Tribuna:

Liburutegiak

IVÁN IGARTUA

Gure mundu honek eman diezagukeen plazerretariko bat da liburuak sailean, ilara amaiezinetan ikusi, ukitu eta irekitzea. Unibertsoak liburutegi baten itxura izan behar zuela pentsatu eta esaten zuen J.L. Borgesek, edo behintzat berak era horretan irudikatzen zuela. Zein liburutegiren itxura izan zezakeen idazleak buruan ez da zaila asmatzen, baina, bestalde, egia da funtsean liburutegi guztiak antzeko samarrak direla, urrundik ikusten diren izarrak bezala, tamainaz (eta agian distiraz) soilik ezberdinak. Liburutegi guztietan dago sekula ireki eta irakurriko ez dugun liburur...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

IVÁN IGARTUA

Gure mundu honek eman diezagukeen plazerretariko bat da liburuak sailean, ilara amaiezinetan ikusi, ukitu eta irekitzea. Unibertsoak liburutegi baten itxura izan behar zuela pentsatu eta esaten zuen J.L. Borgesek, edo behintzat berak era horretan irudikatzen zuela. Zein liburutegiren itxura izan zezakeen idazleak buruan ez da zaila asmatzen, baina, bestalde, egia da funtsean liburutegi guztiak antzeko samarrak direla, urrundik ikusten diren izarrak bezala, tamainaz (eta agian distiraz) soilik ezberdinak. Liburutegi guztietan dago sekula ireki eta irakurriko ez dugun libururik -Borges handiaren burutazioa hau ere-. Gizakiaren ezdeusa gogorarazten diguten neurrian ere, liburutegi guztiek, azkenik, bat egiten dute unibertsoko biblioteka mugagabean.

Baina horrela ote da benetan? Ez al dago egiturazko, oinarrizko ezberdintasunik liburutegien artean? Batzuetan liburuen gordelekua -paperezko mundua zatikatzen duten apal eta armairu ezagun eta berdintsuak- bezain garrantzizkoa da irakurleari liburutegietan ematen zaion lekua. Irakurketa gelek, beraien antolaketan, ezberdintasun nabarmenak erakutsi ohi dituzte. Ez da gauza bera gela txikietan banatutako liburutegia, eta irakurketa gela erraldoia, nahiz eta bakarra, duen liburutegia. Gela txikiek irakurketa bizkorra eta agian azalekoa bultzatzen dute; inoiz betetzen ez diren sala handietan, aldiz, irakurlea, bukaezineko denboraren ilusioak lagunduta, liburuen sakontasun agortezinean murgiltzen da erlojuari jaramonik egin gabe. Liburutegiaren paisaiak irakurketa baldintzatzen du, dudarik gabe.

Liburutegien geografia errealaren ondoan, beti izan ohi da geografia erromantikorako tokiren bat, hau da, liburu debekatuak gordetzen dituzten apal edo gela izkutuak, adibidez. Toki berezia, berehala liburutegiaren bazter interesgarriena bilakatzen dena (Jorge de Burgos-ek zuzentzen zuen bibliotekan bezala, U. Eco-ren lehenbiziko nobelan), irakurtzen uzten ez diguten liburuak beti sortarazten digulako hain zuzen hura irakurtzeko (eta lehen agian ez genuen) grina. Geografia erromantikoaren alde hau zeharo murriztu da gure garaian, diktadurapean bizi diren herrialdeetako liburutegietan eta tradiziozko ohiturak, bestela gehienbat galduak, mantendu dituen seminarioren batean bakarrik aurkitzen ahal delarik.

Zuhaitz, landare eta soinuz jositako oihana basamortu isila bezain bakartia da bertan galdu den gizakiarentzat. Liburuz gainezka dauden apalen arteko pasiloetan ibiltzea hustutako gela batean eserita eta horma zuriei begira geratzea bezala izan daiteke orientazioa galdu duenarentzat -plazerrak beti izan ohi du arriskuren bat-. Gure txikitasun eta ezerezaren pertzepzioa antzekoa dela une horietan esango nuke. Zenbat eta handiago izan liburuen kopurua eta gordetzen dituen tokia, orduan eta zailago da irentsi gaituen laberintotik irteteko Teseoren lana.

Hala ere, bibliotekarik handienak dira, nere ustez, bere liburuak izkutuan gordetzen dituztenak, inork ikus ez ditzakeen geletan, eta fitxategietan bakarrik -orain ordenadoreen oroimena baztertzen ari den horietan- erakusten dutenak zer eta zenbat daukaten bere baitan. Horrela antolaturik, liburutegi mota honek (eta bada horrelakorik munduan) irakurlearen irudimena biziarazten du (nolakoa ote liburuen kokagunea?) eta bide batez, beste modu batera ulertuta, liburuak ez ikusteak ematen dio irakurri nahi duenaren bila abiatzeko aukera patxadatsua, ez baitu zorabiatzen liburu kopuru itzel eta besarkaezinak, edan ez dezakegun ura non dagoen ez jakiteak egarria pizten ez duen bezala.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Liburutegi horiek geografia zati bat dute begi-bistakoa, baina garrantzi gehien duen bazter geografikoa, liburutegiari liburutegi izena ematen diona, irakurle edo asmatzailearen esku gelditzen da. Hortik mugarik gabeko unibertsora ez dago jauzi handiegirik.

Archivado En