DISKOAK

Xalbador, betirako

Fernando Aire, Xalbador (1920-1976) edota Urupeleko artzaina goitizenarekin ere ezaguna zenaren errepertorioa gaur egungo bertsolari gazteen iturri nagusienetakoa da. Aldarrikapen hauxe edo Xabier Amurizaren azken ekimena -Xalbador, bat-bateko mirakulua (Elkarlanean) diskoarekin omenaldia egin berri dio-, oholtza gaineko bat-batekoan maisu zenaren eta bertso idatzien eraketan nabarmendu zen egilearen ondarea betirako kontutan hartua izan dadin, esaterako, bitarteko garrantzitsuak dira. Ildo honetan, guztiz aipagarria da Xalbador, Bat-bateko mirakulua diskoan jasotze...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Fernando Aire, Xalbador (1920-1976) edota Urupeleko artzaina goitizenarekin ere ezaguna zenaren errepertorioa gaur egungo bertsolari gazteen iturri nagusienetakoa da. Aldarrikapen hauxe edo Xabier Amurizaren azken ekimena -Xalbador, bat-bateko mirakulua (Elkarlanean) diskoarekin omenaldia egin berri dio-, oholtza gaineko bat-batekoan maisu zenaren eta bertso idatzien eraketan nabarmendu zen egilearen ondarea betirako kontutan hartua izan dadin, esaterako, bitarteko garrantzitsuak dira. Ildo honetan, guztiz aipagarria da Xalbador, Bat-bateko mirakulua diskoan jasotzen diren testuak Xalbador-ek irabazi zituen txapelketa anitzetatik berreskuratuak izan direla; Euskadi Irratiaren eta Euskal Kultur Erakundearen -Lapurdin dagoen euskal kultura eta hizkuntzaren zabalkunderako erakundea- baimenaz, beti ere. Ahotsak, aldiz, Xabier Amuriza eta Mikel Mendizabalenak dira.

Más información

Amuriza bera da, gainera, diskoan biltzen diren lanen ekoizpenaz arduratu dena. Diskoak ordubete pasatxoko iraupena du, eta testu guztiak 64 orrialdeetako liburuxka batean bildu dira.

Iparraldean euskal kantagintza sustatzeko Euskal Kultur Erakundearen azken programaren (Kantuketan) oinarrietako bat da Amurizaren azken lan hau.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Archivado En