Reportaje:DISKOAK

Mikel Artieda: baxuarekiko pasioa

Rock talde batean, instrumenturen bat hautatzerakoan, futbolean askotan errepikatzen den kasua ematen da. Futbolean, gehientsuenek ez dute atezaina izan nahi, ez eta atzelaria ere. Ia guztiek aurrelaria izan nahi dute, eta gol-egile bada, askoz hobe. Rock talde batean, berriz, gehientsuenen ametsa gitarra-jole bilakatzea izaten da. Baina, azkenean, hori ez da kasu guztietan egi bilakatzen: alde batetik, batzuek gol-ehiztari edo gitarra-jole izateko ahalmenik ez dutelako; eta bestetik, hori ez delako guztien asmoa izaten. Esaterako, Mikel Artieda (Bera, 1964) bigarren talde honetan sar daiteke,...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Rock talde batean, instrumenturen bat hautatzerakoan, futbolean askotan errepikatzen den kasua ematen da. Futbolean, gehientsuenek ez dute atezaina izan nahi, ez eta atzelaria ere. Ia guztiek aurrelaria izan nahi dute, eta gol-egile bada, askoz hobe. Rock talde batean, berriz, gehientsuenen ametsa gitarra-jole bilakatzea izaten da. Baina, azkenean, hori ez da kasu guztietan egi bilakatzen: alde batetik, batzuek gol-ehiztari edo gitarra-jole izateko ahalmenik ez dutelako; eta bestetik, hori ez delako guztien asmoa izaten. Esaterako, Mikel Artieda (Bera, 1964) bigarren talde honetan sar daiteke, lehen urratsak akordeoiarekin eman baitzituen, eta ez gitarrarekin. Hala ere, azken instrumentu hori ez da Artiedaren lehen diskoan nagusitzen dena, baxuarena baizik. Honela, lan honek instrumentu hau guztiz mugatua dela pentsatzen dutenen ustea gezurtatzen du. Azken finean, arrisku handia duen apustua da berea. Jazz, pop, funk, bossa nova eta epelagoak diren iturrietan oinarritzen da, baina bakar batekin geratu gabe. Iradokizunez betetako lana da berea, entzulea sentsazio ugariz osatutako itsasora murgilarazten duena, hain zuzen.

Zehazki, diskoak jasotzen dituen 17 abesti instrumentalak aztertzerakoan, "arimarentzat aterpe, entzumenarentzat goxoki" direla dio berak. "Abesti bakoitza hiru etapen emaitza da. Lehenengo, ezertan pentsatu gabe joaz, ideiaren bat sortzen da. Ondoren, ideia hori osatzen joaten da egunez-egun, astez-aste. Azkenik, la-n afinatutako baxuarekin eginiko grabaketa dator", aitortzen du.

Oraingo hau bere estreinako diskoa izan arren, Mikel Artiedak Zaldibobo eta Tapia eta Leturiaren hainbat lanetan parte hartu du.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En