DISKOAK

John Wayne: rocka berpizteko asmoz lanean ari den Getxoko laukotea

Bere garaian Alaska y los Pegamoides-ek Madrilen egin zuen bezala, Getxoko John Wayne taldeak bere lehen diska Grandes Éxitos lelopean kaleratzea erabaki du. Izen handiko disketxe baten deia noiz jasoko ote zuten zai egon eta gero, Getxoko laukoteak bere kontura atera du hamar abesti entzungarriz osatutako diska. Azken bost urteetan berriz, bi maketa kaleratu zituzten; lehenengoa, Paco Loco, Australian Blonde taldearen gitarrajole eta ekoizle asturiarrarekin, eta, bigarrena, Alfredo Niharra herrikidearen laguntzarekin batera egina. Taldeak dituen jarraitzaile sutsuen gozamenerako, Getxoko lau...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Bere garaian Alaska y los Pegamoides-ek Madrilen egin zuen bezala, Getxoko John Wayne taldeak bere lehen diska Grandes Éxitos lelopean kaleratzea erabaki du. Izen handiko disketxe baten deia noiz jasoko ote zuten zai egon eta gero, Getxoko laukoteak bere kontura atera du hamar abesti entzungarriz osatutako diska. Azken bost urteetan berriz, bi maketa kaleratu zituzten; lehenengoa, Paco Loco, Australian Blonde taldearen gitarrajole eta ekoizle asturiarrarekin, eta, bigarrena, Alfredo Niharra herrikidearen laguntzarekin batera egina. Taldeak dituen jarraitzaile sutsuen gozamenerako, Getxoko laukote honek pop kutsuko eta ezohiko indar komertziala duen diska zintzoa kaleratu du orain. Urquijo anaien Los Secretos, Los Rodríguez edo Paul Collins-en Beat taldeak gogora ekartzen duen benetazko pop-rocka nagusitzen da diskan, rock biziko pasarteekin batera. Jorratzen diren gaien artean berriz -guztiak, gaztelaniaz-, bikote barruko eztabaidak, galdutako denbora eta bakardadea nabarmentzen dira. Gazteak izan arren, John Wayne taldeko kideek esperientzia handia dute. Laukotearen konpositore, gitarrajole eta abeslaria den Txomin Guzmánek baxua jotzen du The Dolly Beatles taldean; Juan Uribe baxujolea aipatu taldean eta Bonzos y Los Montarbon ere ari da; taldeko beste gitarrajolea, Pit ezizenez ezaguna, Black Bottom-eko kidea da eta, Nacho Beltrán bateriajolea, azkenik, Ke Rule, Bonzos eta Cujo taldeetan aritzen da.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En