Reportaje:

Zine musikaren historia laburtua

Mende hasieran, zinea ferietako ikuskizun herrikoia zen. Proiekzio makinek ateratzen zuten soinua ezkutatu eta ikuslego zaratatsua ixilik mantentzeko, aretoen jabeek pianistak kontratatzen hasi ziren. Pianojoleek berehala moldatu zuten musika pantailan ikusten zen akziora. Jazarpenak erritmo azkarrekin alderatzen ziren eta une misteriotsuak doinu grabeekin. 1908an, Camile Saint-Saensek, L"assassinat du Duc de Guide filmerako, lehendabiziko soinu bandatzat har dezakeguna idatzi zuen. 27an, The Jazz Singer filmea estreinatu zenean, zinearen izaera betirako aldatu zen: zinea soinuz kutsatu zen. C...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Mende hasieran, zinea ferietako ikuskizun herrikoia zen. Proiekzio makinek ateratzen zuten soinua ezkutatu eta ikuslego zaratatsua ixilik mantentzeko, aretoen jabeek pianistak kontratatzen hasi ziren. Pianojoleek berehala moldatu zuten musika pantailan ikusten zen akziora. Jazarpenak erritmo azkarrekin alderatzen ziren eta une misteriotsuak doinu grabeekin. 1908an, Camile Saint-Saensek, L"assassinat du Duc de Guide filmerako, lehendabiziko soinu bandatzat har dezakeguna idatzi zuen. 27an, The Jazz Singer filmea estreinatu zenean, zinearen izaera betirako aldatu zen: zinea soinuz kutsatu zen. Charles Chaplinek elkarrizketarik gabeko filmeak egiten jarraitu zuen, baina jadanik ez zen zine mutua. Charlot handiari zor zaio filme batean integraturiko lehendabiziko musika pieza. 30. hamarkadan, Broadway-eko antzerkietan oinarrituriko filmeak jabetu ziren. Hala ere, genero guztietan somatu zen musikaren indartzea. Copland, Newman, Herrman eta Young bezalako konpositoreek musika jarri zieten klasikotzat ditugun hainbat filmeei. 50. hamarkadan, McCarthy-ren sorgin ehizaren urteetan, tendentzia berriak iritsi ziren zine musikara. Apurka, konpositore batzuek jazz eta folk amerikarra barneratuko dituzte euren lanetan. 60. eta 70. hamarkadetan aldaketa ugari egon zen: teknologien eragin nabaria, musika estilo berriak, biniloaren agerpena... Ikuslego garaikidearen memorian klasiko diren soinu banda ugari idatzi zen: West Side Story, 2001: Odisea en el espacio eta El padrino, esaterako. North eta Berstein bezalako konpositore opetsuen alboan, Mancini, Morricone eta Rota bezalakoek esperimentazioa ekarri zuten. 80. eta 90. hamarkadek garai komertziala muturreraino bultzatu dute. Liza Minellik Cabareten kantatzen duenez, Money makes the world go round...

Más información
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En