Entrevista:

"Edozein lanbidek bezala, idazle izateak ikasketa eskatzen du"

Ana Isabel Morales bilbotarrak euskarazko Gabriel Aresti Saria irabazi du Adibidez ipuinarekin.Ez da lehenengoa izan, Donostia Hiria eta Ignacio de Aldekoa Sariak ere irabazi baitzituen duela sei urte. "Esango nuke ispilatu nahi izan dudala askatasun pertsonalak zein posibilitate gutxi duen bizirik irauteko gure gizartean, eta zenbat eraso pairatzen dituen, azalean oso inofentsiboak eta toleranteak omen diren egoeretan". Bere ustez, "horretaz jabetzea ahalegin kontziente eta borroka indibiduala eskatzen dio pertsonari". EHUko itzultzaile-interpretaria, Marylandeko Unibertsitatean dago egun, Li...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Ana Isabel Morales bilbotarrak euskarazko Gabriel Aresti Saria irabazi du Adibidez ipuinarekin.Ez da lehenengoa izan, Donostia Hiria eta Ignacio de Aldekoa Sariak ere irabazi baitzituen duela sei urte. "Esango nuke ispilatu nahi izan dudala askatasun pertsonalak zein posibilitate gutxi duen bizirik irauteko gure gizartean, eta zenbat eraso pairatzen dituen, azalean oso inofentsiboak eta toleranteak omen diren egoeretan". Bere ustez, "horretaz jabetzea ahalegin kontziente eta borroka indibiduala eskatzen dio pertsonari". EHUko itzultzaile-interpretaria, Marylandeko Unibertsitatean dago egun, Literatura Konparatua ikasten. Galdera. Epaimahaiak hizkuntza eta sintaxiaren baliabideak nabarmendu ditu... Erantzuna. Gustatu zait hori irakurtzea, jakina. Alde linguistikoari dagokionez, nire kezka handienetakoa hizkuntzari sarritan ezarri nahi zaizkion kortseak dira. Uste dut gure literaturarentzat hil ala bizikoa dela egitura "debekatuei", baliabide grafiko eta foniko ez-estandarrei, aldaki linguistiko diakronikoei... ateak zabaltzea. G. Idazle modura bizi ahal izatea zaila izaten segitzen al du? E. Jakina, literaturatik bizitzea zaila eta ziurtasun gabekoa da oraindik ere, baina batek baino gehiagok lortu du, eta hori oso pozgarria da. Dena dela, nik uste dut literatur ofizioaren kontzeptu murritzegia erabiltzen dela sarritan, eta pentsatzen dela batek literaturatik bizi dela esan ahal izateko, egun osoa eman behar duela etxean poemak edo nobelak idazten. Nik ez dut uste hori erreala denik: telebistarako edo irratirako gidoiak edo dialogoak idazten dituztenak, muntaia literarioak prestatzen dituztenak, kantarientzako letrak idazten dituztenak, literatura itzultzen dutenak, publizitatean dabiltzanak... horiek guztiak literaturatik bizi dira. G. Zein dira idazle gazteen oztoporik nagusienak? E. Tira, esan dezakedana da idazle gazteari buruzko aurreiritzi bat dagoela, espero dela apur bat bihurria eta lotsabakoa izatea. Irudi horrek badauka preziorik, eta da nolabait gaztetxo horri goitik behera begiratu ahal izatea, eta lepoan txapaka egitea desobediente xamar azaltzen denean. Bestalde, eta horri lotuta, literaturari erantsi nahi zaion "dibismoaren" problema dago, eta horren ondorio kaltegarriak. Oraindik jarraitzen da bultzatzen inspirazioaren eta jenialtasunaren kontzeptua. Alabaina, literatura benetan ofizioa izango bada, behingoan onartu beharko da lanbide hori ikasi egin daitekeela. Estatu Batuetako unibertsitate ia guztietan badago idazle karrera ikasterik, gurean ia pentsaezina dirudien arren. G. Eta euskaraz egiten den literaturaren panorama? E. Sorkuntzaren aldetik, nik oso osasuntsu eta imajinatibo ikusten dut euskal literatura. Uste dut oso pauso inportanteak eman direla literatura irakurle-entzulearengana hurbiltzeko, eta, bestetik, gune dinamizatzaile ugari sortu dela. Elkarte horiek benetako motore kulturalak dira, literaturaren inguruko jendearentzako esperimentazio plaza. Bestalde, konpondu beharreko arazoen artean nik azpimarratuko nuke liburuek batzuetan izaten duten patu tristea. Aurkezpenaren ondoren, liburua dendako apal batean geratzen da. Estatu Batuetan eguneroko ogia da idazleak jiran joatea, liburudendaz liburudenda irakurketak eginez edo hitzaldiak emanez. Aulkiak borobilean ipintzen dira eta idazleak bere obren zatiak irakurtzen eta komentatzen ditu, jendeak galderak egiten dizkio... Bestetik, zorionez gero eta gehiago dira euskaratik beste hizkuntza batzuetara itzultzen diren liburuak, baina oraindik ere iruditzen zait modu automatikoagoan egin beharko litzatekeela hori. G. Literatura Konparatua ikasten ari zara. Zer da zehazki bertan egiten duzuna? E. Literatura Konparatuko Departamentuko bi kurtso hartu ditut: bata sexuen eta jeneroen errepresentazioaz eta bestea Caribeko literaturaz. Azken hau Merle Collins idazleak ematen du, eta Caribeko literatura aztertzen du perspektiba multikulturalean, Europako eta Afrikako literaturarekin erlazioan jarriz. Literaturak kulturen arteko elkarrizketa etengabea suposatzen duela erakusten du. G. Unibertsitateari dagokionean, ezberdintasunik bai? E. Gure unibertsitate sistema osoarekiko da desberdina hemengo unibertsitatea. Hemen ez da existitzen apunteen kultura. Hemen liburuak ikasten dira, iturrietara jotzen da beti. Bestalde, ikasleen partaidetza askoz ere handiagoa da. Saio bakoitzean ikasle batek edo bik taldearen aurrean azaltzen dute eurek zer atera dioten liburuari, zer ez duten ulertu, zelan interpretatzen duten etab, eta taldean eztabaida sortzen da. Irakasleak gidari edo moderatzaile papera hartzen du. Bestalde, iruditzen zait hemen askoz ere ikuskera zabalagoa daukatela gai unibertsitarioak planteratzerakoan. Literatura aztertzeko kanon tradizionaletik aldentzen diren eta luzaro isilaraziak izan diren ahotsak eta ikuspegiak entzuteko aukera dago.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En