DISKOAK

Odol gaztea, bizi berria egile-kantuentzat

Mikel Urdangarinek azken diskoa kaleratu duelako albistea ezin hobea da euskal musikarentzat. Kalitatea edo berritasuna alde batera, garrantzitsua da ikustea nola kantautoreen belaunaldi berri bat bere tartetxoa egiten ari den, non eta eurentzat erabat itxia zirudien esparruan, musikari tradizionalek, bete izan duten horretan. Itxuraz amaierarik ez zuen monopolioa hasi da ateak irekitzen. Urdangarinen bigarren elepeak Badira hiru aste du. Zornotzako kantari eta gitarrajoleak bertan behera utzi du bertsolaritza, oraingoz behintzat, eta egile-kantuaren alde apustu egin du. Baina oraingoan ez da...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Mikel Urdangarinek azken diskoa kaleratu duelako albistea ezin hobea da euskal musikarentzat. Kalitatea edo berritasuna alde batera, garrantzitsua da ikustea nola kantautoreen belaunaldi berri bat bere tartetxoa egiten ari den, non eta eurentzat erabat itxia zirudien esparruan, musikari tradizionalek, bete izan duten horretan. Itxuraz amaierarik ez zuen monopolioa hasi da ateak irekitzen. Urdangarinen bigarren elepeak Badira hiru aste du. Zornotzako kantari eta gitarrajoleak bertan behera utzi du bertsolaritza, oraingoz behintzat, eta egile-kantuaren alde apustu egin du. Baina oraingoan ez da lehenbiziko diskoan (Haitzetan) bezain soil azaltzen, hitzek badute beste lagunik gitarra eta txeloaren soinuaz gainera; bigarren honetan pianoa, biolina, perkusio-tresnak, bateria, trikitixa, panderoa eta txistua ere sartu ditu. Guztien artean atera duten soinua arina da, gaur-gaurkoa, badu antzik world music deritzon horrekin ere. Instrumentuen soinuan euskal usaineko bukolismoa nabari da, eta bai egileak kultura zeltikoari dion miresmena ere, zolitasunez azaldua. Kantautore bizkaitarrak berak eta bertsolari lagun bik, Iñaki Aurrekoetxeak eta Arkaitz Estiballesek, idatzi dituzte hitzak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En