da. Ez da ordea, atun untzi arrunta izan, eta ez da eskola-untzi komun batean bilakatuko. Baxurako arrantzuntzia izan arren, Azoreetara eta Indiar Ozeanoan nabigatzeko behar zituen ezaugarri guztiekin eraiki zuten duela hogeita hama urte. 1999.eko urrian, Gure Citaren egunak amaitzear zeudela, 'Itsas Gela' elkarteak erosi eta gogor ekin zion hasiera batean ametsa zirudien egitasmoari: Atun untzi zaharra eskola untzi batean bilakat...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Ohizko untziak eta txalupak ez ezik, Bermeoko untziolan ez ohiko bisitari bat ikus daiteke. Gure Cita du izena eta eskola-untzi gisa prestatzen ari diren atun untzia da. Ez da ordea, atun untzi arrunta izan, eta ez da eskola-untzi komun batean bilakatuko. Baxurako arrantzuntzia izan arren, Azoreetara eta Indiar Ozeanoan nabigatzeko behar zituen ezaugarri guztiekin eraiki zuten duela hogeita hama urte. 1999.eko urrian, Gure Citaren egunak amaitzear zeudela, 'Itsas Gela' elkarteak erosi eta gogor ekin zion hasiera batean ametsa zirudien egitasmoari: Atun untzi zaharra eskola untzi batean bilakatzea.

Eskola untzi honetan mota guztietako pertsonek izango dute nabigatzeko aukera, hala ere, eta elkarteko fundatzailea den Jose Maria Domingok azaldu duenaren arabera, lau izango dira, bereziki, Gure Cita untziak eskaintzen duen esperientzian parte hartzeko aukera izango duten kolektiboak: 'Barrualdeko jendea, itsasoarekin zerikusia duen edozein ikastaro, kurtso edo karrera egiten ari diren ikasleak, baliabide gabeko gazteak eta pertsona elbarrituak'. Ildo honetan, Domingok mota honetako untzien eskasia komentatu du: 'Gaur egun ezaugarri hauek biltzen dituzten bi eskola-untzi daude eta Jubilee Sailing Trust izeneko elkarte ingelesaren barne daude. Itsas Ingeniaritzako ikasketak amaitu genituenean, nire kidea den Pedro Prietok eta nik Itsas Gela elkartea sortu genuen. Egun, Gure Cita da kolektiboak eskuartean duen proiekturik garrantzitsuena'.

Aurreikuspenak ongi badoaz eskola untziak udazkenean egingo du bere lehen bidaia eta Bilboko portua izango du egoitza nagusi. Udako hilabeteetan penintsula inguruan nabigatuko du, udaberri eta udazken garaian Mediterraniar itsasoan ibiliko da eta neguko hilabete hotzetan Kanariar irletan izango da. Dena den eta Domingok dioenaren arabera, 'Ozeano Atlantikoan bidaia luzeak antolatzeko asmoa dugu, eta baita Bilboko inguruetan ibilaldi laburrak egiteko ere'. Izan ere, Bilboko portuan egoteak abantaila suposatzen du,'bisitarien gertu' egongo baita Gure Cita untzia.

Eskola-untzi bitxi honetan edozein motatako elbarritasuna duten pertsonek izango dute itsasoa gertuagotik ezagutu eta bizitzeko aukera. Eta hau deigarri gertatzen da, atun untzi zaharkitu batek aldakun-tza ugari pairatu behar izan beharko lukeelako. Hala ere, aukera hau hasieratik gogoan hartu zutenez, egokitze lanak ez omen dute esfortzu gehiegirik suposatzen. 'Hasieratik izan dugu untzia elbarrientzat egokitzeko asmoa. Itsasoaz eta nabigazioaz gozatzeko aukera guztiei eskeini nahi diegu, baina gehienbat, honetaz urrutiago dauden pertsonei. Minusbaliatuak nabigatzeko aukera izan dezaten untzia egokitu egin behar da, hala ere, horrek ez du lan gehiegi suposatzen untzia goitik behera moldatu behar dugulako', azaldu du Domingok. Elbarrituen gurpil aulkientzat arrapala eta korridore bereziak edo pertsona itsu zein gorrentzat alarma eta lema egokituak izango dira, beste batzuen artean, Gure Cita-ren osagarriak.

Nabigazioak 'bizikidetasun lezio paregabea' dela aitortu du Jose Maria Domingok. 'Jendeak ez du nabigazioa ezagutzen, hondartzara joatea bezala dela uste dute gehienetan. Untzi batean bizikidetasuna oso garrantzitsua da. Gure Cita eskola untzia izango denez, untziratzen direnak elkarlanean arituko dira eta elkarrekin biziko duten esperientzia ahaztezina izango da'. Proiektuaren aurrekontua 120 milioikoa da eta 'Itsas Gela' elkarteak, kideen kuotekin ordainduko du.

Kai bateko kronika

'Gure Cita' eskola-untziaz gain, Itsas Gela erakundeak beste hainbat proiektu ere baditu. Elkarte honek dituen helburuetariko bat itsasoaren inguruan dauden ihardueren ezagupena da. Hau sustatzeko helburuarekin 1896 -1918 urteetan Harry Jenkins ingelesak eta bere seme Ford-ek eginiko hogeita hamabost argazkien erakusketa Espainiako eta Atzerriko museo ezberdinei uzten diete. Pintando con luz da erakusketaren izena, otsailaren 18 arte Donostiako Aquariumean ikusgai. Ingalaterrako ekialdeko Lowestoft kaiko langile eta arrantzaleen lanak ikus daitezke txuri beltzeko irudietan. Guztiei indarra eta errealismoa darie. Jenkins familiak 80 urteetan zehar eginiko irudiak biltzen dira erakusketan. Argazki lan bikaina da, egun erabat desagertua dagoen itsas kulturaren kronika aparta. Garai haietako arrantzaleen joan etorriak, arrainen salmentak, arrantza eta itsasoko bizipen gogorrak irudikatzen saiatu ziren Jenkinstarrak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En